Olaberriko Udalean herritarrek osatutako lan batzordeak gaur elkartuko dira, bakoitzak bere batzarra egiteko. Bizilagun guztiek parte har dezakete batzordeetan. Bilerak 18:00etan hasiko dira.
Etiketen Fitxategia | udala

San Prudentzio auzoan kotxeen aparkaleku gehiago sortu ditu udalak
Lazkaoko Udalak San Prudentzio auzoan autoentzat aparkaleku gehiago sortu ditu, aurreko hilean egindako obra batekin. Etxarte batean toki gehiago atera dituzte, guztira 25 leku berri. Erdian dagoen lorategia estutu, eta inguru guztian kotxeak aparkatzeko eremua egokitu dute. Apirilaren 23an bukatu zituzten lanak. Aparkaleku berria asfaltatzeaz gain, lurreko seinale-markak margotu ditu udalak, eta auzo osoan ibilgailuen [...]

Zaldibiako Udalak 1,6 milioiko udal aurrekontua du, zerbitzuak eta ondarea mantentzeko
“Ez da azpiegitura berriak eta erraldoiak egiteko garaia. Zaldibian gaur egun dauzkagun azpiegituretan inbertitu eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko izango da aurtengo udal aurrekontua”. Joxean Etxabe alkatearen hitzak dira, 2013ko udal aurrekontuaren izaera laburbiltzeko erabili dituenak. Krisiarekin «garai zailak» direla aitortuta, proiektu berririk ez du abiaraziko Zaldibiako Udalak. Guztira 1.615.069 euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzabak [...]
Legorretako zinegotzi Pello Iturriotzek kargua utzi du
Legorretako Udalbatzako zinegotzi Pello Iturriotz Zelaiak kargua utzi du, arrazoi pertsonalengatik. Osasun arazoek udalgintzako jardueratik urrunarazi zuten, iazko udan. Legorreta Bizirik hautesle taldetik alkategai aurkeztu zen 2011ko udal hauteskundeetan. Zerrenda horrek lau zinegotzi atera zituen, Bilduren bosten aldean. Iturriotzek utzitako zizeilua Lourdes Lasa Iturriotzek hartuko du, zerrendan bosgarren joan zenak, behin Hauteskunde Batzordeak izendapena onartutakoan.

Kepa Urzelai: «Emaitzak hartu behar dira kontuan; horrekin aterako ditugu ondorioak aurrerago»
Berria.info- Atez atekoa eta bosgarren edukiontzia, biak jarriko dituzte martxan Legazpin. Proba egingo dute, eta emaitzak ikusi. «Biei emango diegu aukera», dio alkateak. Bakarra da baldintza: %73tik gora biltzea gaika. Bi sistema aldi berean jarriko dituzte, proba modura: atez atekoa eta bosgarren edukiontzia. Hondakinak biltzeko moduak sortutako zalapartari gisa horretan jarri nahi izan diote irtenbidea Legazpin (Gipuzkoa). Sei hilabeteko proba egingo dute, eta ondoren erabakiko dute behin betiko eredua. Jaietan dira herrian, baina elkarrizketa egiteko tarte bat hartu du Kepa Urzelai alkateak (Legazpi, 1976).

Atez ateko bilketa sistemari buruzko prozesua hasiko dute Ordizian
Hondakinen %80 baino gehiago birziklatzea helburu hartuta, eta orain artean ezagutzen diren sistemen artetik emaitzarik onenak ematen dituela iritzita, Ordizian ere, Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon bezalaxe, atez ateko sistema berria eta pertsonalizatua ezartzeko parte hartze prozesua abiatuko dute Ordizian. Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko presidenteak eta Igor Eguren alkateak eman dute prozesuaren berri, atzo udaletxean egin [...]

Diru laguntzak eskatzeko arauen oinarriak onartu ditu udalbatzak
Helburu nagusiak herrian dauden zenbait balio sustatzea dela esan du alkateak, eta iazko diru laguntzak mantendu direla jakinarazi du. Alderdi guztien aldeko botoekin onartu dituzte oinarri hauek. 2013ko diru laguntzen oinarrien helburua “herrian dauden zenbait balio sustatzea” dela esan du Oihane Zabaleta alkateak. Oinarri hauen barruan daude, alor sozial, kultura, euskara, berdintasuna eta kirola talde eta elkarteak. Lankidetza eta garapen proiektuak “beste lerro batzuetatik” finantzatzen direla azaldu du Zabaletak, baita alor guztietan “iazko diru partida berdinak” mantendu direla ere. Oinarri hauek onartu aurretik, Sustapen Soziala, Euskara eta Kultura eta Hezkuntza eta Kirola sailetako zinegotziek laguntzak banatzeko xehetasunak azaldu zizkien udalbatzari.
Zaldibiako aurrekontuak bihar aurkeztuko dituzte
Zaldibiako Udalak herritarren aurrean aurkeztuko ditu aurtengo udal aurrekontuak, batzar ireki batean, bihar 19:00etan Karreanen kultur etxean. Udalbatzan datorren asteko osoko bilkuran landuko dute aurrekontu txostena.
Ezohiko bilkura du bihar Lazkaoko Udalbatzak
Lazkaoko Udalbatzak ezohiko osoko batzarra egingo du, bihar, 19:30ean. Iturgaitzagako eta Kanpandegiko errotonden obra-ziurtagiriak, mailegu eskaria, kreditu aldaketa bat, kirol zerbitzua kontratatzea, eta etxeko laguntza zerbitzua kontratatzea izango dituzte gaiak.
Altzagako Udalak 228.000 euroko aurrekontua du aurtengo
Altzagako Udalak 228.000 euroko aurrekontua du aurtengo urterako. Urtarrilaren 30ean onartu zuen udalbatzak 2013rako diru-saila, eta alegazio epean inolako helegiterik jaso ez zuenez, martxoaren 20an ofizialki behin betikotzat geratu zen. Iazko ekitaldiarekin alderatuta %14,17ko jaitsiera dute aurten Altzagako aurrekontuek, 37.638 euro gutxiago. UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren beherakadak eragin du, hori baita udalaren diru iturri [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
- Title
- M18 Plazara! Beasainen
- Runtime
- 1:32
- Title
- Loinatz txirrindulari proba
- Runtime
- 1:11
Laburrak
Goierriko blogariak
- Arritmiak: Bare doaz egunak hirian, badute doinu bat. Segurua, lasaia, alaia ez, neutroa eta erritmo oso...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- enbata: iz. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. (Harluxet Hiztegi Entzik...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 18 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 22 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 24 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 25 minutes ago
Santambrogiok etapa eta Nibalik Giro erdia irabazi dute. Bikain Samuel Sanchez, 26 segundora, eta Beñat Intxausti ez da iritsi oraindik.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 34 minutes ago
Henao, Rosa eta Pellizotti erasoan eta Gesink ezinean. Aurreko hirukoak minutu bateko aldea dauka.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








