Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | lehiaketa

Lanak aurkezteko epea irekita dago Fokatu Urola Garaia lehiaketan

Aurten, hamargarren edizioa beteko du argazki lehiaketak, eta aurkeztuko diren lanetan islatu beharreko gaia biodibertsitatea izango da. Lurrean bizi diren izaki, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen aniztasuna da biodibertsitatea. Ezinbesteko baldintza izango da baita, argazkiak Urola garaia bailaran ateratakoak izatea ere. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 24ra bitartean egongo da irekita. Lanak fokaturolagaria@uggasa.com helbidera bidali behar dira.

Legazpi Hiria argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute

Legazpi Hiria argazki lehiaketa XIV. ediziora lanak bidaltzeko epea irekita dago dagoeneko. Aurten ere, Argizaiola argazki lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da lehiaketa. Aurkeztu beharreko lanen gaia librea da, eta egile bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu ahal izango ditu. Lan guztiak legazpihiria@gmail.com web gunera bidali beharko dira maiatzaren 16a baino baino lehen. Aurkeztuko diren lan guztien [...]

Gari Garmendia izan da Azarikoen artean ehiztari onena

Gari Garmendia ordiziarrak irabazi du Azari elkarteak Zanbranan (Araba) antolatutako ehiza txikiko txapelketa, hiru eper eta bi faisai botata. Bigarren Joseba Apaolaza aramarra izan da (hiru eper eta faisai bat) eta hirugarren Juanjo Balerdi ordiziarra, hiru eperrerekin. Denera hamahiru ehiztarik hartu zuten parte.

Bertsomovieda lehiaketan 30 lanetik gora aurkeztu dituzte


Atzo bukatzen zen Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea, eta iazkoaren bide beretik, aurten ere erantzun ona izan du antolatzaileen deialdiak. Izan ere, dozenaka lan aurkeztu dituzte lehiaketara –31 daude ikusgai–. Aurrekoan bezala, gai eta formatu erabat ezberdinetako lanak aurkeztu dituzte. Antolatzaileek aurkeztutako lanak ikusgai jarri dituzte, eta martxoaren 18tik 24ra bitartean izango da botoa emateko aukera, Bertomovieda lehiaketaren webgunean. Goiko bideoan, arriarandarrek egin duten bideoa ikus daiteke.

Bertsoa eta irudia, berriz batuta

Joan den urteko lehiaketak izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere martxan da bertsoak eta ikus-entzunezko lanak uztartzen dituen Bertsomovieda ekimena. Iazkoaren bidetik, lehiaketak egitura beretsua izango du, baina hainbat berrikuntza ere egin dituzte, tartean, sariena; izan ere, aurten sari gehiago eta potoloagoak jarri dituzte. Bihar zabalduko dute lanak aurkezteko epea.

Auto klasikoak, eta ez hain klasikoak

Legorretan 50 bat auto klasiko, eta ez hain klasiko, ikusteko aukera dago 14:00ak bitarte. Miniak eta Seat 600 motakoak dira auto ugarienak, batzuk prestatuak eta beste batzuk bere horretan daudenak, baina tartean badira Seat 124 motakoak eta baita aurreko gizaldiaren erdi partean sortutakoak auto eleganteak ere. Eguraldi euritsua izan arren, dezente izan dira 11:00etarako plazara inguratu diren legorretarrak eta inguruko herrietako motorzaleak ere. Pilotalekuan, berriz, auto batzuez gain, Mobillette eta Cady motako hainbat motor ikusteko aukera dago, eta baita horiek konpontzeko balio duten piezak ere. Kultur Astearen barruan aurreneko aldiz antolatu dute auto klasikoen erakusketa. Ez da ordea gaurko egunean egongo den ekitaldi bakarra. Atzo iluntzetik Legorparty informatika topaketa egiten ari dira Patxi Ezkiaga kultur etxean. Gaur goizean jende askorik ez bazen ere, bart gauean ordu txikiak arte jende asko aritu da ordenagailuekin jolasean eta informatika materiala eta jakinduria partekatzen. Biharko 20:00ak arte iraungo du Legorpartyk. Film-labur lehiaketa Arratsaldean, berriz, ekitaldi gehiago izango dituzte. 17:30ean Legorretako II. Kaleko Atletismo Erakustaldia izango da. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa eta txandakako korrika saioak egingo dituzte. Legorretako III. Pintura Lehiaketaren sari emate ekitaldia izango da 19:30ean, eta 20:00etan Aitzol Aramaioren omenezko I. Film Labur Lehiaketarena. Finalerako hautatutako pelikulen proiekzioa ere egingo dute Herri Zineman. [...]

