EAko bi ordezkari, Jexus Mari Larrazabal eta Ikerne Badiola, Idiazabalen izan ziren atzo arratsaldean, Bilduren aldeko botoa eskatzeko helburuarekin. Bilduren Idiazabalgo eta Zegamako zenbait hautagairekin eta jarraitzailerekin elkartu, eta herrian …
Etiketen Fitxategia | Udal eta foru
Antton Irizar alkate ohiak eta hainbat zinegotzi ohiek babestu dute Izal Bai
Antton Irizar Idiazabalgo alkate ohiak eta berarekin batera Udalean ibilitako zenbait zinegotzi ohiek Izal Bai babestu dute. Hautesle zerrenda horrek EAJren, Hamaika Baten eta Aralarren babesa ere jaso du
Elkarlanaren aldeko aldarria, oinarrian
Gabiriarrek zazpi zinegotzi aukeratuko dituzte maiatzaren 22an (horietako bat gero alkate izendatuko dute). Hiru taldek aurkeztu dituzte hautagaitzak Gabirian. Horietatik bi herritarrek osatutakoak dira: Auzo Artea eta Gabiria Aurrera. Hirugarrena PPk osatu du. Auzo Arteak herri parte hartzailea nahi du. «Udalari herria dinamizatzea eta herritarrei ateak irekitzea dagokio, ez ixtea». Herri programa atera aurretik, inkesta egin du herrian, eta bertan bildutako iritziak kontutan hartuta osatu du proposamena. Auzo Artearen hitzetan «emaitzak aztertu ondoren ikusi dugu Udalak arreta maila handiena herriguneari ematen diola». Horregatik, auzoei arreta maila handiagoa eskaintzea da helburua. Gabiriako gehiengo zabala baserritarra denez, beraien kezkei eta proposamenei buruz hitz egiteko «talde sendo» bat osatu nahiko luke Auzo Arteak. Herrigunean ere badaude hobetu beharreko guneak, esaterako jolas parkea. «Herritarrak herrian geratzeak sortzen duen giroa kontutan hartuta», gabiriarrei etxebizitza bat eskura dezaten laguntza eman behar zaie, bere iritziz. Horretarako, alokairu merkeak bultzatzea, etxebizitza ahalik eta modurik egokienean lortzea, etxe eta baserri hutsen zentsoa egitea eta horrek sortu ditzakeen aukerak aztertzea planteatzen du. Kulturan, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu behar direla dio, eta kultur etxea herritar guztiei ireki behar zaiela «denok baitaukagu berau erabiltzeko eskubidea». Jubilatuentzat txoko baten beharra aldarrikatzen du Auzo Arteak. Bestalde, Auzo Arteak dio azken urteetan herrian, [...]
Ormaiztegiko hiru talde lehian
Ormaiztegin bost talde politikok aurkeztu dituzte hautagaitzak. Horietatik hiru dira herritarrek osatutakoak: Bildu, Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean (Orbel) eta Ormaiztegiko Herri Taldea (OHT). Bilduk dio egungo Udalak 408 etxebizitzako «proiektu zentzugabe» bat gelditu eta belaunaldi ezberdinek «probestu ahalko duten» proiektu berria garatu duela, Antonenen. Etxe tasatuen eraikuntzari hasiera emateko prest dago, beraz. «Etxebizitzak eraikitzeaz gain, proiektu horri esker eguneko zentroa, medikuetxea eta zaharren egoitza gune berean egongo dira». Bilduk azken lau urte hauetan udalak eraman duen ingurumen politikarekin jarraitu nahi du, «interes ekonomikoei erantzuten dieten» hondakin enpresa desberdinei aurre eginez. Beraien inguruko erreka eta mendietan ematen diren isurketak kontrolatuko ditu, eta hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko du herrian. Bilduren ustez, Udalak kultur dinamika aktiboa bultzatu behar du. Ongizatean, premian daudenei diru-laguntzen eta babes-sozialaren «informazio zehatza eta eguneratua» emango die, eta adineko pertsonen esku hartzea bultzatuko du hainbat proiektutan. Zerbitzuetan, frontoia berritzeko Udalean egina dagoen proiektua garatzeko asmoa du, eta erabilera anitzeko eraikuntza baten premia ere ikusten du. Orbel Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean lotura politikorik gabeko eta pentsaera anitzeko herritar talde batek osatzen du. Herritik eta herrirako lan egin nahi du. Herritarren parte hartzea areagotzeko, azken urteetan garatu dituzten ekimenekin jarraituko du. Kultura Sailaren dinamizazioa bultzatuko du, herriko eragileen eta elkarteen [...]
