Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | osasuna

«Epilepsiaren inguruan egiazkoak ez diren kondaira asko daude»

Marta Ruibalek (Donostia, 1968) Zumarragako Ospitalean egiten du lan orain zortzi urte, lehenengo Gasteizen eta Donostiako Ospitalean geroago. Espezialitate guztien artean neurologia aukeratu zuen, «kirurgikoak ez direnen artean interesgarriena» iruditzen zaiolako. Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak antolatuta Epilepsiarekin bizi hitzaldia egingo du gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Elkarteak, hitzaldi honekin gaixotasunaren inguruko mitoak hautsi, eria gizarteratu [...]

Asteazkenean helduko da Goierriko lau herritara errezeta elektronikoa

Asteazkenean errezeta elektronikoa jarriko da martxan Goierriko lau herritan: Lazkaon, Ormaiztegin, Zegaman eta Olaberrian. Hondarribia eta Oñati izan ziren sistema  hau Gipuzkoan abian jarri zutenak eta Goierriko lau herri hauek dira hurrengoak, Anoetarekin batera. Asteazkenetik aurrera medikuek zuzenean  jakinaraziko diete farmazeutikoei gaixo bakoitzari zein botika eman behar dioten. Sistema informatiko baten bidez egingo dute. Honi [...]

Legorretako Udalak osasun hitzarmena baloratzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Osasun zerbitzuaren arloan Eusko Jaurlaritzak eta Tolosako Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza SA enpresak duten hitzarmena baloratzeko eskatu dio Legorretako Udalak Osasun Sailari. Bakartxo Mendez alkateak esan duzenez, bi aldeek 2011n sinatu zuten ituneko «gauza mordo bat» ez da betetzen ari klinikaren enpresa. Legorretako eta Tolosaldeko udalen ordezkariek atzo bilera egin zuten Jon Darpon Osasun [...]

Minbizia eta elikadura ohiturak


Minbiziaren Aurkako Elkarteak urtarrilean Zumarragan egoitza ireki zuenetik, barrura zein kanpora begirako ekintzak segidan antolatzen ari dira. Kolon minbiziaren prebentzioari heldu zion Osakidetzak 2009an, eta elkartea, bide beretik, prebentzio lana indartzen ari da. Zumarragan egin berri duten hitzaldian minbizi mota honen eta elikadura ohituren arteko lotura estua dela erakutsi dute. Antton Otaegi Ezkio-Itsasoko kontsultategiko lehenengo arretako medikua da. Berak, hitzen eta grafikoen bitartez minbizi mota honen berri eman, eta Casino elkartean bildutakoen galderei erantzun zien. Basque Culinary Center-eko Antonio Sanchez sukaldariak, bien bitartean, elkarteko sukaldean hiru plater prestatu zituen. «Elikadura osasuntsua eta zaporeen gozoa bateratu daitezkeela ikus dezazuen», esan zuen.

Pilates ikastaroan izena emateko epea luzatuta Olaberrian

Olaberriko Udalak luzatu egin du Pilates ikastaroan izena emateko jarritako garaia. Atzotik otsailaren 15era bitartean eman ahalko da. Zortzi lagun behar dira, gutxienez, taldea osatzeko. Saioak astelehen eta asteazkenetan dira, 20:00etatik 21:00etara, hiru hilabetean. Herritarrek 25 euro ordaindu behar dute, Olaberrian erroldatu gabeek 30 euro. Argazkilaritza eta areto-dantzen ikastaroak osatzeko ere jende gehiago behar da.

Bularreko minbiziari buruz hitzaldia gaur Lazkaon

Katxalin elkartekoek hitzaldia egingo dute, gaur 17:30ean, Lazkaoko udaletxeko batzar aretoan. Bularreko minbiziari buruz azalpenak emango dituzte. Udalak antolatu du saioa.

