Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | udala

Olaberrian udaleko lan batzordeek gaur egingo dituzte bilerak

Olaberriko Udalean herritarrek osatutako lan batzordeak gaur elkartuko dira, bakoitzak bere batzarra egiteko. Bizilagun guztiek parte har dezakete batzordeetan. Bilerak 18:00etan hasiko dira.

San Prudentzio auzoan kotxeen aparkaleku gehiago sortu ditu udalak

Lazkaoko Udalak San Prudentzio auzoan autoentzat aparkaleku gehiago sortu ditu, aurreko hilean egindako obra batekin. Etxarte batean toki gehiago atera dituzte, guztira 25 leku berri. Erdian dagoen lorategia estutu, eta inguru guztian kotxeak aparkatzeko eremua egokitu dute.  Apirilaren 23an bukatu zituzten lanak. Aparkaleku berria asfaltatzeaz gain, lurreko seinale-markak margotu ditu udalak, eta auzo osoan ibilgailuen [...]

Zaldibiako Udalak 1,6 milioiko udal aurrekontua du, zerbitzuak eta ondarea mantentzeko

“Ez da azpiegitura berriak eta erraldoiak egiteko garaia. Zaldibian gaur egun dauzkagun azpiegituretan inbertitu eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko izango da aurtengo udal aurrekontua”. Joxean Etxabe alkatearen hitzak dira, 2013ko udal aurrekontuaren izaera laburbiltzeko erabili dituenak. Krisiarekin «garai zailak» direla aitortuta, proiektu berririk ez du abiaraziko Zaldibiako Udalak. Guztira 1.615.069 euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzabak [...]

Legorretako zinegotzi Pello Iturriotzek kargua utzi du

Legorretako Udalbatzako zinegotzi Pello Iturriotz Zelaiak kargua utzi du, arrazoi pertsonalengatik. Osasun arazoek udalgintzako jardueratik urrunarazi zuten, iazko udan. Legorreta Bizirik hautesle taldetik alkategai aurkeztu zen 2011ko udal hauteskundeetan. Zerrenda horrek lau zinegotzi atera zituen, Bilduren bosten aldean. Iturriotzek utzitako zizeilua Lourdes Lasa Iturriotzek hartuko du, zerrendan bosgarren joan zenak, behin Hauteskunde Batzordeak izendapena onartutakoan.

Kepa Urzelai: «Emaitzak hartu behar dira kontuan; horrekin aterako ditugu ondorioak aurrerago»

Berria.info- Atez atekoa eta bosgarren edukiontzia, biak jarriko dituzte martxan Legazpin. Proba egingo dute, eta emaitzak ikusi. «Biei emango diegu aukera», dio alkateak. Bakarra da baldintza: %73tik gora biltzea gaika. Bi sistema aldi berean jarriko dituzte, proba modura: atez atekoa eta bosgarren edukiontzia. Hondakinak biltzeko moduak sortutako zalapartari gisa horretan jarri nahi izan diote irtenbidea Legazpin (Gipuzkoa). Sei hilabeteko proba egingo dute, eta ondoren erabakiko dute behin betiko eredua. Jaietan dira herrian, baina elkarrizketa egiteko tarte bat hartu du Kepa Urzelai alkateak (Legazpi, 1976).

Atez ateko bilketa sistemari buruzko prozesua hasiko dute Ordizian

Hondakinen %80 baino gehiago birziklatzea helburu hartuta, eta orain artean ezagutzen diren sistemen artetik emaitzarik onenak ematen dituela iritzita, Ordizian ere, Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon bezalaxe, atez ateko sistema berria eta pertsonalizatua ezartzeko parte hartze prozesua abiatuko dute Ordizian. Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko presidenteak eta Igor Eguren alkateak eman dute prozesuaren berri, atzo udaletxean egin [...]

Diru laguntzak eskatzeko arauen oinarriak onartu ditu udalbatzak

Helburu nagusiak herrian dauden zenbait balio sustatzea dela esan du alkateak, eta iazko diru laguntzak mantendu direla jakinarazi du. Alderdi guztien aldeko botoekin onartu dituzte oinarri hauek. 2013ko diru laguntzen oinarrien helburua “herrian dauden zenbait balio sustatzea” dela esan du Oihane Zabaleta alkateak. Oinarri hauen barruan daude, alor sozial, kultura, euskara, berdintasuna eta kirola talde eta elkarteak. Lankidetza eta garapen proiektuak “beste lerro batzuetatik” finantzatzen direla azaldu du Zabaletak, baita alor guztietan “iazko diru partida berdinak” mantendu direla ere. Oinarri hauek onartu aurretik, Sustapen Soziala, Euskara eta Kultura eta Hezkuntza eta Kirola sailetako zinegotziek laguntzak banatzeko xehetasunak azaldu zizkien udalbatzari.

Zaldibiako aurrekontuak bihar aurkeztuko dituzte

Zaldibiako Udalak herritarren aurrean aurkeztuko ditu aurtengo udal aurrekontuak, batzar ireki batean, bihar 19:00etan Karreanen kultur etxean. Udalbatzan datorren asteko osoko bilkuran landuko dute aurrekontu txostena.

Ezohiko bilkura du bihar Lazkaoko Udalbatzak

Lazkaoko Udalbatzak ezohiko osoko batzarra egingo du, bihar, 19:30ean. Iturgaitzagako eta Kanpandegiko errotonden obra-ziurtagiriak, mailegu eskaria, kreditu aldaketa bat, kirol zerbitzua kontratatzea, eta etxeko laguntza zerbitzua kontratatzea izango dituzte gaiak.

Altzagako Udalak 228.000 euroko aurrekontua du aurtengo

Altzagako Udalak 228.000 euroko aurrekontua du aurtengo urterako. Urtarrilaren 30ean onartu zuen udalbatzak 2013rako diru-saila, eta alegazio epean inolako helegiterik jaso ez zuenez, martxoaren 20an ofizialki behin betikotzat geratu zen. Iazko ekitaldiarekin alderatuta %14,17ko jaitsiera dute aurten Altzagako aurrekontuek, 37.638 euro gutxiago. UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren beherakadak eragin du, hori baita udalaren diru iturri [...]