Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | lehiaketak

Legorretan margolari lehiaketa deitu dute

Legorretako Udalaren Kultura batzordeak III. Pintura Lehiaketa antolatu du. Urriaren 5era bitarte aurkeztu ahalko dira lanak, partaide bakoitzak bakarra, Legorretako Patxi Ezkiaga kultur etxean. Urriaren 10etik 30era tabernetan ikusi ahalko dira. Sari …

Bertsolari beteranoak, ‘gerra’ ematen berriz

2012ko bertso sariketa baterako mahai alde bitxia osatu zuten, aurreko larunbatean, Usurbilen (Gipuzkoa). Udarregi Sariketaren aitzakian, lehiaketa girotik aspaldi urrundu ziren sei bertsolari elkartu ziren, bost goierritarrak: Iñaki Murua gabiriarra,…

Legorretako film laburren lehiaketak Aitzol Aramaioren izena hartu du

[Aitzol Aramaiok zuzendutako Terminal film laburra]
Legorretan film laburren lehiaketa deitu dute. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarruar zenaren omenez ospatuko da, lehen aldiz. Deialdiak, aurrerantzean, haren izena edukiko du. Aramaio iaz hil zen…

Herri Lasterketa korrika proba jokatuko da larunbatean Zaldibian

Bigarren urtean jarraian, Herri Lasterketa jokatuko da, larunbatean, Zaldibian. Zazpi kilometroko ibilbidea izango dute korrikalariek, herrigunean eta Ordiziara aldera, laua.
18:00etan hasiko da. Izena lasterketa-egunaren aurretik emateko modua badago,…

Haurrentzat San Migel pilota txapelketa Lazkaon

Lazkaoko Lapke pilota elkarteak 2001 eta 2005 urte artean jaiotako haurrentzat San Migel pilota txapelketa antolatu du. Izena uztailaren 30etik abuztuaren 26ra eman behar da, kiroldegian. Lazkaoko eskola-umeentzat zuzenduta dago deialdia. Pilota bigune…

Sega liga Zaldibian bukatuko da etzi, Igor Esnaola lider eta faborito dela

Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko IV. Sega Liga herrian bertan bukatuko da. Hiru jardunalditan azkenekoa igandean jokatuko da, 11:30ean hasita, Irastortza baserrietako zelaietan. Zaldibiako sarreran dago, Ordizia aldetik joanda, errotondatik ezkerrera. Sailen zozketa 11:00etan egingo dute. 35 bat segalari ariko dira. Tolosan (Gipuzkoa) eta Etxalekun (Nafarroa) saio bana jokatuta, Igor Esnaola legorretarra iritsiko da sailkapen buru Zaldibiara. Antolatzaileen iritzian, hura da liga irabazteko faborito nagusia. Nesketan, Alatzne Etxaburua zizurkildarra dago lider. Belardia «kaxkar samar» aurkituko dute segalariek. «Berez zelai ona da, lurzorua ona dauka, betelana izan arren. Baina azkena ebaki genuenetik ez du batere euririk egin, langar pixka bat besterik ez, eta gutxi hazi da», azaldu du Almitzako Migel Mari Jauregi Altzo-k. Ekainaren 17an ebaki zuten, udako ebakialdiaren epea —hilabete bat eta astebetekoa— errespetatzeko une zehatzean. Esnaola, segalaritza iraultzen Igor Esnaolak gorakada nabarmena jo du segan azkeneko urtebetean. Gakoa, adituen iritzian, menderatzea lortu duen ebaketa-teknikan egon daiteke. Ligaxkako lehiaketetan area bateko barrutia izaten dute ebakitzeko, 10×10 metro. Ohikoena segalariek lau mailatan ebakitzea izaten da, hamar metroko zabala aldiko 2,5 metroko besokadetan. Esnaolak, aldiz, hiru mailatan ebaki zuen Tolosan eta Etxalekun, pasaera bakoitzean 3,33 metro hartuz. «Hori ikaragarria da. Indartsua behar du oso segalariak hala jarduteko, eta esku onekoa [...]

Altzagan gaur hasiko da II. Frontenis Txapelketa

Altzagan herriko frontenis txapelketa antolatu dute, bigarren urtez. Bost bikotek eman dute izena. Lehiaketa gaur iluntzean hasiko da, bi partidarekin. Hurrengo asteeetan jokatuko dituzte gainontzeko jardunaldiak: gaur, eta uztailaren 17an, 19an eta 24…

Lazkaok bi eta Idiazabalek txapela bat lortu dituzte eskola-umeen pilota lehiaketan

Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat. Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka. Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil). Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik. Zortzi larunbatetan partidak Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon. Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. [...]

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Ostegunean hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ost…

Hamabost lagun saritu dituzte Ataungo jubilatu elkarteko joko lehiaketetan

Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak otsailean zehar egin zituen joko lehiaketen akabera festa giroan ospatu dute. Sari banaketa egiteko aitzakian, eta solasaldi artean, ogitarteko jana izan zuten aurreko astean. Guztira 163 jubilatuk parte hartu dute bederatzi lehiaketetan. «Lehia bikaina izan da, batzuetan gizonezkoak eta beste batzuetan emakumezkoak suertatu dira irabazle». Parte-hartze oparo eta atseginarekin gustura, joko bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak saritu dituzte. Mugimendu jokoetan, Joakin Aldabe botean eta tokan nagusitu da, zapoan Joxe Rezola. Karta jolasetan, hauek dira garaileak: Mari Karmen Goikoetxea eta Ana Mari Krespo (musa laura), Jexux Urbiztondo-Joxe Baztarrika (musa zortzira), Pello Munduate-Joxe Mari Goikoetxea (puntua), Miren Goikoetxea-Rosario Urdangarin (erratza), Niko Goikoetxea-Joxe Rezola (tutea) eta Olatz Guridi-Mari Karmen Goikoetxea (seiko urrea).