Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | ingurumena

Mundumob ekimena egingo dute Goierriko hainbat herritan

Mundumoba iraunkortasunaren aldarrikapena egiteko Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Eman hartu nahi duzun mundua lema zabaltzeko asmoz herri askotan kantu koreografiatu bat egingo da, eta Goierrin ere herri batzuetan egingo dute. Goierrin sei herritan behintzat Mundumoba egitekoak dira maiatzaren 31n edo ekainaren 1ean: Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Seguran. Herri bakoitzean desberdin antolatu dute [...]

Landa paisaia baliotsuen proiektuko bilera gaur egingo dute, Goizanen

Goimen agentziak bultzatuta, Goierriko nekazariek landu duten landa paisaia atlantikoen proiektuan gaur egingo dute beste urrats bat. Ingurune eta baserri-paisaia baliotsuenak zehaztu, eta horiek kontserbatzeko ekintzak proposatzeko izango da gaurko bilera. Zaldibiako Goizane eraikinean da, 17:00etan.

Itsasondon 148 fruta-arbola banatu dituzte

Itsasondoko Udalak 148 fruta-arbola landare banatu ditu, eskaintza herritarrei zabaldu eta eskaera egin duten 18 lagunen artean. Natur ingurunearen eta landa eremuaren kontserbaziorako Jaurlaritzaren plangintzan parte hartzen ari da Itsasondo, 2009tik. Murumendi aldean udalak dituen zenbait sailetan zuhaitz landaketak egin dira urte hauetan; iturriak eta mendi ibilbideak ere berreskuratu dituzte. Aurten, ekimen horiez gain, fruta-arbolak [...]

Irizar, etorkizunari begira

Krisia gogor ari da astintzen, baina zorionez Goierriko enpresa asko ondo ari zaizkio aurre egiten. Horietako bat Ormaiztegiko Irizar da. Egitasmo oso garrantzitsuak ditu eskuartean. Lantegia handitzen ari dira, 2014an autobus elektrikoa aurkeztuko dute eta logotipoa berritu dute. Ana Ezeiza komunikazio arduradunak egitasmo hauen guztien berri eman dio GOIERRIKO HITZAri. Irizar enpresa oso garrantzitsua da [...]

Segurtasunaz eta ingurumenaz hitz egingo dute Goierri Eskolan

Goierri Eskola Segurtasunaren eta Ingurumenaren Astearen bigarren edizioa egiten ari da atzotik. Eskolako ikasleak eta langileak, eta interesa duten enpresak ingurumenaren, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren gainean sentsibilizatzea da ekimenaren helburua. Ostegunera arte, bi arlo horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko hainbat hitzaldi eta ikastaro izango dira Goierri Eskolan, eta hainbat kasu praktiko ere aztertuko [...]

Zuhaitzak landatu dituzte Itsasondoko haurrek

Itsasondoko  herri eskolako neska-mutikoek aurreko astean izan zuten Zuhaitz Eguna. Hainbat espezietako landareak sartu zituzten, herriguneko belardi eta lorategi batzuetan. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleek txori habia berriak —egurrezko kaxak— jarri zituzten. Iaz kokatutakoak ere ikuskatu zituzten, eta txoriek erabili dituztela ikusi zuten.

Jakintzarainoko bidegorri zatia zabalik da dagoeneko

Oianguren institutua, Majori kiroldegia eta Jakintza Ikastola lotzen dituen bidegorri zatia –133 metroko zatia– inauguratu dute gaur Jakintzako ikasleek eta Ibai Asenjo mugikortasun zinegotziak. Aurtengo asmoen artean, tren geltokia eta bonberia lotuko dituen bidegorria zatia egitea dago, eta CAFek skate parkera doan pasabidea egiten badu, Beasainekin lotuko litzateke ondoren. Asenjok gogoratu du Ordiziako Mugikortasun Planari [...]

