Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | trafikoa

Bernedo Eneara joateko bidea itxi egingo dute bihar

Donostia-Gasteiz noranzkoan N-1 errepidetik Bernedo Eneako aparkalekura sartzeko bidea itxita egongo da bihar 14:30etik 17:30era. Aparkalekutik N-1 errepiderako irteera ere itxita egongo da, Sumunistros Loinaz lantegian egin behar dituzten hainbat l…

Erauskin kalean margotze lanak egingo dituzte etzi

Erauskin kalean, errepidea margotzeko lanak egingo dituzte etzi, asteazkena. Erauskin kaleko 52. zenbakitik hasi eta Kutxa pareraino egingo dituzte lanak, eta beraz, errepidea itxita egongo da 08:00etatik aurrera.
Lanak egin ahal izateko, eremu horreta…

Asfaltatze lanak egingo dituzte Erauskin eta Arantzazu kaleetan

Erauskin eta Arantzazu kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Erauskin kalean bihar egingo dituzte lanak, eta etzi Arantzazu kalean.
Bihar 08:00etan hasiko dira Erauskin kaleko zorua berritzen, Lorea gimnasio paretik Kutxaraino. Garaj…

Bizkaia Pasealekua itxi egingo dute bihar

Ordiziako Udalak jakinarazi du bihar, hilak 8, Bizkaia Pasealekuaren eta Santa Amalia kalearen artean dagoen bidegurutzea itxi egingo dutela asfaltatze lanak egin behar dituztelako. 09:30ean itxiko diote bidea trafikoari eta eguerdira arte iraungo dute…

Ordizia eta Irura bitarteko radarra aurkeztu dute

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendari Amparo Lopez Antelok euskal errepideetan jarri dute tarteko lehen radarra aurkeztu du gaur Donostian, Ordizia eta Irura artean jarritakoa, N-1 errepidean. Zirkulazioaren abiadura kontrolatzeko tresna berria lurrazalean jarri dute, eta ez tunelean. “Trafiko arduratsuago eta seguruagoa lortzea da ekimen honen helburua”, azaldu du Lopezek. Sistema berritzaile hori Ordizia eta Irura artean [...]

Trafikoan aldaketa ugari bihar

Bealak korrikalari taldeak biharko antolatu duen Beasaino I. Herri Lasterketa dela-eta, trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu bihar goizean Udaltzaingoak eta hainbat kale itxita egongo dira. Goizeko 09:00etatik 13:00ak ingurura arte Antzizar kiroldegi…

Kaldereroen festa dela eta trafikoa etengo dute bihar

Urteroko ohitura jarraituz, Kaldereroen jaia ospatuko dute bihar Ordizian. Hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Gudarien Etorbidea moztuta egongo da autoentzat, arboledarako bidean, 19:30etik 21:30era. Joseba Rezola pasealekutik datozen ibil…

Kamioi batek artaziarena egin eta auto ilada luzeak eragin ditu N-1 errepidean

Gaur arratsaldeko 14:45ean, kamioi batek artaziarena egin du N-1 errepidean, Legorreta parean. Aldenik alde, errepide osoa hartu du, eta trafikoa eten egin behar izan dute Irungo norabidean. Berehala erretentzioak sortu dira eta 15 kilometroko auto iladak eragin ditu ezbeharrak (Beasain parera arte iristen ziren arratsaldean). Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, 18:05 inguruan erretiratu dute kamioia eta [...]

Trafiko ezbehar batek auto ilara luzeak sortu ditu N-1 errepidean

Gaur goizeko zazpirak aldera izan den trafiko ezbehar batek arazoak sortu ditu N-1 errepidean. Legorreta parean izan da istripua, Donostiarako noranzkoan. Kamioi bat errepidetik irten da eta traba egiten du. Hau dela eta, auto ilarak sortu dira berehala; goizeko bederatzietan Beasainera arte iristen ziren ilara hauek. Herrizaingo sailetik azaldu dutenez, kamioia baztertu eta bidea garbitzeko [...]

Erauskin plazan eta Iturralde eta Zazpiturrieta kaleetan trafiko aldaketak egingo ditu udalak

Oineztatze lanak amaituta, erdigunea inguratzen duten kaleetako trafiko arazoak ekiditeko, hainbat aldaketa egitea erabaki du udalak. Hala, hiru izango dira trafiko aldaketak egingo dituzten guneak: Zazpiturrieta kaleko bidegurutzea, Erauskin plaza eta Joan Iturralde kaleko bidegurutzea. Trafikoan aldaketak eginda, Zazpiturrieta eta Esteban Lasa kaleek bat egiten duten bidegurutzean ibilgailuarekin Ordizia aldera eta Gipuzkoa plazara joateko aukera egongo da. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean, Zaldizurretako biribilgunetik Barrendain plazarako norabidean doazen gidariek eskuinera hartzeko aukera ere izango dute eta, hala, Ibañez kafetegiaren paretik igaroz, Erauskin plazara joateko aukera. Horrenbestez, Erauskin plazara aparkatu nahi duten ibilgailuek besterik ez dute izango sarrera, San Ignazio, Erauskin eta Oriamendi kaleetatik datozen ibilgailuek. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean eskuinera hartzen duten gidariek Erauskin plazatik Oriamendi kalera joateko aukera izango dute. Nafarroa etorbidean zamalanak egiten dituzten ibilgailuek eta garajeetara doazenek bakarrik ibili ahalko dute, eta egun dagoen norazkoaren kontrako norabidean, trafiko aldaketa martxan jartzen denetik aurrera Nafarroa etorbidean  egungo norabidearen alderantzizkoan gidatu beharko baita.