Judit Garcia (Bildu): “Bilduk ilusioa sortu du gizartean, eta aldaketarako giltza izango dela uste dut”
Judit Garcia jaiotzez nafarra da (Bargota, 1975). Duela zazpi urte euskara ikastera etorri zen Goierrira, eta egun Olaberrian bizi da. Nekazaritza ingeniaria da, eta Lurgintza kooperatiban lan egiten du. Oria barrutian Bilduren zerrendaburua da Gipuzkoako Batzar Nagusietarako, eta lanerako ilusioz beteta dago. Garciaren ustez, Bildu «aldaketarako giltza» izango da. Oria barrutian Bilduren zerrendaburua zara Gipuzkoako [...]
Herrian sortuak, eta herriarentzat lanean
Seguran lau alderdi edo talde politikok aurkeztu dituzte zerrendak, baina horietatik bi dira herritarrek osatuak: Bildu eta Segura Lantzen. Bi horiez gain, PSE-EEk eta PPk ere aurkeztu dituzte hautagaitzak. Bilduren iritziz, Udala, herritarrek herria eraikitzeko tresna da. Eta horregatik «nahitaezkoa» iruditzen zaio etengabe herritarrak informatzea, batzorde ahalik eta parte-hartzaileenak osatzea eta erabakietan parte-hartzeko aukera sortzea. Ekonomiak herriaren garapenerako bitarteko izan behar du Bilduren ustez. Horregatik, elikagai soberania indartzeko politika aktiboak bultzatuko ditu eta komertzio txikiaren defentsa egingo du. Osasun arloan, osasun asistentziaz gain, heziketa eta prebentzioa bermatzea «ezinbestekotzat» du. Laguntza sozialak «egoki» banatzeko, herritarren egoera sozio-ekonomikoa aztertuko duela esan du, eta zaborrei dagokionean berriz, hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko duela. Bilduren ustez, etxebizitza ondare sozial bilakatu behar da. Hori dela eta, etxe hutsak balioan jarriko ditu, alokairu merkeak bultzatuko ditu, eta babes ofizialeko etxibizitzak egitea adostuko du. Gazteriari dagokionean, gazteria eta Udalaren arteko komunikazioa landu eta bermatu egin behar dela dio. Bilduk aipatu du, Euskarak ofiziala izan behar duela Euskal Herri osoan, eta bide horretan euskalduntze taldeak bultzatuko ditu, eta erabilpena bultzatuko du esparru guztietan. Gizarte bazterkeriari berriz, aurre hartu behar zaio Bilduren ustez. Horretarako, etxez-etxeko zerbitzua mantentzea eta hobetzea, zaharren egoitzaren hobekuntza bilatzea eta eguneko zentroa errealitate [...]
Aukera zabala herritarrentzat
Zegaman bederatzi zinegotzi aukeratuko dituzte herritarrek maiatzaren 22an (horietatik bat alkate izendatuko dute gero). Bost taldek aurkeztu dituzte zerrendak, baina hiru dira herritarrek osatutakoak: Aralar, Bildu eta Zegama Lantzen. Aralarren nahia «benetako» parte-hartzea bultzatzea da, erabaki esparruak herritarrei zabalduz, plenoak ordutegi egokian eginez eta aurrekontu parte-hartzaileak bultzatuz. Gazteek Zegamako Udaleko politikan parte aktibo izan behar dutela ere uste du. Hirigintza pertsonen zerbitzura jarri behar dela eta, eraikitako etxeen gehiengoa babes ofizialekoa izan behar dela dio Aralarrek. Bestalde, gazteen emantzipazioa errazteko alokairu soziala bultzatu nahi du etxe hutsen «zentsu efektibo bat» eginez, eta etxebizitza bihur daitezkeen lokalen inguruko araudia malgutuz. Aitor Zabaleta buru duen alderdiak uste du krisiari ezkerreko irtenbidea ematea ezinbestekoa dela. «Langabeziak gehien erasan dituen adin tarteetan eraginez zein lagunduz, eta gure herriaren desberdintasunak ahalik eta gehien murrizten dituen ereduaren alde apustu eginez». Herriaren behar eta nahi kulturalak antzeman eta horiek asetzea bilatuko duen plan bat abian jarri nahi du, eta inguruko herrien elkar lana eta auzolana bultzatzea ere lehentasunen artean ditu Aralarrek. Bildu Bilduren ustez «herritarrek zuzenean parte hartuko duten Udala behar du Zegamak», eta horregatik Udalaren kudeaketa orokorrean aldaketak egin behar dira. Azpiegiturak plangintza orokor baten arabera eraikitzea planteatzen du Bilduk, «benetan zer behar den bizilagunekin aztertuz, [...]
