Ataun Kirol Elkarteak atzo eta gaur jarri du mendiko federatu txartelak ateratzeko aukera. Gaur, 18:00etatik 20:00etara Aizkoate elkartera joan behar dute mendizaleek, 2013ko karneta berritzeko eta lehen aldiz ateratzeko.
Etiketen Fitxategia | mendia
Mendizale agiria berritu ahalko da Lazkaon
Lazkaoko Amalur mendi elkarteak mendizaleen federatu txartela berritzeko egunak izendatu ditu. Abenduaren 21era arte atera ahalko da 2013ko txartela, Domarda elkarte alboko bulegoan, 19:00etatik 21:00etara.
Lizarrustiko parketxea jai egunetan irekiko dute abenduan
Aralar parke naturaleko bi parketxeetako ordutegia aldatu egin dute, abenduaren lehenetik. Abenduan zehar igande eta jai egunetan soilik irekiko dute Lizarrustiko parketxea, 11:00etatik 14:30era. Gaur eta bihar ere (abenduak 6 eta 7) zabalduko dute. Ur…
Euskararen Egunean, mendira txangoa
Legorretan igandean ospatu zuten Euskararen Eguna, tartean mendi buelta eginez. 30 bat lagun joan ziren, Legorreta Zaharretik gora Burnikurutzetara, eta Koatetik barrena jaitsi ziren plazara. Hamaiketakoa plazan egin zuten gero, inguratu zen jende gehiagorekin. ‘Euskaraz bizi n ahi dut’ bandera ugari saldu ziren, bien bitartean. Giro “polita” sortu zen. Tabernetan euskaraz eskatu zuenari bonboi bana eman zioten.
Zaldibian Igirua aldeko herri mendia garbituko dute
Zaldibiako herriaren jabetzakoak diren Igiruako mendi belardiak garbitzeko ekimena hartu du udalak. Gaztelu mendiaren inguruko parajeetan, herri belardiak «aspaldian» oteak eta sasiak hartuta daudela eta, ganadua erabiliz garbituko dituzte, «erabiltzaileekin adostu ondoren». Ganadua eremu jakinetan erabiltzeko, aurrez hesitu egingo dute. Piketeak eta hesolak sartzen hasiak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo dira itxiturak. «Zaldibiako herri mendian zikinduta zegoen lur sail handi bat garbi mantentzeko, ganaduzaleen laguntzarekin ganadu larria bertan egokitzea da asmoa, ote puntak eta gainerakoa jan dezaten», azaldu du udalak. Udalaren Ingurumen Batzordea eta ganaduzaleak ados ipini, eta hesiaren xehetasunak elkarrekin zehaztu zituzten. Aldundiak tokian bertan egin zuen eskuzko lehen xehaketa, eta egunotan hesitze lanak burutzen hasi dira.
Lazkaoko mendizaleek zapaldu dute elur berria
Lazkaoko mendizaleek Urbasa-Andia mendizerrako (Nafarroa) Bargamendin zapaldu dute aurtengo udazkeneko lehenengo elurra —argazkian—. San Benito ikastolak eta Amalur elkarteak antolatutako irteera hori igandean egin zuten.
Igandean egingo dute bertan behera gelditu zen Santa Barbarako irteera
Beasaingo Aizkorri mendizale elkarteak pasa den astebururako antolatu zuen Santa Barbara eta Irimo inguruetara joateko mendi irteera. Eguraldi txarra zela medio, ordea, bertan behera utzi behar izan zuten. Hala, irteera igande honetan egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, bihar, ostirala, 20:00etan, elkartearen egoitzan egingo duten joan behar dute, izena emateko.
