Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | txapelketa

Elkartearteko mus txapelketa gaur hasiko da, Azarin

Ordiziako 33. Elkartearteko Mus Txapelketa gaur hasiko da, Azari elkarteak antolatuta. Txapelketa horretan Ordiziako hamar elkarteetako ordezkariek jokatzen dute, elkarte barruan finala jokatutako bi bikoteek. Hogei bikote guztira. Txapelketak bi aste …

Gol asko ikusi ahal izan dira asteburutako partidetan

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren beste jardunaldi bat jokatu zen atzo, A multzoari zegokiona, eta denera 21 gol ikusi ahal izan ziren. Ferro taldeak 0-5 irabazi zion Meridiano 0-ri; Tzulok 2-1 hartu zuen mendean Totzi; Embiel 0-5 galdu zuen…

A multzoko lau partida jokatuko dira igandean

Kuadrillen arteko 33. futbol txapelketaren lau partida jokatuko dira igandean, hilak 18. Honakoak dira: Ferro-Meridiano o (12:30); Totzi-Tzulo (14:00); Embiel-Per la Forza (15:30); eta Downtown-KM 39 (17:00). Epaile lanak Arkaitza taldekoek egingo dituzte. Informazio gehiago, hemen.

Gaztetxoen areto futbol txapelketan izena emateko epea luzatu dute

Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, lehiaketa gaztetxoen artean ere zabaldu nahi dute. Hori dela eta, gazteentzako txapelketa ere antolatu nahi dute aurten. Pasa den asteburuan, lau taldek eman zuten izena, baina gehiago osatu nahi dit…

Bekausek hirutik hiru partida irabazi ditu

Ordiziako Kuadrilla Arteko 33. Futbol Txapelketaren B multzoko hirugarren jardunaldiak zerbait nabarmena utzi badu, Bekause taldea txapelketa irabazteko hautagaietako bat dela izan da. Yatikeri 0-6 irabazi dio asteburuan, eta multzoko burua da bederatz…

Kuadrilla arteko futbol txapelketaren hiru partida igandean

Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko hiru partida jokatuko dira datorren igandean, hilak 26. Yatike-Bekause partida goizean jokatuko da, 10:00etan, eta beste biak arratsaldean: Zerdiau-Arkaitz (15:30) eta Rockus-Kozen (17:00). Epaile la…

Joseba Jauregik irabazi du Azariko ehiza txapelketa

Joan den larunbatean, hilak 3, Azari ehiza eta arrantza elkartearen ehiza txapelketa jokatu zen Zanbranan (Araban), eta txapelketan parte hartu zuten hamabi ehiztarietatik Joseba Jauregi izan zen onena. Jose Angel Jauregi sailkatu zen bigarren, eta Roman Imaz hirugarren, bi horiek puntutan berdinduta. Goierriko elkarte arteko txapelketan ariko dira hirurak.

Downtownek jarraitzen du A multzoko lidergoan

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren beste lau partida jokatu ziren atzo Altamiran. Downtownek A multzoko lidergoa sendotzea lortu duela, hori da bigarren jardunalditik atera daitekeen ondorioetako bat. Tzulo taldea 0-2 hartu zuen mendea…

Oiangukoek bitik partida bat irabazi dute asteburuan

Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Best…

Figini eta Heitz dira une honetan Ordiziako Irekia irabazteko hautagaiak

 Orain dela ordu erdi bat bere proban egin duen denbora aintzat hartuta, Stefano Figini italiarra da Ordiziako Majori kiroldegian jokatzen ari den Nazioarteko Hegats Igeriketa Txapelketa irabazteko hautagaia. Hala ere, oraindik beste ordubetean probak jokatuko dira, eta Cesare Fumarola italiarrak ez du begiz jota duen proban parte hartu. Irabazteko aukera guztiak galdu dituena Young Joong Yoon korearra da. Asiako txapeldunak ez du 400 eskafranda proban nahi bezalako denbora ona egin. Emakumezkoetan, berriz, eta okerrik ez bada, Camile Heitz frantziarra izango da. Ordiziako Urpekoak taldeak antolatu du txapelketa 12. aldiz. Urpeko Jardueretako Munduko Konfederazioak nazioarteko egutegian sartu du aurten ere Ordiziako Irekia. 150 igerilari inguru elkartu dira Ordizian, 21 taldetakoak. Italia, Frantzia, Korea, Espainia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herrikoak dira gehienak. Etxekoen artean Ordiziako Urpekoak, Tolosako Igarondoko Urpekoak, Iruñeko San Joan eta Tafallako Igeriketa taldekoak  dira. Horien artean nabarmenena Mara Varela tolosarra da –abiadura frogetan aritzen da–, eta urazaleleko 400 metrotan junior mailako Espainiako txapeldun Josu Sarasola ere bai.