Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | jokoa

Lazkaotar bati 166.000 euro egokitu zaizkio loteria-joko batean

Primitiva loteria-jokoan 166.107 euro irabazi ditu Lazkaon jokatutako txartel batek. Apirilaren 20ko zozketan, sei zenbakiak asmatutako 10 txarteletako bat Lazkaon zigilatutakoa izan zen, Hirigoien kaleko estankoan. Asmatzaileak lau jokaldi egin zituen, eta 8 euro gastatu.

Beasaingo Arrano mus txapelketan 90 bikote ari dira parte hartzen

Iaztik gora egin du Beasaingo Arrano muts txapelketako parte-hartzaile kopuruak, aurten guztira 90 bikotek eman baitute izena, iaz baino zortzi bikote gehiago. Aurtengoa 23. edizioa du txapelketa honek, eta hiru mila euro inguru banatuko dituzte saritan. Arratsaldeko lauretan hasi dira lehen kanporaketak, Loinazko San Martin plaza azpian, eta iluntzerako jakingo dute bikote irabazlea nor den.

Larrauldarrak garaile Gipuzkoako mus txapelketan

Jose Antonio Arizeta eta Juan Kortajarena larrauldarrek irabazi dute Seguran jokatu den Gipuzkoako mus txapelketako finala. Zestoako Joxean eta Antonio Bereziartua aita-semeak izan dira txapeldun ordeak. Hirugarrenak Segurako Ibai Telleria eta Josu Agirre izan dira eta laugarrenak Mutiloako Joxe Mari Murgiondo eta Luis Aranburu. 104 bikotek parte hartu dute eta 32 onenek Euskal Herriko txapelketako [...]

Larunbatean jokatuko da Argi Berri elkarteko mus txapelketaren 36. edizioa

Dagoeneko abiatzear da Goierriko mus txapelketen zirkuitua. Mus txapelketak taberna eta elkarteetan antolatzeko ohitura baldin badago ere, hiru izaten dira Goierri behean antolatu ohi diren txapelketa jendetsuak: lehena Ordiziako Argi Berri elkartean, hurrena Zaldibiako Zubi-Buru elkartean eta aste batzuk beranduago Beasaingo Arrano elkartean. Buztuntza auzoko Argi Berri elkarteko txapelketaren 36. edizioa datorren larunbatean jokatuko da, [...]

Mendizabal eta Mujika nagusi Arriarango saioan

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egiten ari dira herriz herri; asteburuan egin dituzte horietako asko, tartean, Arriarangoa. Guztira, 19 bikotek parte hartu zuten Intxaurpe elkarteko saioan, eta Martin Mendizabal eta Pedro Mujika izan ziren irabazleak. Haiekin batera, Igor Sarasolak eta Aratz Garmendiak osatutako bikotea eta Jose Luis Perezek eta Ramon Rodriguezek osatutakoa pasako dira Gipuzkoako [...]

Moskorrak mus txapelketa abenduaren 15ean da

Lazkaoko Moskorrak taldeak antolatutako 32. mus txapelketarentzat eguna jarri dute: abenduaren 15ean jokatuko da, herriko tabernetan eta elkarteetan. Lehen zortzi bikoteek izango dituzte sariak, denera 2.000 eurotik gora dirutan.

ONCEren zozketak 135.000 euro utzi ditu Beasainen

ONCE erakundearen “cuponazo” zozketak, 135.000 euro utzi ditu Beasainen. Ostiraleko zozketari dagokio zenbakia, baina gaur jakinarazi dute irabazlea nongoa den. Itziar Uribesalgo saltzaileak saldu zituen saritutako 60 kupoiak. Horietako bat…

Mus txapelketa egingo dute bihar Astigarretan

Astigarreta auzoan urteroko mus txapelketa jokatuko dute bihar. Arratsaldeko bostetan hasiko da lehia, Astauzel elkartean. Elkarteko bazkideek ez ezik, nahi duenak parte har dezake. Behin txapelketa bukatutakoan, afaria egingo dute, auzotarren artean.

Arrano elkarteko 22. Mus Txapelketa jokatuko dute hilaren 10ean

Beasaingo Arrano elkarteak urteroko mus txapelketa egingo du martxoaren 10ean. Aurten 22. urtea beteko du lehiak, eta ehundik gora bikote espero dituzte antolatzaileek. Txapelketa Loinazko San Martin plaza azpian jokatuko dute, larunbat arratsaldeko 16:30ean hasita. Sariei dagokionean, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu. Txapeldun ordeek berriz, 800 euro jasoko dituzte; hirugarren bikoteak 400 euro eta laugarrenak 200. Final laurdenetara iristen diren gainontzeko lau bikoteentzat, arkumea, ardo kaxa, bi tarta eta bi cava botila gordeko dituzte. Jokoa lau erregetara izango da, eta 30 tantoko 3 ustel egiten dituenak irabaziko du partida. Izena emateko, Arrano tabernara joan behar da, 15:30ean. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du.

Xakerako zaletasuna zabaltzeko txapelketa egin dute Urretxun

Goierri elkarteak antolatuta, 5 eta 14 urte arteko umeentzako xake txapelketa egin dute arratsaldean, eta guztira, Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko, Beasaingo eta Elorrioko (Bizkaia) 70 jokalarik parte hartu dute. Xakerako zaletasuna zabaltzea izan du helburu lehiaketak, eta lehia baino jokorako gogoa izan da nagusi txapelketan. Batzuek besteak garaitu arren, hurrengoan nola jokatu erakusten aritu dira elkarri, [...]