Carlos Castaño eta Garikoitz Garmendia ordiziarrek irabazi dute Legorretako Aldapa Haundi elkartean jokatu den Korrikaren aldeko Gipuzkoako II. Mus Txapelketako Goierri mailako finala. Arama ordezkatu dute Castañok eta Garmendiak finalean, eta haiekin batera aritu dira azken partidan Iñaki Gerrero eta Urtzi Larrea legorretarrak. Castaño eta Garmendia hilaren 16an Andoainen jokatuko den Gipuzkoako finalean arituko dira. Gaurko [...]
Etiketen Fitxategia | txapelketa

Euskadiko wu-shu txapelketa jokatuko da igandean Majorin
Igandean, hilak 17, Euskadiko Wu-shu txapelketa jokatuko da Ordiziako Majori kiroldegian. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta 14:00ak aldera amaituko dela aurreikusten dute antolatzaileek. 100 kirolari inguru elkartzea espero dute. Eskola umeen erakustaldi batekin hasiko da txapelketa. Lehendabizi formak egiten ariko dira, bai esku hutsik, bai armekin eta baita era tradizionalean ere. Bukaeran jauziak egingo dituzte. [...]
Catalana Occidente aseguru etxeak 7.400 euro ordaindu ditu gazta erdiagatik
Ikusi argazki galeria Catalana Occidente aseguru etxea izan da Ordiziako Gazta Txapelketako gazta erdiagatik diru gehien eskaini duena. 7.400 euro ordaindu ditu Jon Etxebarria zeanuriarraren gazta erdiagatik. Iaz Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen Rikardo Remiroren gazta erdiagatik. Lotutako albisteak: • Jon Etxeberria zeanuriarrak irabazi du Ordiziako gazta txapelketa • 53 gaztagile aurkeztu dira [...]
Gaur jokatuko dira esku pilota txapelketa herrikoiaren bi finalak
Emaneurrek antolatutako Ordiziako VI. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak gaur arratsaldean jokatuko dira frontoi txikian. B ligako finalean, Garcia-Alvarez de Eulate bikoak Prieto-Zeberioren aurka neurtuko ditu indarrak (19:00), eta A ligakoan…
Per la Forza txapeldun
Per la Forza taldeak irabazi du Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketa, finalean Downtown taldeari irabazita (2-1). Lehen zatian golik ez zen izan, eta bigarrenean izan ziren hiru golak. Per la Forzak finala bukatzeko 10 minutu falta zirela sartu zuen bigarren gola, eta irabazlea erabakita zegoela zirudienean, Downtownek luzapenean egin zuen 2-1koa, eta bukaera estua izan zen oso. Hirugarren eta laugarren posturako partida Rockusek irabazi zion Zerdiau taldeari. Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen.
Pilota txapelketako finalistak, erabakita
Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 / Grulla-Kleto 18. Beraz, datorren asteazkenean, hilak 18, jokatuko diren bi finaletan honako bikoteak ariko dira lehian: B ligan, Prieto-Zeberio / Asier (Barrerosen ordez)-Garcia (19:00etan), eta A ligan, Luzu-Zelaia / Iztueta-Arruabarrena (20:00etan). Emaneurre taldeak pilotazale guztiak, txapelketan parte hartu duten pilotariak, haien lagunak eta herri guztiak gonbidatu nahi ditu finalera haien afaria hartuta gerturatu daitezen. Ekitaldi horretan kaleketako txapelketa ere egingo dute, eta apustuak egiteko aukera izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete finalera inguratzen direnei. Aurtengo sari banaketan Alazne Furundarena atleta izango da.
Per la Forza eta Downtown, finalera
Multzokako fasean eta ondorengo kanporaketetan jokorik eraginkor eta erregularrena egin duten bi taldeak sailkatu dira Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren finalerako: Per la Forza eta Downtown. Bi taldeek gol bateko aldearekin ekin zioten atzo arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiei, baina errenta hori ez zuten baliatu behar izan, bigarren finalerdietako partida ere irabazi egin baitzuten bi taldeek: Per la Forza 2-1 hartu zuen mendean Zerdiau, eta Downtownek 2-0 irabazi zion Rockusi. Datorren larunbatea, hilak 14, jokatuko dute Per la Forzak eta Downtownek final nagusia, 11:30ean. Aurrez, 10:00etan, 3. eta 4. posturako partidan neurtuko dituzte indarrak Zerdiauk eta Rockusek. Partida ondoren, 15:00ak aldera, txapelketa parte hartu duten jokalari guztiek lagun arteko bazkaria egingo dute Beti Alai pilotalekuan. Bazkalondorenean banatuko dituzte garaikurrak. Txapelketari buruz xehetasun gehiago izateko, txapelketaren webgunea kontsulta daiteke.
