Goierriko beste hainbat herritan bezala, Lazkaon ere urtea bukatzeko korrika proba antolatu dute, San Silbestre egunean (abenduak 31). Lehenbiziko aldiz jokatuko da, haurrentzat lehenengo (12:00etan), eta helduentzat ondoren (13:00etan). Udalak eta Lazkao Xtreme izeneko taldeak antolatu dute, merkatari elkarte, jatetxe …
Etiketen Fitxategia | lasterketak
David Garcia Gilek irabazi du Ataungo korrikaldia
Durangoko (Bizkaia) David Garcia Gil korrikalariak irabazi zuen, igandean, Ataungo 32. Hiru Auzoetako Korrikaldia, 59:48 minutuko denborarekin. Probaren denbora-errekorra ez zuen hobetu —56:12an segitzen du—. Garcia Gilen ondoren, Angel Vazquez laz…
Ataungo hiru auzoetako korrikaldia igandean jokatuko da
Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldairen 32. ekitaldia igande goizean jokatuko da, San Martinen, San Gregorion eta Aian. Ibilbidea 17,3 kilometro luze da. San Martingo plazatik abiatuko dira partaideak, eta Kaxetatik barrena Aiaraino joan-etorria egingo d…
Larraitzera txirrindulari igoera herrikoia egingo dute bihar, Zaldibian
Zaldibiako txirrinduzaleek proba herrikoia dute, bihar, larunbata. Pontzio Memoriala lasterketa jokatuko da, 11:00etan hasita. Herriko plazatik abiatu, inguruan kilometro batzuk osatu berotzeko, eta jarraian Larraizko maldari ekingo diote. Hamar bat kilometroko saioa izango da. Herritarren arteko “lehia sanoa eta txirrindularitza bera” bultzatzea dira probaren eginkizunak. Irten nahi duen edonorentzat zabalik dago.
Txirrindulari proba bana jokatuko dira asteburuan Lazkaon eta Zaldibian
Bi txirrindularitza proba jokatuko dira Goierrin asteburuan. Larunbatean, irailak 22, Lazkaon juniorrak eta 2. urteko kadeteak ariko dira, Udazkeneko Kriteriuma lehiaketaren barruko lasterketan (96 km). 16:00etan hasiko da, eta 18:24an bukatuko den aur…
Ehunmiliak probarako boluntario bila
Arrastaka mendi taldeak uztailaren 13tik 15erako antolatu du aurtengo Ehunmiliak ultratrail proba. Antolaketa lanetarako, ordea, boluntarioen beharra dute, aurreko edizioetan bezala. Hori dela eta, parte hartzeko prest dauden guztiei deia egin diete, datorren asteazkenean egingo duten bilerara ager daitezen. Arrastakak Beasaingo Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Arrastaka taldeak azaldu duenez, ibilbidearen zati bat markatzea, parte hartzaileei ahal den heinean laguntzea, eta lasterkariak pasa ondoren, dena jasotzea dira egin beharreko lanak, «mendia gu joan aurretik zegoen moduan uzteko». Aipatutako lan horiek, Larraiztik hasi eta Uarraingo bidean egingo dituzte; tartean daude Txindoki, Ganbo Txiki eta Ganbo gailurrak. Antolatzaileek hasieratik izan duten helburua, «kalitatezko proba bat» izatea da. Hala, aurreko urteetan erakutsi duten maila mantendu nahi dute aurten ere, bai kirol aldetik eta bai antolakuntza aldetik. «Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan». Antolakuntzako kideekin harremanetan jarri nahi duenak, 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.
Jose Javier Cuadrado eta Izaro Rubio garaile Legorretako herri krosean
Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume. Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute. Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek. Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.
Korpus festa herrikoia ospatuko dute Legorretan larunbatean, goizean Herri Krosa lehiatuz
Antzinako usadioa da Legorretan Korpus egunean festa herrikoia ospatzea. Leku gutxitan bezala gorde dute ohitura, eta etzi, larunbata, gozatuko dute. Bi zati izango ditu egunak: goizean 34. Herri Krosa, eta arratsaldean afari-merienda plazan, zahagi ardoarekin. Herri Krosak ere badu berezitasunik Legorretan. Izaera herrikoia iraunarazi, eta partaideei ez diete dirurik kobratzen korrika ateratzeagatik. Hala, bailarako eta Gipuzkoa osoko atleta onentsuenak erakartzen ditu urterik urte, 150 inguru aldiko. Helduen krosa 11:30ean hasiko da. Izena aurrez emateko modua ere bada (www.herrikrossa.com), eta baita larunbatean bertan ere, 09:00etatik 11:00etara, udaletxean. Esan bezala, sosik jarri gabe. Ibilbidea urteroko bera da. Luzean 7,5 kilometro, herriguneko zirkuituari hiru itzuli egitea da lana. Laburra arituentzat, baina kontrakoa irudi dezakeen arren, lautik gutxi duena. Bero egiten badu, gogorra suertatzen da. Saritarako, sailkapeneko lehen hiru gizonak eta hiru emakumeak, Legorretako lehen gizon-emakumeak, eta Bilkoin elkarteko aurreneko bazkidea hartuko dituzte aintzat. Lasterketa Bilkoinek antolatua da, udalarekin batera. Korrikalarien artean ehun-bat opari zotz egingo dituzte, herriko enpresek emanak. Denbora markak, berriak Probak 34. ekitaldia duen arren, azken urteetan bata bestearen atzetik eroriz joan dira errekorrak. Korrikalarien mailaren erakusle. Gizonezkoetan Hossain Kaanache oriotarrak dauka marka, iaz ipinia: 23:29 minutu. Emakumeetan 2010ean jarri zuen Ainhoa Sanz urretxuarrak, 27:26an. Sariez eta opariez gain, Bilkoin eta [...]
