Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | kanpaina

Urretxuko ‘Aniztasuna biziz’ kanpainaren bigarren zatia ikusgai dago


Urretxuko aniztasun eta bizikidetza mahaiaren ekimenez, herriko aniztasuna lantzeko bost bideoz osatutako bilduma jarri zuten martxan joan den martxoan, Aniztasuna biziz lemapean. Kanpaina horren helburua, herri mailan kultura ezberdinen arteko bizikidetza bultzatzea izango da. Lehen lanaren bidetik, Gattiken taldeak bigarren bideoa ere kaleratu du dagoeneko, eta ikusgai dago goierri.hitza.info-n eta urretxubiziz.com-en. Bigarren lan honetan, estereotipoak landu dituzte, besteak beste.

‘Aniztasuna biziz’ bideo bilduma landuko dute


Urretxun berriki martxan jarri den aniztasun eta bizikidetza mahaiaren baitan, bost bideoko bilduma osatuko dute Aniztasuna Biziz izenburupean. Helburua, herri mailan kultura ezberdinen arteko bizikidetza bultzatzea izango da. Gattiken taldeak egindako Urretxuko aniztasuna ezagutzen lehenengo bideoa ikusgai dago jada goierri.hitza.info-n eta urretxubiziz.com-en.

Gabonetan lau saski zozkatuko ditu Bareak merkatari elkarteak

Gabonetako kanpaina berezian murgilduta daude egunotan Bareak Merkatarien Elkarteko dendariak. Bareak Elkarteko dendetan lor daitezkeen txartelak bete eta abenduaren 23an egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek. Loinazko San Ma…

Gidarien dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina egingo dute

Beasaingo udaltzaingoak egunotan egingo duen zirkulazio kanpainaren berri eman du. Gidariek eta ibilgailuek dokumentazioa behar bezala daramatela ziurtatzea izango da helburua; eta kontrako kasuetan, salaketa jarriko dute, eta delituren bat egonez gero…

Iñaki Arriolak ezkerraren aldeko botoa eskatu du, murrizketen aurrean

PSE-EE alderdiko kideak Zumarragako azokan izan dira gaur, larrosak eta propaganda banatu eta alderdi sozialistaren aldeko botoa eskatzeko. Mikel Serrano alkatea eta Fernando Boada senataria izan dira bertan, Iñaki Arriola garraio eta herri lan sailburua buru zutela. Sozialistek historikoki babes handia izan duten herria da Zumarraga, eta gaurko eguna aprobetxatu nahi izan dute herritarrengana gerturatzeko. [...]

EH Bilduk bizikleta martxa egingo du bihar Lazkaon

EH Bildu koalizioak bizikleta martxa antolatu du, biharko, hauteskunde kanpainan. Lazkaoko plazatik abiatuko da ibilaldia, 12:00etan. Herrian barrena izango da. Euria egiten badu, autoetan joango dira.

Joseba Egibar Lazkaon izango da bihar, EAJren kanpainan

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren erdian, EAJren Gipuzkoako zerrendaburu eta GBBko buru Joseba Egibar Lazkaon izango da, bihar, ostirala. Plazako frontoian adierazpenak egingo ditu, 11:30ean, “Euskal Herriaren herri izateari&#8221…

Hauteskunde usaina gaur Lazkaoko azokan

Astelehena gaur, asteroko azoka egiten ari dira Lazkaoko plazan, ohiko baserritarrak eta merkatariak. Baina, kanpainako lehen astelehena ere badenez, hauteskundeetarako proposamenak, botoak eta oparitxoak ‘saltzen’ ere ibiliko dira politika…

EH Bilduk bizikleta martxa egingo du etzi Lazkaon

EH Bildu koalizioak larunbat eguerdian du, Lazkaon, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako lehen ekimena. 12:00etan bizikleta martxa egingo dute, plazatik abiatuta.

Udaltzainek uhalik gabeko 39 lagun atzeman dituzte

Segurtasun uhala eta umeentzako aulkia behar bezala erabiltzen direla kontrolatzeko kanpaina egin du Beasaingo udaltzaingoak. Pasa den astean, lau egunez kontrolak egin zituzten, herriguneko kale nagusietan; kontrol horietan, segurtasun uhalik gabe zeb…