Herrikoek herritarrentzat
Idiazabalen hamaika zinegotzi aukeratuko dituzte herritarrek maiatzaren 22an; horietatik bat alkate izendatuko dute gero. Lau taldek aurkeztu dituzte zerrendak, baina bi dira herritarrek osatutakoak: Bildu eta Izal Bai. Bilduk parte-hartzea sustatuko duen Udala proposatzen du, «irekia, gardena, gertukoa». Hirigintza alorrean, 1987ko Arau Subsidiarioak daude indarrean, eta arau berriak behin betiko bukatu behar dira Bilduren ustez. Etxebizitzaren gaian, etxe hutsen erabilpenari eman nahi dio lehentasuna Bildu koalizioak. Etxebizitza tasatuak ez ezik, alokairuzkoak eraikitzea ere aztertu nahi du. Bilduren ustez gizarte zerbitzuak ezezagunak dira askorentzat, eta horiek ezagutzera eman behar dira. Etorkinen integraziorako harrera plana sortu behar da, eta generoen arteko desberdintasunari «modu integralean» erantzun behar zaio. Lehen sektoreari «besteei bezalako garrantzia» eman behar zaio. Bilduren iritziz, Idiazabalek garapen handia izan du azken urteetan, baina lotarako herria bihurtu ez dadin bizitza sozialaren eta komertzialaren aldeko apustua egin behar da. Bestalde, langabeziaren eta murrizketa sozialen aurrean «Udalak jarrera aktibo batekin erantzun behar du». Bilduk pentsatzen du gazteria Idiazabalen oraina eta etorkizuna dela. «Horregatik, egun bizi duen egoeraren aurrean, arlo desberdinak jorratzen dituen gazte politika garatzea ezinbestekoa da». Kulturari dagokionean, Bilduren ustez kultura plan bat definitu behar du Udalak, eragileekin eta kultur taldeekin batera. Euskara ikasi eta erabiltzeko eskubidea bermatu behar dela ere esaten [...]
Rosa Mari Urkia da Bilduren alkategaia Ormaiztegiko Udalerako
Rosa Mari Urkia da Bilduren zerrendaburua Ormaiztegiko Udalerako. Urkiarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Aitor Iraetak, Iñigo Mendiak, Ekaitz Zuloagak, Lierni Ormazabalek, Miren Arantxa Urbiztondok, Eneko Mujikak, Maixabel Garciak, Amaia …
Bilduk ekitaldia egingo du igandean Segurako plazan
Bilduk ekitaldia egingo du igandean, maiatzaren 15ean Segurako plazan, 13:00etan. Bertan izango dira Segurako Udalerako hautagaiak. Txalaparta doinuak, bertsoak, kantak, eta dantza saioa egingo dituzte ekitaldiaren barruan. Hautagaiek hitz batzuk eging…
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Zaha goza: Asteburuan Zaragozan izan gera, lagunak bisitatu, origami erakusketa eder bat ikusi eta marrazteko a...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Eskunabarra posted an update 6 hours, 47 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 6 hours, 49 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 6 hours, 50 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 hours ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 hours, 34 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Liburu proposamenak eta irakurketa gaur Zaldibiak 2013/05/15
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








