Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | Sasieta mankomunitatea

Edukiontzi marroia jende gehiagok erabil dezan kanpaina berria

2010eko azaroan jarri ziren lehen aldiz edukiontzi marroiak Beasainen eta duela hilabete batzuk txartel elektronikoaren bidez irekitzeko aukera jarri zen, honen erabilera gehitzeko beste kanpaina bat eginaz. Astero-astero txartel elektronikoak, etxerako kuboak eta plastikozko poltsa bereziak banatzen badituzte ere, Beasaingo 5.100 familia ingurutatik 2.743k bakarrik erabiltzen du txartel elektronikoa. Azken hilabeteetan jasotako datuekin “sorpresa” jaso [...]

Atez ateko bilketa “egokia eta erosoa” da, jarrita dagoen hiru herrietako alkateen esanetan

Hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistema jarrita duten Goierriko lehen hiru herrietan balorazio positiboa egin dute alkateek. Bikoiztu baino gehiago egin da bereizita jasotzen dituzten gaien ehunekoa. Zaldibian %34ko birziklatze tasatik %78ra igaro dira eta Legorretan %33 izatetik %72ra. Itsasondon %83ko tasa lortu dute, baina hori lehen zuten sistemaren tasatik beherago dago (%88 zen). Baina [...]

Bosgarren edukiontziko txartela hartzeko epea luzatu dute Beasainen

Beasainen edukiontzi organikoaren sarraila aldaketak izan duen arrakasta kontuan izanda, txartelak berritzeko edo herritar berriek izena emateko epea zabalduko dute Sasieta Mankomunitateak. Horretarako hurrengo astean udaletxera gerturatu daitezke interesatuak 10:00etatik 13:30etara. Apirilean, gainera, kanpaina berezia egingo dela orainidk bilketa honetan parte hartzen ez duten besaindarrak animatzeko.

Spora enpresak Sasieta Mankumunitateko zaborren kudeaketen bideragarritasuna aztertu du

Gaur goizean Sasieta Mankomunitatean Spora enpresa kataluniarrak egin berri duen azterketa aurkeztu dute Azeari Andonegi presidenteak eta Iñaki Erauskin zerbitzuburuak. Sasieta Mankomunitateko hondakinen kudeaketaren  bideragarritasun plana izan da enpresa honek aztertu duena, Mankomunitatearen eremuan hondakinen gaikako bilketarako ahalik eta sistema egokiena zein den aztertzea helburu hartuta. Aurreko legealdian eskatu zitzaion Herrialde Katalanetako enpresa honi azterketa [...]

Autokonpostajeak “oso erantzun ona” jaso du Ormaiztegin

“Oso harrera ona” ari da izaten autokonpostajea Ormaiztegin Sasieta Mankomunitateko Enrike Enparantzaren esanetan. Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonpostarako bi etxetxo, eta “egiten dutenak oso gustura” daudela azaldu dute eta “egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela eskatzen ari da” horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan.  Gainera, izan dituzten baja bakanak “ez dira izan sistemarekin gaizki konpondu direlako edo ez zaielako gustatu, baizik eta arrazoi pertsoalengatik”, azaldu du Enparantzak. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonpostajeko bi edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu. Etxetxo hauek arduradun bat izaten dute konposta bi egunez behin edo mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko ardurarekin. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpostaje gune hauetako bateko arduraduna da eta “lan gehiegirik ez” duela ematen azaldu du.  “Jendea oso ondo erantzuten” ari dela azaldu du eta orain “zati txikiak botatzeko eskatzen” hasi direla azaldu du, “errazago desegin daitezen, eta horrela konposta azkarrago egin dadin”. Egiten den konposta, konposta egiten ari direnek erabakiko dute nola banatu edo zertarako erabili. Zuloagaren esanetan “Zero Zabor taldearen helburuetako bat da ahalik eta konposta gehien egitea eta oso pozgarria [...]

Ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina martxan da Seguran

Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak lagunduta ontzi berrerabilgarriak banatzen ari dira Seguran. Etxeetara bidali diren kupoiak moztu eta arrandegira eramanda jaso daitezke ontziak. Helburua gerora ere arraina erostera ontzi horrekin joatea da,…

Sukaldeko olioaren birziklatzea sustatzeko kanpaina abian jarri du Sasietak Goierrin

‘Sukaldean erabilitako olioa duzu eta ez dakizu harekin zer egin?’ dio Sasieta Mankomunitateak eta Ekograsek martxan jarritako kanpainaren leloak. Goierriko biztanleen artean olioaren gaikako bilketa sustatu nahi dute kanpainaren bitartez. Urtebete iraungo duela aurreikusi du Sasietako ingurugiro teknikari Enrike Enparantzak. Kanpainaren harira goierritarren postontzietan informazio liburuxkak banatzen ari dira jada, sariketa bat egingo dute eta [...]

Zero Zabor taldeak uste du kontainer marroia «makillajea» erabiltzea dela

Zumarragan hondakin organikoak jasotzeko edukiontzi marroia jarri berri dute. Sasieta Mankomunitateak dagoeneko atarietako zerrendak jaso baditu ere, oraindik ez daukate kontainerreko giltza eduki nahi dutenen kopurua. Erabiltzaileek giltzaz irekiko dute edukiontzia eta bertara botako dute zabor organikoa. Zabor hori birziklatu egingo dute, konpost bihurtzeko. Urretxuko eta Zumarragako Zero Zabor taldeak, prentsa ohar bidez gaiaren gainean [...]

Zabor edukiontzi marroiak ipini dituzte Zumarragan

Zumarragan jarri berri dituzte zabor organikoak biltzeko edukiontzi marroiak. Bosgarren kontainerra da. Etxeetako atarietan zerrendak jarriko dituzte, eta edukiontzi hau erabili nahi dutenek izena eman beharko dute. Sasieta mankomunitateak zabor organikoak jasotzeko ontzia, poltsa bereziak eta edukiontzi marroia irekitzen duen giltza banatuko die zerrendan izena emanten duten bizilagunei.