Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | mendia

Pikutara joango dira igandean mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolakoak Irimo mendian

Aita Iparragirre herri eskolakoek elur artean egin dute mendi irteera. Urretxutik abiatu ziren, eta Santa Barbaratik gora Irimorainoko bidea osatu zuten. Ttonttorreko postontziaren inguruan bildu eta bertsoa idatzi zuten guztien artean. Postontzia irek…

Aizkorri elkarteak irteera egingo du Uzturrera

Tolosako inauteriak direla eta, Aizkorri mendizale elkarteak urteroko irteera antolatu du iganderako; Uzturre mendira hoango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek, ostiralean, 20:00etan joan beharko du elkartearen egoitzara.

Esparrura joango dira igandean mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak taldekoek Goierritik atera gabe egingo dute igandean mendi irteera. 08:00etan abiatuko dira elkartetik, eta Esparru mendia dute jomuga. Lazkaon dago Esparru, eta Olaberria eta Idiazabalekin muga egiten du.

Goi mendietan ibiltzeko ikastaroa antolatu du Arrastaka taldeak

Arrastaka Mendi Taldeak alpinismoan lehen urratsak ematen hasteko ikastaroa antolatu du otsailerako. Hilaren 15 etik 19ra bitartean egingo dute, bi saiotan banatuta; aurrenekoan teoria landuko dute eta bigarrenean Piriniotara joango dira.
Hilaren 15eti…

Urkiara egingo dute irteera igandean mendizaleek

Herri ingurutik gehiegi urrutiratu gabe egingo dute irteera igandean Ordiziako Mendizaleak taldekoek. 08:00etan abiatuko dira Ordiziatik Gantzarain aldera, eta Urripatz eta Leizia aldera jo ondoren, Urkian geldialdia egingo dute. Han, Ander Barandiaran…

Mendizaleek Zaldibia aldera egingo dute irteera

Eguberrietako atsedenaren ondoren, Ordiziako Mendizaleak igandetik aurrera hasiko dira berriz ere irteerak antolatzen. Aste honetan, Zaldibia aldera joango dira; Ordiziatik abiatu eta Olakosaroira eta Saturdira joango dira, ibilbidea Gaintzan bukat…

Mendizaleek irteera egingo dute asteazkenean

Ordiziako Mendizaleek urteko azken irteera antolatu  dute datorren asteazkenerako. Dima eta Baltzola arteko bidea egingo dute. 07:00etan aterako dira Ordiziatik. Bestalde, datorren astelehen eta asteartean ere izango da federatu txartela berritzeko au…

Ataunen mendiko federatu txartela egiteko aukera izango da

Ataun Kirol Elkarteak, 2012ko mendiko federatu txartela egin edo berritzeko aukera emango du datozen egunetan. Horretarako, Aizkoate Kultur Elkartera jo behar da, astelehenean edo asteartean (hilak 19 eta 20), 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Somportera irteera antolatu du Arrastakak

Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Somportera, eskiatzera joateko. Ekainaren 17an eta 18an izango da irteera, eta bertan parte hartzeko datorren asteartean egingo duten bilerara joatea beharrezkoa izango da. Bilera Ehunmiliak-Arrastakaren bule…