Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | krosa

Sahararen aldeko krosa, elurpean


Sahararen aldeko krosa egin dute Ormaiztegin, zazpigarren urtez. Elurra eta hotza egin arren, 153 lagunek bukatu zuten 10 kilometroko ibilbidea. Beste dozenaka lagunek, testigantzazko proban parte hartu zuten. Gizonezkoetan Ibai Alba eta emakumezkoetan Amaia Insausti izan dira azkarrenak.

Txindokiko atletak herrialdeen estatuko lehiaketan ariko dira

Ordiziako Txindoki atletismo taldeko korrikalariek bi hitzordu garrantzitsu dituzte asteburuan. Batetik, estatu mailako herrialdeen arteko lehiaketan parte hartuko dute, Zaragozan. Bestetik, igandean Amorebietan (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko kros txapelketan «lan handia» egiteko itxaropenarekin dira. Zaragozako lehiaketa pista estalikoa da, kadete eta gazte mailetan. Txindokiko zazpi atleta ariko dira, Gipuzkoako selekzioarekin. Kadete mailan Gari Garmendia, Ane [...]

Indartsu hasi dira sanblasak Idiazabalen

Ekintzaz betetako asteburuarekin hasi dituzte Idiazabalen San Blasak eta jendetza ibili da bi egunetan. Larunbatean herri mailako plater hausketa  eta Euskal Herriko sokatira txapelketa egon ziren arratsalde partean eta iluntzean txistulari kontzertua egon zen. Gainera, iaz bezala aurten ere Nazario Telleriaren ikasle izandako txistulari mordoxkak kalejira egin zuten kontzertua hasi aurretik Idiazabalgo kaleetan. Gauean kontzertuak [...]

Gipuzkoako kros txapelketa Lazkaon jokatuko da etzi, 300 bat korrikalarirekin

Lazkaoko korrikalari herrikoien taldeak 11. Antzar Krosa antolatu du, iganderako. Iaz Euskadiko kros motzekoa bezala, etzi Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatuko da. Adinka hamar lasterketa izango dira, Zubierreka auzoan, Agauntza errekaren meandroan. Duela lau urte pasatxo hil zen Eñaut Aldanondo lazkaotarraren oroimenekoa izango da. Igandean goizeko hamarretan hasiko dira lehiaketak. Meandroko zelaian bi zirkuitu prestatu dituzte [...]

Ataungo hiru auzoetako korrikaldia igandean jokatuko da

Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldairen 32. ekitaldia igande goizean jokatuko da, San Martinen, San Gregorion eta Aian. Ibilbidea 17,3 kilometro luze da. San Martingo plazatik abiatuko dira partaideak, eta Kaxetatik barrena Aiaraino joan-etorria egingo d…

Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia urriaren 28an

Ataun Kirol Elkarteak antolatzen duen Hiru Auzoetako Korrikaldia urriaren 28an jokatuko da, igandearekin, 11:00etan hasita. Izena emateko bideak zabaldu dituzte jada, kirolprobak.com edo ataun.net webguneetan. Aurretik apuntatzea 10 euro da, eta egun b…

Herri Lasterketa korrika proba jokatuko da larunbatean Zaldibian

Bigarren urtean jarraian, Herri Lasterketa jokatuko da, larunbatean, Zaldibian. Zazpi kilometroko ibilbidea izango dute korrikalariek, herrigunean eta Ordiziara aldera, laua.
18:00etan hasiko da. Izena lasterketa-egunaren aurretik emateko modua badago,…

Zaldibiako herri kroserako izen-emate epea ireki dute

Irailaren 15ean jokatuko da Zaldibian II. Herri Lasterketa, zazpi kilometroko korrika proba. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik daukate izena emateko aukera, zaldibia.org webgunean edo kultur etxean (943 16 03 38). Inskripzioarena 5 euro da , e…

Aitchau billabonarrak irabazi du Txindokin

Hassan Aitchau billabonarrak irabazi zuen, herenegun, hirugarren Txindoki Bertikala korrika proba. Erlojupean eta irteera marratik bakarka abiatuta, 35 minutuan justuan osatu zuen ibilbidea, Larraizko langatik Larrunarriko tontorrera.
Iñigo Lariz elgo…

Jose Javier Cuadrado eta Izaro Rubio garaile Legorretako herri krosean

Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume. Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute. Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek. Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.