Pilota eta futbol txapelketa herrikoiak azken txanpan sartuko dira asteburuan
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta…
Per la Forza eta Downtown aurretik jarri dira
Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 ha…
Futbol Comedy taldeak irabazi du futbol 7 txapelketa
Gaur jokatu dute fútbol zazpi txapelketako finala, eta Futbol Comedy taldeak irabazi du. Urtatza Racing taldea izan du aurkari eta 1 eta 0 irabaztea lortu du txapeldunak, Andoni Pastriainek egindako golarekin. Egun osoan zehar egin dute festa futbol 7 txapelketa aitzakia hartuta, goizetik hasi eta iluntzera arte. Goizean 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu dute Burkina Faso eta Makabi de levantar taldeek, eta 3-2 emaitzarekin Burkina Faso taldeak lortu du garaipena. Beraz, Legazpiko 5. Futbol Zazpi Txapelketako lehen lau postuak honela geratu dira: laugarren postuan Makabi de Levantar, hirugarren Burkina Faso, bigarren Urtatza Racing eta txapelketako garailea Futbol Comedy. Ez dira horiek izan, ordea, banatu dituzten sari bakarrak. Futbol Comedy taldeko Andoni Pastriainentzat izan dira aurten Pitxixi Saria + Ibargutxi Kirolak saria eta Aiztonagako Trigrea saria eta Oskarbi Optika saria. Futbol Comedy taldeak Azpikoetxea jatetxean afaria irabazi du, gaur gauerako. Taldekide gutziak bertan izango dira garaipena ospatzen, eta txapelketako gainerako parte hartzaile guztiek txapelketako oroigarri bana jasoko dute. Futbola baino gehiago Gaur Legazpin futbolaz baino gehiago gozatzeko aukera izan dute. Izan ere, egun osoko festa egin dute, goizean partidak jokatzeaz gain eguerdian bazkaria egin baitute azokan. Guztira, 600 lagun elkartu dira bazkari herrikoian. Arratsaldean, elkarrekin joan dira denak futbol [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- buruhaundiak: Pitxu, Koskolo eta Bagonero ditugu Beasaineko jaietako buruhanundiak. Honen inguruan Goiberrirako il...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- kutin: iz. Txerri txikia. Orotariko Euskal Hiztegian: “Cerdo pequeño” Asp Gehi. Iduri zerrama...
- Gutxinaka-gutxinaka: jolasaren garrantzia TTiKLiK!ELKARGUNEAn: UZTAILAK 6… GUTXINAKA-GUTXINAKA TTIKLIK ELKARGUNEAN!! Larunbat osoa familiei zuzenduta...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Elkartasun Martxa: Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, Ezkio Itsasoko bizilaguna den Gonzalo Rodriguez preso politi...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 minutes ago
Beste kanporaketak gure taldeenak: Alcoyano-Eibar. Levante B-Athletic B. Hauek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte igotzeko. Alaves igo egingo da lehenengo kanporaketa gainditzen badu (multzoko lehen postuaren jabe izatearen abantaila).
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 12 minutes ago
2. mailara igotzeko kanporaketak, multzoetako liderren artean: Jaen-Alaves eta Tenerife-Hospitalet.
-
Irune Lasa posted an update 5 hours, 5 minutes ago
Oraintxe jakin dut Heinrich Rohrer ostegunean hil zela. Nanoteknologiaren aitzindarietako bat izan zen zientzialari suitzarra eta Fisikako Nobel saria jaso zuen 1986an, tunel efektuko mikroskopioa asmatzeagatik. CIC Nanoguneko aholkularia ere bazen. Rohrer-i elkarrizketa motz bat egiteko aukera izan nuen 2009an eta esaldi polit bat bota zidan:…
-
Jon Olano posted an update 7 hours, 30 minutes ago
Artikulu gogorra idatzi du Enric Julianak La Vanguardian EAJren kontra: ”Euskadi contra Catalunya” http://www.lavanguardia.com/politica/20130519/54373639712/enric-juliana-euskadi-contra-catalunya.html
-
Jon Olano posted an update 7 hours, 36 minutes ago
Gaur hasiko dituzte Donostian Atotxan autobus geltoki berria eraikitzeko lanak.
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...