Gurpilak biraka, itxuraz borobil
Euskal Herriko lasterketa gorena antolatuko ez ote den zalantza plazaratutako une berean ekin dio errepideko txirrindularitzak 2012ko denboraldiari. Larunbatean hasi zen, Zumaian (Gipuzkoa), eta irailaren azkenera arte ia astero jokatuko da lasterketaren bat. Goierrin 35 proba izango dira, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoaren egutegiaren arabera, haurretatik profesionaletara. Gipuzkoako probak eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan banatzen diren txapelketa guztiak —Euskaldun eta Lehendakari torneoak, edo EAEko eta Euskal Herriko kopak— kontuan hartuta, Goierrikoak guztizkoaren %34 dira, hiru probatik bat. Goierriko lehen lasterketa martxoaren 10ean da, haurrena, Beasaingo herrigunean jokatuko dena. Itxiera, iaz bezala, eskualdean izango da: irailaren 29an Zaldibiako II. Sari Nagusia, eta biharamunean juniorren Udazkeneko Kriteriuma, Urretxun. Denera 35 lasterketa dira, eta adin-kategoriaka honela daude sailkatuta: UCIko profesionalen bat (Ordiziako Klasika); amateurren hamar (Euskaldun txapelketako zazpi, Lehendakariko bat eta bi klasika), juniorren 13, kadeteen sei, eta infantilen beste sei. Iragarrita dauden lasterketa guztiak gauzatuko diren beste kontu bat da, baina txirridulari elkarteetako arduradunak itxaropentsu daude, orokorrean. Segurako Txirrindulari Elkarteko kide eta Gipuzkoako federazioko epaile Juan Mari Gereñuk, esate baterako, egutegiko «denak» egingo diren iritzia du. «Afizioa badago, eta nik uste dut proba txiki hauek denak egingo direla. Laguntzaileei eta babesleei ez zaie diru asko ere eskatzen, eta eman ohi dute. Kosta egiten [...]
lasterketak.com korrikalarien zerbitzura
Buber Saria jaso du Euskal Herriko herri lasterketen albisteak biltzen dituen Alberto Mellaren webguneak Lanbidez informatikaria da Alberto Mella eta zaletasunez, korrikalaria. Herri lasterketetan parte hartzen du Beasainen bizi den otxandioarrak eta korrikalari bezala nabari zuen hutsunea betetzera etorri da Mella: Euskal Herriko herri lasterketak bilduko dituen egutegi bat ematera. Lasterketak.com sortu zuen duela 3 urte eta urtetik urtera webgunea osatzen joan da. Egunero mila lagunek baino gehiagok bisitatzen dute lasterketak.com; astelehenetan bikoiztu egiten da bisitari kopurua, lasterketetako sailkapenengatik. Abenduaren 1ean berri pozgarria jaso zuen Mellak: interneteko Buber sarietan, saritua izan baita bere webgunea. Afizioa eta ofizioa uztartu ditu Alberto Mellak lasterketak.com webgunean. “Beti ibili naiz korrika. Karrerak non zeuden ikusteko, interneten ibiltzen nintzen. Baina falta zen, toki bat, egutegi bat, denak bateratzen zituena. Karrera batzuk webgunerik ere ez zuten. Askotan ahoz aho jakiten nuen karreren berri. Webgune bateratu baten beharra ikusten nuen. Ideiari bueltak ematen hasi eta informatikaria naizenez, plataforma bat prestatu eta pixkanaka eboluzionatzen joan naiz”. 2008ko abenduaren 8an jarri zuen sarean lasterketak.com. “Egutegia eta albisteak jarri nituen hasieran”, dio Mellak. Pixkanaka atalak gehitzen joan da. Sailkapenak eta argazki eta bideoak ere sartzen ditu. Mapa bat ere badu. “Geoposizionatuta jarrita dauzkat karrera guztiak. Mugikorretarako ere badaukat prestatuta”. Berrikuntzak [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- MALTA MOTAK: Pale Ale malta: Pale Ale malta oinarrizko malta bat da baina talde honetako beste malta mota batzuk baina % nitrogen...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- Herrira: "eskerrik asko": Legazpiko Herrirak larunbateko Plazara ekimenaren argazkiak bidali eta bertaratutakoei eskerrak eman...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Ondo izan Montanier! Mila esker!: - Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik?
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- altza-zumarraga: Lehen marrazkia atzo egindakoa, altzan, izeaben etxe azpian aparkatuta familiaren zain. Eta bigarren...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- zirtolari: iz. (Ipar.) Errimadun hitz-joko politak egiteko nahiz erantzun zorrotz, azkar eta umorezkoak emateko...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Jon Fernandez posted an update 2 hours, 50 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 53 minutes ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 54 minutes ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 57 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 3 hours ago
Jorge Azanzaren mugimendua tropel buruan. 22 segundo aurrerago dago Visconti. Pellizotti Azanzaren bila.
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...







