Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | kirola

Eneko Garmendiak irabazi du Gipuzkoako lokotx biltzaile txapela, Legorretan

Legorretan igandean jokatu zen Gipuzkoako lokotx biltze txapelketan Baliarraingo Eneko Garmendiak jantzi zuen txapela, final oso estuan. Segundo bakar baten aldeak ebatzi zuen irabazlearen izena, eta bost segundok podiumeko kirolarien ordena. Garmendiak 6:50 minutu behar izan zituen 50 lokotx biltzeko, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bigarren Gotzon Zulaikak egin zuen (6:51), eta hirugarren Jon Larragañak (6:55). [...]

Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora saioak igandean Legorretan

Legorretako Azentzio jaien azken egunean, igandean, herri kirol jaialdia izango da, 18:30ean, Harripilan. Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa jokatuko da. Unai Alberdi, Eneko Garmendia, Jon Larrañaga, Igor Rey eta Gotzon Zulaika lehiatuko dira. 50 lokotx bildu beharko dituzte, 1,25 metroko tarteekin jarriak. Bestetik, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketan Mikel Larrañaga, Joxe Mari Telletxea, Ugaitz eta Aratz [...]

Asteburu honetan Idiazabalgo pala txapelketako partidak Ordizian jokatuko dituzte

Gazta Eguna dela eta, asteburu honetan Idiazabalgo pala txapelketako partidak Ordizian jokatuko dituzte. Sei partida jokatuko dituzte, guztiak larunbatean. 09:00etatik aurrera, Campos eta Trinkete, Pagoaga II eta Urigoitiaren aurka arituko dira, Arruti eta Olaizola, Alegria eta Gonzalezen aurka eta Urretabizkaia eta Marin, Martinez eta Alvarezen aurka. 15:30etik aurrera, beste hiru lehia jokatuko dira: Errastik eta [...]

Lazkaoko kiroldegian ‘ziklo-indoorra’ egiteko aukera izango da gaur, doan

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian barruko txirrindularitza edo ziklo-indoor ikastaroa indartu nahi dute. Hartarako, eta kide gehiago erakartzeko, ate irekien jardunaldia antolatu dute, gaurko. 14:30etik 15:30era edonork ibili ahalko du geldikako txirringetan, probatzeko. Astelehenean ere egin zuten beste saio ireki bat.

Bigarren Kirola Elkarrekin Eguna egingo dute datorren igandean

Kirola Elkarrekin Eguna egingo dute bigarrenez datorren igandean Legazpin. Goierri garaiko adimen urritasuna duten pertsonen aisialdi taldeak, Txolartek, igeri elkarteak, Izadi Zaleak mendi taldeak eta adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak, Atzegik antolatutako ekimena da. Inma Hernandez Txolarteko kideak esan duenez, ekimenak helburu bikoitza dauka: «batetik kirola elkarrekin egitea; bestetik, urritasuna duten pertsonak beraien gizarte [...]

Ordiziako mendizaleek Andoaindik Elorrabira mendi ibilaldia egingo dute larunbatean

Ordiziako Mendizale elkartekoek mendi irteera egingo dute larunbatean, martxoak 16. Ibilbidea Andoaindik abiatu eta Adarra (811m) eta Onddi (545m) tontorretatik igarota Hernaniko Elorrabi auzoan amaituko dute. Ordiziatik goizeko 8:00etan abiatuko dira.

Ibai Alba hernaniarra eta Amaia Intsausti olaberriarra garaile Sahara Krosean

Ibai Alba hernaniarrak, gizonezkoetan, eta Amaia Intsausti olaberriarrak, emakumezkoetan, irabazi dute Ormaiztegiko saharar herriaren aldeko krosa. Miguel Angel Encina legazpiarra bigarren postuan heldu da helmugara. Eguraldi oso txarra egin duen arren, 153 lagunek lortu dute lasterketa bukatzea. Antolatzaileak oso gustura ageri dira. «Aurreko urteetan baino jende gutxiagok parte hartu du, eguraldia dela eta. Dena den, [...]

Ampo Ordizia eta Hernani taldeetako zaleak Gipuzkoako errugbiaren festa ospatzen ari dira

Ampo Ordiziak eta Hernanik derbia jokatuko dute  Altamiran, 16:00etan hasita. Bi taldeetako zaleak eguerdian elkartu dira eta Ordiziako kaleetan tragoak jo dituzte, txarangak lagunduta. Ondoren, Altamira estadioaren atarira joan dira bazkaltzera. Lagun gutxi elkartu dira, eguraldiak ez baitu laguntzen. Partidari dagokionez, bi taldeek dute puntu premia: Ordiziak laugarren postuan finkatu nahi du, eta Hernanik, berriz, [...]

Kanpazar eta Intxortara mendi ibilaldia, Lazkaotik

Gipuzkoa mendebaleko mendietara joko dute, igandean, Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak antolatu duten txangoan. Kanpazar mendatetik abiatuko dira oinez, Intxortara (740m) igo eta Elgetan amaitzeko. 1936ko gerrako frentearen oroigarriak eta aztarnak ikusiko dituzte, hiru ordu eta erdiko bidean. Izena bihar eguerdirako eman behar da (657 72 21 31, Ttantton). Abiera igandean 08:30ean da, Itzala [...]

Euskadiko wu-shu txapelketa jokatuko da igandean Majorin

Igandean, hilak 17, Euskadiko Wu-shu txapelketa jokatuko da Ordiziako Majori kiroldegian. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta 14:00ak aldera amaituko dela aurreikusten dute antolatzaileek. 100 kirolari inguru elkartzea espero dute. Eskola umeen erakustaldi batekin hasiko da txapelketa. Lehendabizi formak egiten ariko dira, bai esku hutsik, bai armekin eta baita era tradizionalean ere. Bukaeran jauziak egingo dituzte. [...]