Auzoko festak ari dira ospatzen Eitzagan. Atzo hasi ziren eta asteazkenera arte luzatuko dira San Isidro festak, denetariko ekintzekin. Gaur arratsaldean herri lasterketa egin dute, lehenik umeek eta ondoren helduek.
Etiketen Fitxategia | jaiak

Azintzio jaiak ari dira ospatzen Legorretan
Mozorrotuta hasi dute eguna gaur Legorretan. Azintzio jaiak ari dira ospatzen, eta mozorroen eguna da gaurkoa. Gizon Pikua udaletxeko balkoitik begira dutela paella lehiaketa egin dute eguerdian, txakolina dastatuz. Plazan eta pilotalekuan elkartu dira lagun taldeak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk eguneroko itxuran, eta beharrezko osagarriak eskutan, paellak egiten aritu dira. Asteazkenean hasita ari dira [...]
Loinatzetan bete-betean daude beasaindarrak
Mari heldu da Murumenditik eta festa giroa herriko txoko ugaritan nabari da ia Beasainen. Atzo arratsaldean festen hasierako txupina bota zuten herriko ikastetxeetako ikasleek, eta gauean Mariren etorrerarekin lehertu zen festa. Jende ugari elkartu da erdigunean jai egunen lehen orduetan, bai atzo arratsaldean eta bai gaur ere, haurren danborradaren aitzakian. Buruhandiek eta erraldoiek haurrez inguratuta egin zuten itzulitxoa herrian, eta erraldoiek dantza ere egin dute aurten. Beste berrikuntzetako bat Zanpaldunak joaldunen irteera izan da aurten. Herriko gazte talde batek sortu du joaldun taldea, eta atzo arratsaldean egin zuten lehen saioa beasaindarren aurrean.
Lazkaomendin pailazo emanaldia tokiz aldatu dute
Potxin eta Patxin pailazoek Lazkaomendin ikuskizuna egingo dute haurrentzat, bihar, auzoko festen hasieran. Egitarauan esaten duen tokian (eskoletan), ordea, ez dira ariko, Itxurrene tabernaren aurrean baizik. 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Igandean, berriz, Xabier Zeberio eta Jexuxmari Irazu ariko dira bertsotan.
Lazkaomendin festak ospatuko dituzte, larunbatean eta igandean
Lazkaoko jaien txanda Lazkaomendiko festek hartuko dute, bihar eta etzi. Auzoan giro ona jartzen eta jendetza erakartzen duten ekitaldiak izango dira. Junior txirrindularien 38. Lazkaomendiko Probarekin hasiko dira festak, bihar 16:00etan. Lazkaoko kaletik abiatuko dira, eta 18:00ak aldera Lazkaomendin dute helmuga Alegiaraino bi joan-etorri egin, eta azken txanpan Olaberria igoko dute, Lazkaotik gora Lazkaomendiko azken [...]

Euriari beldurrik ez dioten mozorroak Lazkaon
Jendetza dabil Lazkaoko kaleetan, festetako mozorro egunean. Askotariko mozorroak ikusteko aukera dago eta askok mozorroarekin erlazioa duten estalkiak ere badituzte. Estalkietako musika, tabernetakoa, autotxokeetakoa, txarangarena… Euriz eta musikaz bustitako eguerdia ari dira izaten. Mozorroez gain, artisau azoka eta Lazkaoko talogileak ere egon da goiz partean, plaza ondoko frontoian. Laster mozorrotuen bazkaria hasiko da txosnetan. Hemen [...]

Lazkaoko jaiak bihar hasiko dira, asteazkenera arte
Udaberriko aurreneko festak hemen dira, Lazkaoko sanprudentzioak. Aurreko asteburuan imintzioa eginda, bihartik asteazkenera benetako joaldia izango dute jaiek. Biharrera itxaron nahi ez duenak, gaur ere badu kaleko giroan murgiltzeko aukera. Pintxo-pote berezia egingo da iluntzean, trikitilariek alaituta. Jaien hasierako suziria bihar 19:00etan botako dute, udaletxeko balkoitik. Zilarrezko eta urrezko urteurrenak bete dituzten Lazkaoko bi erakundek [...]
Legorretako jaietako otorduen txartelak, salgai
Azentzio jaietan ohiturazko herri otordua egingo dituzte. Maiatzaren 8an, asteazkena, afaria izango da (15 euro), eta ostiralean bazkaria (25 euro). Txartelak eros daitezke dagoeneko, Intsausti, Olaso Arantx Berri tabernetan, eta udal liburutegian. Erosteko epea maiatzaren 5a arte da.
Lazkaoko kiroldegia itxi egingo dute festetan, eta Ordiziako Majori erabili ahalko da
Lazkaoko Udal Kiroldegiak ez du zerbitzurik emango San Prudentzio jaietan. Apirilaren 27tik maiatzaren lehenera itxita egongo da. Erabiltzaileak Ordiziako Majori kiroldegira joan ahalko dira egun horietan, bi kiroldegiek akordioa egin baitute. Bazkideak daukan bazkidetza motaren arabera erabili ahalko ditu Majoriko zerbitzuak.
Ikastolan jaietan afariak emateko laguntzaileak eskatu dituzte
San Benito ikastolak aurten ere afariak zerbitzatuko ditu San Prudentzio jaietan. Apirilaren 26tik 30era, gauero emango du zerbitzua. Laguntzaileak eskatu ditu, janaria sukaldatu eta mahaietara ateratzeko. Maiatzaren 2rako garbiketa talde bat ere osatu nahi du. Izen-emate orria bete eta ikastolako idazkaritzara (943 88 08 00) eraman behar da, «lehenbailehen».
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- Zaha goza: Asteburuan Zaragozan izan gera, lagunak bisitatu, origami erakusketa eder bat ikusi eta marrazteko a...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Eskunabarra posted an update 3 hours, 15 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 3 hours, 17 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 3 hours, 18 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 28 minutes ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 2 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Liburu proposamenak eta irakurketa gaur Zaldibiak 2013/05/15
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