Itsasondon herri inguruko baratzeen lehen lehiaketa egin dute, ugaritasuna eta itxura ona saritzeko

Itsasondon herri inguruko baratzeen lehen lehiaketa egin dute, udalaren ekimenez. Herrigunetik bertatik ikusten diren baratzeak sartu dituzte. Inguruan 35 baratze baino gehiago zenbatu dituzte epaimahaikoek, eta kopuru hori «azpimarratzekoa» dela dio udalak. «Txalotzekoa da etxe aldamenean baratze txiki zein handiak mantentzen dituztenak, geroz eta gutxiago direlako naturarekin zuzenean erlazionatzen gaituen lan horrekin jarraitzen dutenak», esan du udalak. Ingurunearekin bat egin, parajea zaindu eta elikagaiak norbere lanarekin ekoizteko ahalegina saritu nahi izan du, hala, Itsasondoko Udalak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan du, garapen jasangarria sustatzeko emana. Nekazaritza ekologikoko adituak ibili ziren herri inguruko baratzeak ikuskatzen, urriaren 22an. Puntu positiboak eta negatiboak eman zizkioten baratze bakoitzari, ikusitakoaren arabera. «Positiboki baloratu zen baliabide naturalak era egokian aprobetxatzea: barazki barietate handia, mintegia edukitzea, landare usaintsuak edukitzea, konposta egitea, ura ondo erabiltzea…». Alderdi ilunak, berriz, baratzean plastikoak, bidoiak eta orokorrean material artifizialak bistan edukitzea izan dira. Baratzearen itxura orokorra ere kontuan hartu dute, «udazkenean gaudela ahaztu gabe». Herrigunetik ikusten diren baratzeak bakarrik sartu dituzte lehiaketako hautagaien artean. «Baratzea bisitatzeko jabetza pribatua inbaditu behar zen kasuetan, horiek ez dira lehiaketaren parte izan». Balorazioak egin eta gero, bi sari eman dituzte. Abenduaren 12an egin zuten lehiaketako sari emate ekitaldia. Irabazle Ramon Elustondo eta Gregorio Lizarralde izan dira, [...]

Baserri paisaien balioen jardunaldia gaur Zaldibian

Nekazaritzak ingurua zaintzen eta mantentzen duen papera ezagutzera emateko, eta baserri-paisaien ezaugarriak zehazteko, Goimenek antolatutako jardunaldien bigarren zatia gaur egingo dute. Zaldibiako Goizane eraikinean da, 17:00etan. Azaroaren 28an agi…

Goierriko paraje esanguratsuenak aztertuko dituzte baserri-paisaien balioen bigarren saioan

Goimen Goierriko landa garapen agentziak antolatuta, aurreko asteko asteazkenean herritar mordoxka elkartu zen Zaldibiako Goizane etxaldean, eskualdeko baserri-paisaien balioa ezagutzeko eta horien garrantzia agertzeko lehenengo saioan. Gipuzkoako eta Bizkaiko beste zortzi garapen elkarte ere langintza berean ari dira: paisaia ezagutu aurrena, balioa aitortu, eta zaintzeko ekinbideak hartu. Lehen bilkuran, partaideek paisaiaz duten kontzeptua aurkeztu zuten. Goierriko paisaiei buruz datu orokor batzuk aztertu zituzten. Herritarren partaidetza errazteko sortu duten fitxa aurkeztu zitzaien, baita ere. Orokortasunetik zehatzera jauzi egingo dute bigarren eta azken jardunaldian. Partaide bakoitzak Goierriko zein toki bisitatzeko asmoa duen aurreratu zuen aurreko saioan. Abenduaren 19an, asteazkena, elkartuko dira hurrena, 17:00etan, Goizanen. Bigarren saioa hausnarketa eta eztabaida egiteko baliatuko dute. «Eskualdeko paisaia esanguratsuenen inguruan hitz egin, lehenengo sektoreak paisaian izan duen papera hausnartu, eta etorkizunean aurkitzea espero dugun paisaiei buruz eztabaidatzea izango dira elkartze horren helburuetako batzuk», aurreratu du Goimenek. Ekintza plana osatzeko Herritarrek prozesuan parte hartzea garrantzitsua dela aitortu du Goimenek, «ahalik eta ikuspegi zabalena lortzeko, eta eskualdeko paisaien gainean erabakiak hartuko dituztenak bertakoak izateko». Hausnarketa hauetatik ateratako ideiekin ekintza plana osatuko du ondoren Goimenek. Lehen saiora joan ez zenak ere parte har lezake bigarrenean. Izena emateko telefonoz hots egin (686 73 81 52) edo posta elektroniko bidez (paisaia.atl@paisaia.com) [...]