Arrastaka Mendi Taldeak, asteburu pasako beste irteera bat antolatu du datorren astebururako (hilak 9 eta 10). Huesca aldera (Aragoi, Espainia) joango dira. Aurreneko egunean, Peña Rueba mendia igoko dute, eta bigarrenean, eskalada praktikak egingo dituzte. Larunbatean, Varela Portillotik abiatuta, Peña Rueba (1.176 metro) gaina igoko dute. Tontorretik, Riglosko mailoen ikuspegi ederraz gozatuko dute. Bidean, ordea, mendian ibiltzeko modu ezberdinak probatuko dituzte, hala nola bidezidorrak, ferratak, ertzak… eta eskaladarako prestatutako tokietan dauden eskailerak, kateak eta heldulekuak, besteak beste. Peña Ruebara mendebaldetik igo eta hegoaldetik jaitsiko dira, ibilbide zirkularra osatuz. Igandean berriz, La Moran eskalada praktikak egingo dituzte. Bi ekintza horietan parte hartzeko, bai buruz eta bai fisikoki sendo egon behar dela azaldu dute Arrastakakoek. Parte hartu nahi dutenek, Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean egingo den bilerara joan behar dute. Bilera asteartean, ekainak 5, izango da, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka elkartearen webgunea bisitatu dezake, edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu. Irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.
Etiketen Fitxategia | mendia
Mirutegi mendira irteera antolatu du Aizkorrik
Aizkorri Mendizale Elkarteak Andoaindik Mirutegi mendira doan ibilbidea egingo du igande honetan. Mendizaleez gain, irteera horretan herriko ikastetxeen partaidetza ere izango dute. Interesa duten guztiek, elkartearen egoitzara joan behar dute, ostiral…
Arrastakak Piriniotara irteera antolatu du
Arrastaka Mendi Taldeak, asteburu pasako irteera antolatu du Piriniotara, ekainaren 2 eta 3rako. Punta Escarra (2.760 metro) eta Pala de Ip (2.779 metro) tontorrak igoko dituzte. Parte hartu nahi dutenek, asteartean, 19:30ean, Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean egingo den bilerara joan behar dute. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake. Irteera horretan parte hartzeko, derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.
Aizkorriko Biran izena emateko epea zabalik
Aizkorri mendizale elkartea dagoeneko hasia da aurtengo Aizkorriko Bira antolatzen. Parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea; www.aizkorrime.org webgunearen bidez egin daiteke, euskal mendizale elkarteko loturan sartu eta 2012ko ib…
Anayet mendira joateko izen-ematea zabalik da
Amalur mendi elkarteak eta San Benito ikastolak bi eguneko egonaldia egingo dute Pirinioetan, ekainaren 2an eta 3an. Larunbatean 06:00etan autobusez irten, eta lehen txangoa Corral de Mulas-Anayeteko aintzirak-Canalroya-Rioseta izango da. Igandean, Can…
Besaide mendira egingo dute irteera lazkaotarrek, igandean
Amalurrek eta ikastolak igande honetarako Kanpazar-Beasaide (564m)-Aramaio mendi buelta antolatu dute. Arrasateko Meatzerreka auzotik abiatu, Udala auzotik Besaidera igo, eta Arabako herri horretan bukatuko da txangoa, hiru ordu eta erdi ingurukoa. Iga…
Ehunmiliak probako bi etapa egingo dituzte mendizaleek asteburuan
Arrastaka mendizale elkarteak Ehunmiliak probako bi etapa egiteko aukera emango du larunbatean eta igandean. Pasa den asteburuan egin zituzten ibilbideko aurreneko bi zatiak, eta datorrenean, hiru eta laugarren etapak egingo dituzte.
Larunbatean, Azpei…
Ataunen 16 eta 10 kilometroko ibilaldiak antolatu dituzte, iganderako
Ataun Kirol Elkarteak bi urtez behingo ibilaldi ‘motzak’ antolatu ditu igande honetarako, maiatzak 6. Luzeraz eta iraupenez askoz sendoagoa izan ohi den Jentilen Bideetatik biurtekoaren tarteko urteari dagokion ibilaldia da etzikoa. Iaz egin zuten Jentilen Bideetatik (48 km), eta 2013an tokatuko da berriz. Aurtengoari dagokionez, bi aukera ipini dizkiete ibiltariei. Ibilaldi luzea deiturikoak 16 kilometro inguru ditu; motzagoak, 10 kilometro. Bi ekimenen gune nagusia San Gregorio auzoa izango da, handik abiatuko direlako oinez, eta bertan bukatuko dute jarduna. Ibilbide luzean, San Gregoriotik berehala gorantz abiatu, Gaztiñerre eta Arteta parajeetatik igaro, eta Urkillagara iritsiko dira. Atxurrenera jaitsi, eta Muñotatik gora atzera beste igoera bat izango dute, Muskiko bordaraino. Handik San Gregoriora jaitsita bukatuko da ibilbidea, Telletxetik barrena. Lau-bat orduko iraupena izango du, eta oinezkoak 08:00etan abiatuko dira. Ibilbide motzean aurreneko zatia soilik egingo dute ibiltariek: San Gregorio-Gaztiñerre-Arteta-Urkillaga-Txulo-Atxurrene-Muñota-Urbitarte-San Gregorio. Bide hori osatzeko bi ordu eta erdi beharko dute, gutxi gora-behera. Ibilaldi neurtuak eta kontrolatuak izango dira, biak ala biak. Bizpahiru laguneko taldeetan irtengo dira partaideak, eta ibilbidean barrena antolatzaileek jarriko dituzten kontrol-guneetatik pasatu beharko dute, nahitaez, ezarritako denbora tartearen barruan. Txartela zigilatuko diete horietan, eta jatekoa nahiz edatekoa egongo da. Sailkapenik ez du zehaztuko antolakuntzak. Izena irteera-lekuan eman behar da, igandean bertan, [...]
Sagastarri mendira irteera antolatu du Aizkorrik
Aizkorri mendizale elkarteak Ataungo Sagastarri (994 metro) mendira egingo du hurrengo irteera, igandean. Juanito Cid zenaren omenez egingo dute goiz pasako ibilaldi hori. Parte hartu nahi dutenek, elkartearen egoitzan eman beharko dute izena, bihar …
Guadarrama mendi katera lau eguneko irteera, Arrastaka taldearekin
Arrastaka Mendi Taldeak lau eguneko irteera antolatu du Guadarramako mendi katera (Madril, Espainia), maiatzaren 1eko zubirako. Irteera horretan, Peñalara eta El Yelmo mendiak igoko dituzte. Izena datorren asteazkenean eman behar da.
Guadarrama mendik…
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
- Title
- M18 Plazara! Beasainen
- Runtime
- 1:32
Laburrak
Goierriko blogariak
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- enbata: iz. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. (Harluxet Hiztegi Entzik...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 55 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours, 18 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 50 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 54 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 56 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