Atzo Aratzen galdutako 28 urteko mutila onik aurkitu dute gauerdian
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean Aratzen galdu zen 28 urteko gaztea onik aurkitu dute. Atzo gaueko 21:45ean mutilaren familiakoek SOS Deiakera deitu zuten, semeak orientazioa galdu eta bidea aurkitu ezinik zebilela azalduz. Mu…
Arrastaka taldekoek Palentziako mendietara egingo dute irteera
Asteburuko jai egunak aprobetxatuz, Arrastaka mendi taldeak lau eguneko mendi irteera antolatu du. Palentziako (Espainia) Fuentes Carrionas mendietara joango dira, bihartik igandera bitartean. Palentzia iparraldean dauden mendiak dira, eta Leonekin eta Cantabriarekin muga egiten dute. Ostegunean abiatu eta gero, ostiral goizean egingo dute lehen irteera. Curavacas (2.524 metro) gailurrera igoko dira. Arrastaka taldekoen esanetan, «mendi deigarria eta ederra» da. Biharamunean, «kareharri zurizko hegal dotoreak» dituen Espigüete (2.450 m.) mendira joango dira. Bilera, gaur arratsaldean Irteera horretan parte hartu nahi duten mendizaleek, gaur arratsaldean egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:00etan elkartuko dira, Arrastaka taldeak Iturriotz kalean duen lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu dezake. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea
Itsasondoko mendi bizikleta zeharkaldia bihar, Burnikurutzetan eta Pagorriagan barrena
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatuta, 15. Mendiko Bizikleta Zeharkaldia jokatuko da, bihar, 16:00etan hasita, txirrindulari zaletuentzat. Burnikurutzeta mendia (503 m) eta Pagorriaga parajea (Beasain) igaroko dituzte, 30 kilometro luzeko ibil…
Gutunak
- Lazkaokoa Gipuzkoan eredu
Agurtzane Lasa (Lazkao Birziklatuz taldearen izenean) Lazkao…
Bideoak
- Title
- GoiEner zer den azaltzen. 2013 maiatza
- Runtime
- 10:45
- Title
- Korrikalariak Zegaman
- Runtime
- 4:25
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
Laburrak
- Legorretan Dantzari Txiki eguna da igandea
- Bilkoin elkarteak 40 urteak ospatuko ditu, zapatuan
- Herri batzarra asteartera atzeratu du Zaldibiako Udalak
- 'Mundumob'-erako entsegua gaur Zaldibian
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
Goierriko blogariak
- ahabia: iz. BOT. 1. Ericaceae familiako zuhamuxka, arrautza-formako hosto zorrotz, zerradun eta berde argiak...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- Jazpana! indeznet DJ Set (Usopopeko kantu zerrenda): Berandu bada ere, badakizue beti betetzen dudala hitza. Hemen dituzue Usopopen Jazpana! indezent DJ...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- San Juan bezpera ekitaldirako dantza ikastaro irekia: Ekainaren 23an, San Juan sua piztearekin bat egingo den dantza ekitaldian eta ondorengo erromerian p...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- GARAI BATEKO IRAGARKIAK: Notting Hill Brewery: Hurrengo iragarkia Londres hirian zegoen Notting Hill garagardo fabrikarena da. Argazkian ikusi dai...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- entrenatzen: Gaur egindako zirriborroak. Lehena bic+parallel pen eta gero errotulagailuak. Bigarrena, argazki pap...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour ago
Emakumezkoen Txapeldunen Ligan, Wolfsburgek irabazi dio finala Olympique Lyoni (1-0). Mullerrek sartu du gola, 73. minutuan, penaltiz.
-
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 1 hour, 47 minutes ago
IRRIA DARIO HAIZEARI
Zazpiak Bat produkzio taldearen proiektu dokumentala -
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 1 hour, 48 minutes ago
Errodaia bukatuta, edizioari ekin genion, eta gaur, maiatzak 23, azkenean esan dezakegu, Irria Dario Haizeari dokumentala amaitu dugula. Estreinaldia ekainaren 13an, Errezilen.
-
Amaia Portugal posted an update 3 hours, 1 minute ago
Historiako esperimentu luzeena breazko enbutu triste bat da. Ikertzaileek 86 urte daramatzate hari begira, eta 13 urte hurrengo tanta noiz botako duen zain. Baina, zer axola dio, ba, horrek? Erreportajea gaurko Berrian. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-05-23/038/001/hamahiru_urte_tanta_baten_zain.htm
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 4 hours, 32 minutes ago
Ez Gavia eta ez Stelvio. Antolatzaileek aldatu egin dute biharko etapa. Passo Tonale (2), Passo Castrin (1) eta Val Martello (1) igoko dituzte.
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo 2013/05/22
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo | Zero Zabor: [...] zabaldu du Hitzak bere “Ormaiztegiko b...
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...







