Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | merkataritza

‘Ordizian, ate irekiak 2013′ ekimena aurkeztu dute

Ordizian txartela duten bezeroei eta urte guztian zehar Ordiziara inguratzen diren bisitariei zuzendutako ekimenak aurkeztu dituzte gaur goizean D’elikatuzeko arduradun Leire Arandiak, udaleko zinegotzi Juan Mari Gereñuk, merkataritza teknikari Aitor Velazquezek eta Ordizian Elkarteko kide Esti Ruanok. ‘Ordizian, ate irekiak 2013′ deitu duten ekimenean D’elikatuz zentroa bisitatzen duten pertsonei zuzendutako eskaintza txartela izango da protagonista. [...]

Herrian produktu berdeak sustatzeko kanpaina abian da

Puntu berdea non ote? izenburupean herriko dendetan produktu berdeak sustatzeko kanpaina martxan jarri berri dute Legazpin. Legazpiko Udalaren eta herriko merkatarien ekimenez sortu da kanpaina, eta datorren ekainaren 10era arte egongo da indarrean. Legazpiko Udala 2008an hasi zen herrian produktu berdeak sustatzen. Igor Urrate Agenda 21eko zinegotziak kanpainaren aurkezpenean esandakoaren arabera, «produktu berdeak saltzen dituzten [...]

Gazte Asanbladak eta Lazkaoko merkatariek zotz egin dituzte opariak

San Prudentzio jaietan, aurreko astean, Gazte Asanbladak ekimen aipagarria burutu du, herriko merkataritza indartzeko helburuz. Erosketak Lazkaoko dendetan egin dituztenei errifa-txartelak eman dizkiete, eta zozketan merkatariek eurek ipinitako opariak banatu dituzte. Astelehen iluntzean egin zuten zozketa, play-back saioaren ondoren. Hauek dira zenbaki sarituak eta bakoitzari dagokion saria:   Photografik. Argazki saio bat, 2289 zenbakiarentzat. Jesika [...]

Merkataritza Mahaiak bilera egingo du gaur, ekintza plana zehazteko

Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia lantzen hasi zirenean, orain 18 hilabete, Merkataritza Mahaia osatu zen Ordizian, eta Eguerdian ebakia goiburupean mahai-inguruak egin ziren merkataritzaren egoera aztertu eta proposamenak jasotzeko. Udalak Ostalaritza Mahaia martxan jarria du dagoeneko, eta gaur, Merkataritza Mahaia dinamizatzen hasiko da. 15:00etan da bilera. Aitor Velazquez merkataritza teknikariak plan bereziaren ildo nagusiak azalduko dizkie [...]

Lazkaon merkatari elkarteak Karibera bidaia zozkatuko du

Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteko kide diren hamabi saltokiak Gabonetako kanpaina bete-betean dira. Karibera bi lagunentzat bidaia zotz egingo dute, eta horixe izango da aurtengo berritasun nabarmenena. Dagoeneko ari dira txartelak ematen.
Lazkaoneko kide diren dendetan erosketak eginadakoan jasoko ditu bezeroak …

Gabonetan lau saski zozkatuko ditu Bareak merkatari elkarteak

Gabonetako kanpaina berezian murgilduta daude egunotan Bareak Merkatarien Elkarteko dendariak. Bareak Elkarteko dendetan lor daitezkeen txartelak bete eta abenduaren 23an egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek. Loinazko San Ma…

Pintxo-pote ekimena gaur hasiko da Legorretan

Legorretako tabernetan pintxo-poteak ohi baino merkeago hartzeko modua izango dute, gaurtik aurrera. Goierriko beste herri batzuen horren errotik sartu den ohitura gaur hasiko da Legorretan ere. Asteazkenero egingo dute hasieran, eta gerora hilean behin burutzea da asmoa. Ordutegia 19:00etatik 21:00eara da. Bezeroak tabernan edaria ordaindu behar du, eta pintxo-poteen garaian mokadutxo bat doan jateko aukera izango du.  

Beasaingo eta kanpoko 22 dendak parte hartuko dute Bareaken II. Stock Azokan

Iazko Stock Azokakk izandako harrera ona ikusita, Bareak merkatari elkarteak feria hori bigarren urtez jarraian antolatu du. Asteburuan egingo dute, eta guztira, 22 dendetako produktuak izango dira aukeran, deskontu garrantzitsuekin. Hain zuzen ere, aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat, Beasaingo dendak ez ezik, Goierrikoak eta eskualdetik kanpokoak ere izango direla da; izan ere, Donostialdetik eta Bizkaitik ere dozena erdi bat dendari etorriko dira. Bareak elkarteko arduradunek azaldu dutenez, «bigarren feria honetan produktu eskaintza zabala izango da, normalean baino prezio merkeagoan». Parte hartuko duten 22 denden artean, produktu mota ezberdinak izango direla ere esan dute. Hala, «familia osoarentzako arropaz gain, zapatak, kirol arropa, optikako produktuak eta pitxiak» ere izango dira, besteak beste. Aurten Beasaingo bederatzi dendak parte hartuko dute. Baina haiekin batera, beste herrietako dendak ere izango dira. Hala, Ordizia eta Lazkaoko bina denda etorriko dira; baita eskualdetik kanpokoak ere; Donostiako eta Hernaniko bana, Errenteriako beste bi, eta Bizkaitik etorritako lau dendari izango dira ferian. Azoka, iaz bezala, Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute. Bihar eta etzi egongo da zabalik, goizez nahiz arratsaldez. Larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, 11:00etatik  14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Azokarekin batera, umeentzako txokoa ere izango da; eguraldiak laguntzen badu, puzgarriak, ohe elastikoak eta txapal egiteko tailerra ere jarriko [...]

Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen ikastaroak antolatu ditu

Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen titulua eskuratu ahal izateko bi ikastaro antolatu ditu, bata arrisku gutxiko mailakoa eta bestea gehienekoa. Izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi du Ordizianek, eta izena emateko epea azaroaren 2an buk…

‘Ausarta euskaraz’ kanpaina, “arrakastatsua”

Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Euskara sailek sustatutako Ausartu euskaraz kanpainak “arrakasta handia” izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Herriko harategi, arraindegi eta frutadendetan euskaraz hitz egitea bultzatzea zen hilare…