Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | jaiak

Eitzan festa giro bikainean murgilduta daude

Auzoko festak ari dira ospatzen Eitzagan. Atzo hasi ziren eta asteazkenera arte luzatuko dira San Isidro festak, denetariko ekintzekin. Gaur arratsaldean herri lasterketa egin dute, lehenik umeek eta ondoren helduek.

Azintzio jaiak ari dira ospatzen Legorretan

Mozorrotuta hasi dute eguna gaur Legorretan. Azintzio jaiak ari dira ospatzen, eta mozorroen eguna da gaurkoa. Gizon Pikua udaletxeko balkoitik begira dutela paella lehiaketa egin dute eguerdian, txakolina dastatuz. Plazan eta pilotalekuan elkartu dira lagun taldeak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk eguneroko itxuran, eta beharrezko osagarriak eskutan, paellak egiten aritu dira. Asteazkenean hasita ari dira [...]

Loinatzetan bete-betean daude beasaindarrak

Mari heldu da Murumenditik eta festa giroa herriko txoko ugaritan nabari da ia Beasainen. Atzo arratsaldean festen hasierako txupina bota zuten herriko ikastetxeetako ikasleek, eta gauean Mariren etorrerarekin lehertu zen festa. Jende ugari elkartu da erdigunean jai egunen lehen orduetan, bai atzo arratsaldean eta bai gaur ere, haurren danborradaren aitzakian. Buruhandiek eta erraldoiek haurrez inguratuta egin zuten itzulitxoa herrian, eta erraldoiek dantza ere egin dute aurten. Beste berrikuntzetako bat Zanpaldunak joaldunen irteera izan da aurten. Herriko gazte talde batek sortu du joaldun taldea, eta atzo arratsaldean egin zuten lehen saioa beasaindarren aurrean.

Lazkaomendin pailazo emanaldia tokiz aldatu dute

Potxin eta Patxin pailazoek Lazkaomendin ikuskizuna egingo dute haurrentzat, bihar, auzoko festen hasieran. Egitarauan esaten duen tokian (eskoletan), ordea, ez dira ariko, Itxurrene tabernaren aurrean baizik. 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Igandean, berriz, Xabier Zeberio eta Jexuxmari Irazu ariko dira bertsotan.

Lazkaomendin festak ospatuko dituzte, larunbatean eta igandean

Lazkaoko jaien txanda Lazkaomendiko festek hartuko dute, bihar eta etzi. Auzoan giro ona jartzen eta jendetza erakartzen duten ekitaldiak izango dira. Junior txirrindularien 38. Lazkaomendiko Probarekin hasiko dira festak, bihar 16:00etan. Lazkaoko kaletik abiatuko dira, eta 18:00ak aldera Lazkaomendin dute helmuga Alegiaraino bi joan-etorri egin, eta azken txanpan Olaberria igoko dute, Lazkaotik gora Lazkaomendiko azken [...]

Euriari beldurrik ez dioten mozorroak Lazkaon

Jendetza dabil Lazkaoko kaleetan, festetako mozorro egunean. Askotariko mozorroak ikusteko aukera dago eta askok mozorroarekin erlazioa duten estalkiak ere badituzte. Estalkietako musika, tabernetakoa, autotxokeetakoa, txarangarena… Euriz eta musikaz bustitako eguerdia ari dira izaten. Mozorroez gain, artisau azoka eta Lazkaoko talogileak ere egon da goiz partean, plaza ondoko frontoian. Laster mozorrotuen bazkaria hasiko da txosnetan. Hemen [...]

Lazkaoko jaiak bihar hasiko dira, asteazkenera arte

Udaberriko aurreneko festak hemen dira, Lazkaoko sanprudentzioak. Aurreko asteburuan imintzioa eginda, bihartik asteazkenera benetako joaldia izango dute jaiek. Biharrera itxaron nahi ez duenak, gaur ere badu kaleko giroan murgiltzeko aukera. Pintxo-pote berezia egingo da iluntzean, trikitilariek alaituta. Jaien hasierako suziria bihar 19:00etan botako dute, udaletxeko balkoitik. Zilarrezko eta urrezko urteurrenak bete dituzten Lazkaoko bi erakundek [...]

Legorretako jaietako otorduen txartelak, salgai

Azentzio jaietan ohiturazko herri otordua egingo dituzte. Maiatzaren 8an, asteazkena, afaria izango da (15 euro), eta ostiralean bazkaria (25 euro). Txartelak eros daitezke dagoeneko, Intsausti, Olaso Arantx Berri tabernetan, eta udal liburutegian. Erosteko epea maiatzaren 5a arte da.

Lazkaoko kiroldegia itxi egingo dute festetan, eta Ordiziako Majori erabili ahalko da

Lazkaoko Udal Kiroldegiak ez du zerbitzurik emango San Prudentzio jaietan. Apirilaren 27tik maiatzaren lehenera itxita egongo da. Erabiltzaileak Ordiziako Majori kiroldegira joan ahalko dira egun horietan, bi kiroldegiek akordioa egin baitute. Bazkideak daukan bazkidetza motaren arabera erabili ahalko ditu Majoriko zerbitzuak.

Ikastolan jaietan afariak emateko laguntzaileak eskatu dituzte

San Benito ikastolak aurten ere afariak zerbitzatuko ditu San Prudentzio jaietan. Apirilaren 26tik 30era, gauero emango du zerbitzua. Laguntzaileak eskatu ditu, janaria sukaldatu eta mahaietara ateratzeko. Maiatzaren 2rako garbiketa talde bat ere osatu nahi du. Izen-emate orria bete eta ikastolako idazkaritzara (943 88 08 00) eraman behar da, «lehenbailehen».