Ayurvedaren eta masajeen inguruan hitz egingo dute

Beasaingo BioQuiros zentroak antolatuta, Ayurveda filosofiari eta Abhyanga masaje motari buruzko saioa egingo dute larunbatean. Lola Sierra adituak gidatuko du saioa eta norbere osasuna hobetzeko hainbat aholku ere emango ditu. Saioa 11:00etan hasiko…

Oinez, bizimodu osasuntsuagoa lortzeko bidean

Gizartearen %3k bakarrik betetzen ditu osasun zerbitzuen aholkuak, ariketa fisikoa egiteari eta elikadura behar bezala zaintzeari dagokionean. Kopuru hori hobetzeko asmoz, hainbat erakundek Bizitza osasuntsua agindu kanpaina martxan jarri zuten. Programa horren baitan, herritarrek euren osasuna gehiago zaintzeko eta oinez gehiago ibiltzeko ekimen berria abiarazi dute orain Beasaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzak, osasun zentroak eta herriko hainbat elkartek. Ondo ibili, ondo izan ekimenarekin, herritarren «osasun kulturan aldaketa bat» bultzatu nahi dute.Tomas Plazaola Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkariak azaldu duenez, «osasuna ez da gaixotasun eza bakarrik, ongizate fisiko eta psikikoa baizik». Hala, herritarrak barazki eta fruta gehiago jatera eta ariketa gehiago egitera bultzatu behar direla uste du. Justo Mujika, Beassaingo Osasun Etxeko arduradunak ere, «gizarteko ohiturak aldatu» egin behar direla azaldu du. «Zer edo zer egin beharra dago, baina guk bakarrik ezin dugu lortu, horregatik da garrantzitsua erakunde eta elkarte ezberdinak batzea, denok helburu berdinekin lan egiteko». Datuak ere eman zituen Mujikak. «Gizartearen %30ak erre egiten du, eta gazteak ere gero eta lehenago hasten dira. Elikadurari dagokionean ere, %10ak bakarrik jaten du gomendatzen den fruta eta barazki kopurua. Eta kiloari dagokionean ere berdin, %10-15 dira egunero kirola egiten dutenak. Gero eta gizarte sedentarioagoa dugu». Hirurogehi lagun ari dira Bizitza osasuntsua agindu kanpaina martxan jarri zutenetik, Beasainen [...]

Erretzeari uzteko saioan izena emateko epea ixtear

Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatuta, erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute hilaren 10ean. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan.
Bertan parte hartu nahi dutenek, hilaren 9a baino lehen eman behar dute izena. Horretara…

Alberto Frias, goi tentsioko argindar lineei buruz: “Etorkizun elektrokutatu samarra izango dugu Goierrin»

Autopista Elektrikorik Ez plataformaren aholkulari Alberto Friasek hitzaldia egingo du gaur Seguran (19:00etan, kultur etxean), Deikaztelutik Itsasora eraiki nahi duten goi tentsioko lineaz. Espainiako Gobernuaren oniritziaren faltan, Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko argindar linea (400.000 voltiokoa) geroz eta gertuago ikusten du Alberto Frias aholkulari gasteiztarrak. Uda honetan onartuko dutela uste du. Gueñes-Itsaso linea ere prozesuaren une berean dago, estatuko elektrika sektorearen plangintza berriaren arabera. Deikaztelu-Itsaso argindar linearen proiektuaz zer dakizue azkena? Azkena, zail dagoela. Hasierako egitasmoaren zain gaude. Egitasmoa 2011ko abuztuan aurkeztu, eta tartean Espainiako Gobernuak dekretu bat atera du, REE Red Electrica de España enpresari —adminitratzaile bakarra hura delako— argindar sektorea eta goi tentsioko lineak berriz planifikatzeko agintzen diona. Ekainaren 30era arteko epea zeukan. REEk sare hori eraikitzeko erabakia berretsi du plangintza berrian ere, plataformak berriki salatu duenez. Dakigunez, publikoki inolako albisterik atera ez duten arren, proiektua mantendu dute. Orain, Espainiako Gobernuak plangintza berria onartzen duen ala ez zain gaude. Horretarako eperik ez dago, gobernu honek gauza oso dibertigarriak egiten dituelako, guztiak errege-dekretu bidez, eta lege dekretuek ez dute behar tramitazio parlamentariorik. Ministroen Kontseiluak erabakiko du, eta kito. Itxura guztien arabera, REEren nahia aurrera egitea da, eta gobernuak onartu egingo du. Zergatik agindu zaio hasierako plangintza aldatzeko? Proiektua urteko %3 edo [...]