Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | Usurbil

Usurbilen Murua eta Urdangarin bertsolariak saritu dituzte

Iñaki Murua gabiriarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak eskuratu zituzten, larunbatean, Usurbilgo (Gipuzkoa) II. Udarregi bertsolari sariketako sariak. Muruak epaimahaiaren puntuazio altuena jaso zuen, eta ondorioz harentzat izan zen txapela. Urdangarinek, berriz, entzuleek izendatutako saria hartu zuen ordaintzat. Bertso-afari eran jokatu zen finala, hiruna bertsolari beterano eta gazte mahaian zirela. Beteranoen artean, Muruarekin batera, Xabier Zeberio itsasondoarra eta Millan Telleria ziren; gazteen sailean, Urdangarin, Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Irailean eta urrian kanporaketa bana jokatu zuten adin sail bakoitzean. Usurbilgo Noaua.com aldizkari digitalaren kronikan dioenez, “umore puntu nabarmena” jarri zuten finalistek, “Zeberioren bertsoak tartean”.

Bertsolari beteranoak, ‘gerra’ ematen berriz

2012ko bertso sariketa baterako mahai alde bitxia osatu zuten, aurreko larunbatean, Usurbilen (Gipuzkoa). Udarregi Sariketaren aitzakian, lehiaketa girotik aspaldi urrundu ziren sei bertsolari elkartu ziren, bost goierritarrak: Iñaki Murua gabiriarra,…

Usurbilgo atez atekoa ikustera Lazkaotik, bihar

Lazkao Zero Zabor taldeak irteera antolatu du Usurbilera (Gipuzkoa), biharko. Atez ateko hondakin bilketak eta konpostatze komunitarioak nola funtzionatzen duten ikustea da helburua. Usurbildar batek gidatutako bisitan, gai organikoa nola biltzen duten…

Andoni Aizpeolea zegamarra paraplegikoa da eta gurpildun aulkia du ibiltzeko tresna

“Badago beste bizi bat eta merezi du. Kirolak ematen duen onura fisikoa eta psikikoa oso garrantzitsua da”  Duela ia 12 urte bizitza aldatu zitzaion Andoni Aizpeolea zegamarrari: eskiatzen ari zela izan zuen istripuaren ondorioz, paraplegiko gelditu zen. Gurpildun aulkian mugitzen da. Azkenaldian, kirolean aurkitu du gozamena. Bizikletan eta palan aritzen da.  Azaroaren lehenengo asteburuan izan ziren euriteen biharamunean joan gara (azaroak 7) Andoni Aizpeolearengana, Usurbilera. Errepidean nabarmenak dira euriteen ondorenak. Bere etxe azpiko taberna batean geldituta gaude. Tabernan sartu eta argirik ez dago. Argia kendu dutela esan digute tabernakoek. Gizon bat sartu da tabernan. Goierritarrakoak garen galdetu digute. Baietz, erantzun diogu. ‘Aizpe’-k ezin duela jaitsi eta etxera igotzeko enkarguarekin etorri da. Jakina, argirik ez dagoenez, igogailurik ez dabil eta Andoni Aizpeoleak ezin du kalera jaitsi. Etxera sartu eta hantxe aurkitu dugu Andoni Aizpeolea. Etxea egokituta duela berehala ohartu gara. Kafea prestatzen hasi da zegamarra. “Orain ikusiko duzue paraplegiko baten bizitza nolakoa den”, esan digu. Kafea nola prestatzen duen erakutsi digu. Sukaldea bere beharretara egokituta dauka. Kafe goxoa prestatu digu eta solasaldia hasi dugu. Igandean Behobia-Donostia lasterketa izango da. Iaz parte hartu zenuen hand-bikean edo eskuko bizikletan. Aurten ere ba al daukazu asmorik? Bai, eguraldia txarra ez bada behintzat. Iazko esperientzia [...]

Banatu dituzte CAF-Elhuyar sariak

Atzo arratsaldean banatu zituzten Usurbilen (Gipuzkoa) CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Jose Maria Rivadeneyra informatikari usurbildarrak jaso du, Merezi ote digu banda-zabalera handitzea? izenburupean aurkeztutako arikuluare…

Zumarragako Urola Lazti eskubaloi taldeak garaipena lortu du Usurbilen kontra

Urola Lazti eskubaloi taldeak Usurbileko taldeari irabazi egin dio, Zumarragako Ispilla kiroldegian jokatutako partidan (27-23). Aurreko bi porroten ondoren “gustura hartu dugu garaipena” dio Iñigo Cantero entrenatzaileak. Partida osoan aurretik joan ziren zumarragarrak markagailuan, “hiru goletako abantaila ez genuen gainditu, Usurbilekoek neutralizatu egiten gintuzten. Hala ere, lan asko egin eta gero, irabaztea lortu genuen”. Urola [...]