GOIERRIKO HITZAK 8 URTE BETE DITU GAUR

Goierriko Hitza egunkariaren lehen alea publikatu zenetik, zortzi urte betetzen dira gaur. 2004ko urriaren 5ean iritsi zen eskualdeko izaera duen euskarazko lehen egunkaria, eta ordutik, milaka izan dira goierritarren eskura jarri dituen albisteak, kronikak, elkarrizketak, erreportajeak… Urteurrena ospatzeko, lehiaketa berezia ere ari dira egiten egunotan, harpide eta irakurle guztiei euren fideltasuna eskertzeko. Izan ere,  harpidedunak [...]

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute

Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek egin duen aurteko gaztarik onena. Irabazlea jakinda hasiko da urteroko enkantea. Iaz Rikardo Remiro izan zen artzain saritua eta Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen gazta erdiagatik. Enkantean, ohi bezala, lehiaketan lehendabiziko hiru tokiak eskuratu dituzten gaztak jarriko dituzte enkantean. Saridunak 1.550 euro jasoko ditu, eta Ordiziako gazta lehiaketa irabazi izanaren ospea. Aurten ere Juan Mari Arzak sukaldaria izango da epaimahai-burua, gainerako 25 epaileen artean egongo dira Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Iñigo Lavado, Pedro Subijana eta Elena Arzak sukaldariak, David de Jorge, Mikel Zeberio eta Tito Irazusta kazetariak, eta Bittor Rodrigez, Monica Castillo eta Jesus Salmeron teknikariak. Beste lehiaketak Euskal Jaietako azoka berezian gazta lehiaketak pizten du interes gehien, baina ez da egun horretan egiten den azoka bakarra. Hala, urtero bezala, Jose Migel Barandiaran plazan fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa egingo dituzte. Piriniar Arrazako Behi-Azienda Lehiaketa ere izango da, hau Garagartza Plazan. Abeltzainek bertako [...]

Enpresen adimen artifiziala lantzen duen proiektu bat saritu du Goiekik

Lazkaon bizi den Alberto Carrascal madrildarrak jaso du aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketa, enpresen adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia, ordea, Goiener kooperatibako Joanes Maizarekin partekatu behar izan du Carrascalek, nahiz eta diru proportzio bera ez jaso. Lehen sariari 4.000 euro eman dizkiote aurten, eta bigarrenari 2.000 euro. Enpresa barruan egindako proiektu berritzaile onenaren saria, berriz, Sinertecnic S.L. enpresarentzat izan da (3.000 euro). Niko Errasti Goiekiko enpresa arloko arduradunak zehaztu duenez, «oso zaila» egin zaio aurten epaimahaiari irabazlea aukeratzea, eta horregatik erabaki dute sari nagusia bitan banatzea. Sariketara aurkeztutako lan kopurua handia izan bada ere –bost proiektu aurkeztu dira bi mailetan–, haien kalitateari egin dio aipamena Errastik. Era berean, sariketa aurrera ateratzeko laguntza eman duten enpresa eta erakundeei eskerrak eman dizkie. Enpresentzako baliagarria Alberto Carrascalek sortutako Daia Intelligent Solutions S.L. enpresaren proiektua eskualdeko beste enpresei zerbitzua emateko jaiotako enpresa bat da, eta zerbitzu hori enpresa adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritzen da. Carrascalen esanetan, software baten garapenean du oinarria proiektuak, eta helburu argi bat du: enpresentzat baliagarriak diren ondorioak atera ahal izatea datuak aztertuz. Joanes Maizak gidatutako Goiener kooperatibaren oinarria energia berriztagarria sortu eta gizartean merkaturatzea da. Bi negoziotan banatutako kooperatiba bat da: [...]

Pottoka taberna eta Asier Muñagorri irabazle

Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako VI. Patata tortilla txapelketa Pottoka tabernak (taberna eta elkarteen mailan) eta Asier Muñagorrik (herritarren mailan) irabazi dute. Patata zorro, arraultza dozena eta oliba olio botila bana jaso zituzten saritzat bi irabazleek. San Pedro bezperako erromeriaren barruan egin ohi da txapelketa, eta bertara aurkeztutako tortillekin antolatzaileek pintxoak egiten dituzte, eta sagardo upela jarri ere bai. 19:00etan erromeria egin zuten Jakintza dantza taldeak gidatuta, eta iluntzean sua piztu zuten.