San Pedro festak ospatzen ari dira egunotan Beasaingo Arriaran auzoan, eta zaindariaren egunean, San Pedro egunean, karta jokoan aritu ziren hainbat auzotar. Gizonezkoak musean aritu ziren, eta Periko Mujika eta Martin Mendizabal izan ziren garaileak. Emakumeak, berriz, punttuan aritu ziren, eta Bittori Garmendia eta Modesta Mintegi izan ziren irabazleak.
Etiketen Fitxategia | txapelketa
II. Errugbi Tokata txapelketa herrikoia jokatuko da bihar
Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitze…
Alazne Furundarena Helsinkira bidean da
Bihartik igandera Helsinkin (Finlandia) jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duten bi atleta gipuzkoarretatik bat da Alazne Furundarena. Abiadura-lasterkari ordiziarra 4×100 erreleboka proban ariko da. Larunbatean du lehen lasterketa, eguerdi partean, eta sailkatuz gero, igandeko final nagusian hartuko du parte. 4×400 erreleboko proban ere sartu dute, baina ordezko modura printzipioz. Furundarenak gaur eguerdian hartu du Hondarribian Madrilera joateko hegazkina, eta Espainiako hiriburura iritsi bezain pronto erantzun dio kazetariaren deiari. “Ilusio handiarekin” doa Helsinkira. “Lehen ere parte hartu dut Europako txapelketetan, baina nagusien selekzioarekin parte hartuko dudan lehen aldia da”. Belen Recio, Placida Azahara eta Sara Santiago izango ditu korrika lagunak. 44:99 da laukoaren denborarik onena. Bihar iritsiko dira Helsinkira.
Irene eta Ana Usabiaga ahizpak bikain Espainiako erlojupeko txapelketan
Irene eta Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrek bikain ekin diote Guijuelon (Salamanka, Espainia) jokatzen ari diren Espainiako Txirrindularitza txapelketaren probei. Atzo, erlojupekoan parte hartu zuten biek, eta bietako inork garaipen nagusia lortu ez bazuen ere, 23 urtez azpiko txapeldun atera zen Irene eta txapeldunorde Ana, baina alde oso txikiarekin: 15 ehunen. Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen 19,7 kilometroko erlojupekoa, 27:46ko denborarekin. Irenek –19 urte– laugarren bukatu zuen 1:26ra (29:12) eta Anak –22 urte– bosgarren, denbora berera. Usabiaga ahizpetan gazteena bilakaera bikaina izaten ari da. Iaz, errepideko Gipuzkoako txapelduna izan zen eta erlojupekoan bigarren sailkatu zen Leire Olaberriaren atzetik. Errepideko eta pistako txapelketak ere irabazi zituen iaz, eta errepideko Espainiako Kopan ere nagusi izan zen. Ana, berriz, pistan aritzen da batik bat, eta badirudi bide horretan sakonduko duela. Pistako Espainiako txapelduna izana da. Jon Ander Intsausti bederatzigarren Gervais Memoriala (Gipuzkoako erlujupeko txapelketa) eta Euskadikoa irabazi ondoren, Jon Ander Intsausti txirrindulari mutiloarrak ere atzo parte hartu zuen 23 urtez azpiko erlojupeko txapelketan, eta bederatzigarren bukatu zuen, Marcos Jurado (Gaztela-Mantxa) irabazlearengadik 48 segundura. Lehen euskalduna izan zen Intsausti. Gaur errepideko proban parte hartuko du Intsaustik, eta Usabiaga ahizpek bihar dute errepideko proba.
Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus, finalerdietara
Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi par…
Kuadrilla arteko futbol txapelketaren bigarren final laurdenetako partidak asteburuan
Aurreko asteburuan lehen final laurdenetako partidak jokatu ondoren, bihar eta etzi artean jakingo da zein talde pasako diren Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren finalerdietara. Hauek izan ziren aurreko asteko emaitzak: Rockus-Tzulo (0-0); Zerdia…
Futbol txapelketa final laurdenetan sartu da
Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren final laurdenetako partidak jokatuko dira asteburuan. Bihar, Rockus-Tzulo (15:00) eta Zerdiau-Ferro (16:30) taldeek jokatuko dute, eta etzi, Per La Forza-Kozen (15:30) eta Downtown-Bekause (17:00) taldeek neurt…
Argeles-Gazost taldeak irabazi du Haurugby
Frantziako Pirinio Garaietara joan da aurten Haurugby txapelketako sari nagusia. Argeles-Gazost izan zen larunbatean Beasaingo Loinatzen eta Ordiziako Altamiran jokatu zen txapelketaren irabazlea, finalean Bokale-Tarnous taldea mendean hartu eta gero (0-19). Denera hogei talde aritu ziren nor baino nor, horietatik 15 Frantziatik eta Ipar Euskal Herritik Goierrira etorriak. 400 bat neska-mutikok hartu dute parte aurtengo txapelketan. Garabi Ordizia taldea zortzigarren postuan sailkatu zen, azken partidan Hernaniren aurka 12-0 galdu eta gero. Txapelketaren bukaeran Otegi-Enea auzoan elkartu ziren talde guztiak, lagun giroan merienda egitera. Haurugby 2012 txapelketari buruzko informazioa hemen aurki daiteke, eta egun horretako argazkiak ere ikus daiteke, Pedro Txurrukak ateratakoak.
Kuadrilla arteko atletismo txapelketa bihar izango da
Bihar jokatuko da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa Altamira estadioan, 17:30ean hasita. Lau kidez osatutako hamabost-hamasei taldek parte hartuko dute –gaur da izena emateko azken eguna–. Bost proba egin beharko dituzte: 100 metro, 1.000 m…
Futbol txapelketako ligaxka bukatu da dagoeneko
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren lehen fasea asteburuan bukatuko da. B multzoari dagozkion hiru partida jokatu dira, eta hauek izan dira emaitzak: Rockus-Zerdiau (3-0); Arkaitza-Gauss (2-0) eta Bekause-Kozen (2-2). Orain beste fase b…
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- Kantu eta gitarra errezitaldia San Migelen: Maiatzaren 26an, igandeko hamabietan, kantu eta gitarra errezitaldia izango da Motxorroko San Migel...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Ondo izan Montanier! Mila esker!: - Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik?
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- MALTA MOTAK: Pale Ale malta: Pale Ale malta oinarrizko malta bat da baina talde honetako beste malta mota batzuk baina % nitrogen...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- altza-zumarraga: Lehen marrazkia atzo egindakoa, altzan, izeaben etxe azpian aparkatuta familiaren zain. Eta bigarren...
- lepauztai: iz. ANAT. Klabikula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: iz. [klabikula] : klabikula (U...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Unai Oiartzun posted an update 2 hours, 57 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 55 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 4 hours, 14 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 4 hours, 51 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 5 hours, 32 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...







