Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | txindoki

Gari Garmendia, Ane Torres eta Amets Otaegi jaurtilari gazteak Espainiakora doaz

Txindoki-Jaso atletismo taldeak dituen harribitxietako hiruk kimu mailako Espainiako pista estaliko txapelketan parte hartuko dute asteburuan, Valentzian. Gari Garmendia idiazabaldarra mutiletan ariko da, eta Ane Torres eta Amets Otaegi emakumezkoetan. Lehen biak titulua eskuratzeko hautagai nagusiak dira, eta Otaegik podiumean lekuren bat egitea du helburu. Otsailean Donostian jokatu zen Euskadiko txapelketan urrea lortu zuten Garmendiak [...]

Txindokikoak gustura klub arteko kros txapelketako jardunarekin

Txindoki-Jaso atletismo taldeko 27 atletak Espainiako klub arteko kros txapelketan parte hartu zuten joan den asteburuan Marina D’orren (Castellon, Herrialde Katalanak), eta egindako lanarekin gustura azaldu dira. Kros motzean lortu zituzten emaitzarik onenak. Senior gizonezkoek klubaren historiako posturik onena lortu zuten. Parte hartu zuten 51 klubetatik 10. bukatzea lortu zuten. Eñaut Insausti 44. postuan sailkatu [...]

Txindokiko atletak herrialdeen estatuko lehiaketan ariko dira

Ordiziako Txindoki atletismo taldeko korrikalariek bi hitzordu garrantzitsu dituzte asteburuan. Batetik, estatu mailako herrialdeen arteko lehiaketan parte hartuko dute, Zaragozan. Bestetik, igandean Amorebietan (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko kros txapelketan «lan handia» egiteko itxaropenarekin dira. Zaragozako lehiaketa pista estalikoa da, kadete eta gazte mailetan. Txindokiko zazpi atleta ariko dira, Gipuzkoako selekzioarekin. Kadete mailan Gari Garmendia, Ane [...]

Eneko Agirrezabal segurarrak irabazi du Euskadiko kros txapelketa

Euskadiko kros motzeko txapelketa jokatu dute asteburuan Ortuellan (Bizkaia), eta Goierriko atletek emaitza onak lortu dituzte. Gizonezkoetan, Txindoki taldeko Eneko Agirrezabal segurarrak jantzi du txapela. Emakumezkoetan, berriz, hirugarren egin du Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz urretxuarrak.

Asteburuan hainbat txapelketetan hartuko dute parte Txindoki atletismo taldeko kideek

Asteburuan atletismoko Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketa jokatuko dute Donostiako Anoeta belodromoan, maila gorenetan. Igandean, berriz, EAEko kros txapelketa jokatuko da Ortuellan (Bizkaia). Ez da egun horretako lasterketa bakarra izango, izan ere, igandean Gipuzkoako kross txapelketa ospatuko da, umeen mailan. Txindoki atletismo taldeko kideak proba hauetan izango dira. Emaitzak Aden Ben Miloudek 2:04:65 denbora behar izan [...]

Hirugarren postua Txindoki-Jaso taldeko neskentzat

Ordiziako Txindoki atletismo taldeko neskek hirugarren postua eskuratu zuten Donostiako Anoeta belodromoan jokatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko taldekako txapelketan. Maila gorenean lortu zuten gainera, beste zazpi talderen kontra lehiatuta. Emaitzari begiratuta, kontutan hartzekoa da parte hartu zuten nesketariko bat bera ere ez dela aritu ohi senior mailan. Atletico San Sebastian eta Super Amara Bidasoa taldeen [...]

Txistor jana egingo dute bihar adineko egoitzetan

Lazkaoko adinekoen bi egoitzatan San Tomas eguna ospatuko dute, bihar. Orobione jubilatu elkartean 10:30ean txistor jana egingo dute. Txindoki gerontologikoan ere antolatu dute, eta taloekin batera jango dute hestebetea.

Atletismo erakustaldiaren emaitzak

Joan den larunbatean Ordiziako herrigunean atletismo erakustaldi bat egin zen, eta egun horretan jokatutako proben emaitzak helarazi du Txindoki Atletismo Taldeak. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa, erreleboan proba eta hesi lasterketa izan ziren jokatu ziren probak. Egun horretan laguntzen aritu ziren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie Txindoki taldeak, baita etorri ziren atleta guztiei eta udal teknikari Jesus Mari Larizi. Hona emaitzak: GORAKO JAUZIA Mutilak 1- Pablo Cid (Real Sociedad, Donostia) 2m 8zm 2- Edorta Aranburuzabala (Real Sociedad, Eibar) 2m 5zm 3- Igor Legarda (Real Sociedad, Donostia) 2m 4- Asier San Sebastian (Real Sociedad, Donostia) 1m 95 zm 5- Mikel Matey (Super Amara BAT) 1m 90zm 6- Julen Iruretagoyena ( Atletico SS, Hernani) 1m 85zm (Jubenila) Neskak 1- Nahikari Acebo (CEligutia, Gasteiz) 1m 65zm   PISU JAURTIKETA Sailkapenik ezin da egin, hainbat mailatako tiralariak daudenez bolen pisua ere ezberdina delako. Odei Lopez 6,25kg bola: 16m 55zm Aitor Arraiza 6,25kg bola: 13m 24zm Gari Garmendia 4kg bola: 13m 87zm Ane Torres, Amets Otaegi,  3kg bola: 8m pasatxo Marina Etxeberria 4kgko bola: 9m 15zm   HESIAK Mutilak 1- Igor Legarda 2- Asier San Sebastian Neskak 1- Irati ikardo ( Atletico SS, Irun) 2- Estibaliz Lozano ( Txindoki AT, Ordizia)   ERRELEBOAK Mixtoak 1-Pablo [...]

Txindokira gauez joango dira udal euskaltegikoak, ostiral honetan

Beasaingo udal euskaltegia 25. urteurrena ospatzen ari dau aurten. Hori dela eta, bertako ikasle talde batek Txindokira irteera antolatu du ostiral honetarako. Ilargi betea dela eta, irteera gauez egitea erabaki dute, gainera, bertatik egunsentia iku…

Aitchau billabonarrak irabazi du Txindokin

Hassan Aitchau billabonarrak irabazi zuen, herenegun, hirugarren Txindoki Bertikala korrika proba. Erlojupean eta irteera marratik bakarka abiatuta, 35 minutuan justuan osatu zuen ibilbidea, Larraizko langatik Larrunarriko tontorrera.
Iñigo Lariz elgo…