Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | manifestazioa

Maiatzaren 30ean greba egin eta kalera ateratzeko deia egin dute ELAk eta LABek

Gaur goizean LABek eta ELAk prentsaurreko bana eman dute maiatzaren 30erako deituta dagoen greba orokorraren harira. ELAko kideek zehaztu dutenez, “seigarren greba da, 2009ko maiatzaren 21etik”. “Gurea ez den krisiaren zorra langileek ordaintzen” dutela esan dute. Bi sindikatuek bat egin dute egungo krisialdi ekonomikoaren ondorioetako bat “aberastasuna gutxi batzuen eskutan” gelditzen dela, “gehiengoa pobretuz”. Horregatik, [...]

Maiatzaren 1ean kalera ateratzeko deia egin du LABek

Gaur goizean Beasaingo LABen egoitzan egin duten prentsaurrekoan maiatzaren 1ean kalera ateratzeko deia egin dute. “Urtez-urte gobernuek eginiko erreforma desberdinen bidez krisi ekonomikoa sakontzen ari garen une honetan maiatzaren 1ak berebiziko garrantzia” hartzen duela azaldu dute Haizea Mendiak eta Jon Loinazek. Harturiko neurri guztien ondorioa “langileak pobretzearen kontura aberatsak aberatsago egotea, eskubideen murrizketa eta zerbitzu [...]

Bilboko manifestaziora joateko autobusa Lazkaon

Herrirak larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko autobusa izango da Lazkaon. 15:30ean aterako da, Itzala tabernaren paretik. Izena emateko zerrendak Alboka eta Antsoategi tabernetan daude.

‘Parot’ doktrinaren aurkako manifestazioa egin dute Legazpin

Goierri garaiko Herrira taldeak 197/2006 doktrina, edo Parot doktrina, indargabetzea exijitzeko manifestazioa deitu zuen atzo Legazpin. Protesta ekitaldia 19:00etan irten zen Euskal Herria plazatik, eskualdeko herritar askoren babesarekin.

Legorretan manifestazioa egingo dute gaur, atez atekoaren aurka

Hiri hondakinak atez ate biltzen hasiko diren egunean bertan, Legorretan manifestazioa egingo dute eredu horren aurkakoek. Legorreta Garbia ekimenak deitu du protesta, eta gaur 20:00etan hasiko da, plazan. Zabor poltsak eramateko eskatu dute. Plataforma horrek «intsumisiora» jotzeko eskatu die herritarrei, zaborren gaian. Legorretan, Itsasondon eta Zaldibian gaur hasiko da atez ateko bilketa.

‘Parot’ doktrina salatzeko manifestazioa deitu dute biharko

Goierri garaiko Herrira taldeak 197/2006 doktrina, edo Parot doktrina indargabetzea exijitzeko manifestazioa deitu du gaur arratsalderako. Hitzordua 19:00etan izango da, Euskal Herria plazan. Biharko protesta ekitaldia Ines del Rio euskal presoaren auziaren testuinguruan antolatu du Herrirak. Izan ere, bihar berraztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Estrasburgon presoaren kasua. Horrekin batera, Herrirak bailaran «Ezkio Itsasoko Gonzalo [...]

Urtarrilaren 12ko manifestaziora joateko deialdia bihar Lazkaon

Urtero egiten da Bilbon euskal presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa urtarrilaren hasieran. Aurten ere egingo da, urtarrilaren 12an, eta manifestazioa ahalik eta jendetsuena izateko, giroa berotzen hasita daude aspaldian Herrira taldekoak. Bide horretan, ekitaldi ugari egin dira gabonetan.Goierri Behean ere ekitaldi bateratu bat egingo da, bihar Lazkaon. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia herriko antzokian [...]

CAFeko langileek Beasaingo kaleetara eta aldundira eraman dute protesta

CAFeko langileek Beasaingo kaleetan zabaldu dute, berriz ere, lan erregulazio espedientearen kontrako aldarrikapena. Bederatzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, eta ehunka langile atera dira kalera. Beasainen barrena egindako ibilbidean, Kutxaba…

CAFeko langileek bilera egingo dute ostegunean Gipuzkoako Aldundiarekin

Berria.info- Beasaingo (Gipuzkoa) CAFeko zuzendaritzak 750 langileri eragingo dien aldi baterako erregulazio dosierra aurkeztu zuen duela bi aste eta, horren harira, langileek manifestazioa egin dute gaur Donostian, Amara hoteletik Bulebarrera, egitasmoa salatzeko asmoz. 10:30ean hasi da, Gaurko borroka, biharko enplegua lelopean, CAFeko langileen manifestazioa. 20 autobus heldu dira Goierritik Donostiara. Sirena hotsak eta txistuak entzun [...]

CAFeko langileek manifestazio jendetsua egin dute bosgarren protesta egunean

CAFeko langileen protestak lantokiko produkzio lerro guztiak geldiarazi ditu, bosgarren egunez; aurrekoetan bezala, gaur ere launa orduko geldialdiak egin dituzte. Geldialdiaz gain, protesta kalera atera dute berriz ere, Ordiziako kaleetan barrena manifestazio jendetsua eginez. Ehunka lagun atera dira kalera, azoka eguna zela aprobetxatuz, “Gaurko borroka, biharko enplegua, ERErik ez” zioen pankartaren atzean. Zuzendaritzak «EREaren aldeko jarrerari eutsi» egiten diola salatu dute sindikatuek, nahiz eta haien ustez, alternatiba errealak aurkeztu dituzten. Bihar berriz, protesta Donostiako kaleetara eramango dute; autobusa 09:00etan abiatuko da CAFetik. Manifestazioa berriz, 10:30ean hasiko da, eta autobus geltokitik Boulebarrera arteko bidea egingo dute. Langileei “bizkarra emanda” Bere aldetik, ESK sindikatuak azaldu duenez, «CAFeko zuzendaritzak bizkarra eman die langileei eta gizarteari». Egungo zuzendaritza enpresaren kargu duela bi hamarkada egin zela gogorarazi dute, euskal kutxen eta euskal erakundeen babesarekin. Azken urteetan, 5.000 milioi euroko eskaera zorroa eta 93 milioi euroko etekinak izan dituela ere ekarri dute gogora. Zuzendaritzak, «Madrilgo gobernuak onartu duen lan erreformari probetxua atera» nahi diola uste dute, «diru bat aurrezteko, diru publikoaren eta hainbat pertsonen langabeziaren kontura». Hala, zuzendaritzak «etekin soilak bilatzeko bideari ekiten badio, ez litzateke harritzekoa izango epe ez oso luzean langile kopurua murriztu nahi izatea, CAFeko langileekin eta gizarte osoarekin hartutako konpromisoa alde batera utziz». [...]