Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | txirrindularitza

Alex Aranburu ezkiotarrak irabazi du Legorretan, Caja Ruralen lasterketa borobilean

Alex Aranburu Deba ezkiotarrak irabazi zuen, larunbat arratsaldean, Legorretako 57. Proba, juniorrentzat. Goierriko Caja Rural taldeak bete zituen podiumeko hiru postuak, eta lasterketa bikaina osatu zuten. Aranbururen atzetik (2:12:00), Eriko Mujika beasaindarra sartu zen (25 segundora), eta hirugarren Ander Alonso mutiloarra (34ra). 88 kilometroko ibilbidea zuten; 48 ziklistak bukatu zuten proba. Oredain eta Altzo igo [...]

Allerruko Euken Gallego garaile Ataun Aiako txirrindulari proban

Txirrindulari kadeteentzako Ataun Aiako III. Proban Euken Gallego (Allerru) izan zen irabazlea, atzo arratsaldean, Ataunen. 1:11:40 orduan bukatu zuen lasterketa. Aia auzoan hasi eta bukatu zen, 54 kilometrokoa. Lazkaora bi joan-etorri egin zituzten. Bigarren, Aitzol Odriozola (Atracc. Sanz) sartu zen, 3 segundora; eta hirugarren Mikel Sarasola, 5era. Ataun Aiako III. Proba. Sailkapena (PDFa)

Jon Ander Intsausti: «Azerbajango itzulia oso ondo dago, antolatzaileek diru asko baitaukate»

Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) txirrindularia profesionalekin aritu da lehenengoz: Azerbajango itzulian parte hartu du Espainiako selekzioarekin. Bere  hurrengo erronka Nafarroako itzulia da. Lasterketa hau oso garrantzitsua da bere taldearentzat, bertakoa baita. Zer moduz Azerbajanen? Ondo. Zazpi egun eman ditugu bertan eta esperientzia polita izan da. Ilusio handiarekin joan naiz eta asko ikasi dut. Zer [...]

Mikel Matxineak irabazi du Segurako gazte mailako txirrindulari lasterketa

Igandean Javier Ormazabalen gazte mailako txirrindulari lasterketa egin zen Seguran. Cartonajes Limousin taldeko Mikel Matxineak irabazi zuen. Txirrindulariek 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten.

Lizarteko Ramirezentzat izan da Legazpiko 80. Santikutz Klasika

Bizikleta gainean eman diote hasiera egunari gaur Legazpin. Jaien baitako Santikutz Klasika txirrindulari proba jokatu da goizean. Gaurko etapa Santiago Ramirezentzat izan da. Urteurren bikoitza bete du probak gaur. Batetik, 80 urte dira aurten lehenengo aldiz antolatu zenetik. Bestetik, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak proba antolatzen duen 25. urteurrena ere izan da gaurkoa. Urteurrenengatik ez ezik, aurtengo [...]

Legorretako txirrindulari proba maiatzera atzeratu dute

Bilkoin elkarteak antolatzen duen Legorretako Proba txirrindulari lasteketa hilabete atzeratu dute. Berez apirilaren 20an zen jokatzekoa 57. ekitaldia, baina egun horretan Ñañarri rallyesprinteko zirkuituak itxiko du txirrindularien ibilbidea. Maiatzaren 18an izango da, 16:00etan hasita. Junior mailakoen proba da. 88 kilometroko bidea izango dute, Abaltzisketa eta Altzo igota.

Olaberrian jendearen beroa izan dute txirrindulariek eta Barbarin elurraren hotza

Olaberriarako igoeran elkartu da jende gehien Euskal Herriko Itzuliko gaurko etapa ikusteko, eta jarraitzaileen animoen berotasunarekin egin dute maldan gora txirrindulariek. Barbarin, ordea, elurraren hotzari egin behar izan diote aurre. Gotzon Aranburu kazetariak bi uneak jaso ditu bideo honetan:

Richie Porte izan da azkarrena Beasaingo helmugan


Ikusgarria izan da Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. Tropelak eguneko azken mendatean harrapatu du Omar Fraile, eta azken kilometroetan talde batek egin du ihes, Samuel Sanchez, Contador eta Henao tartean. Lazkaotik Beasainera bidean erabaki da etapa, eta Richie Portek lortu du azkenean lehen postuan helmugaratzea.

Izagirretarrentzako eguna


Euskal Herriko Itzulia gaur iritsiko da Goierriko errepideetara. Eguerdiko ordubatean abiatuko da 5. etapa Eibartik, eta 14:30ak aldera sartuko da eskualdean, Matxinbentatik. Mandubiako gaina, Lierni eta Olaberria (hiruna aldiz) eta Barbariko gainetatik pasako dira txirrindulariak. Horiek izango dira, Beasaingo helmugarekin batera, zale gehien bilduko diren tokiak. Etaparen bukaera, berriz, 17:00ak alderako dago aurreikusita.

Itzuliagatik aparkamendu murrizketak Lazkaon

Euskal Herriko txirrindulari itzuliko 5. eta 6. etapak Lazkaotik igaroko direnez, nola zirkulazioan, hala aparkamenduan murrizketak izango dira. Ibilbidea itxi eta kale horietatik ezingo da ibilgailurik atera. Olaberritik behera, Santa Madalena, Mikelar, plaza eta Elosegi kalea zeharkatuko dituzte, Hiribarrendik Beasainerantz segitzeko. Ostiralean hiru aldiz igaroko dira txirrindulariak, eta moztu egingo dute zirkulazioa. 08:00etarako Mikelar 1etik [...]