Gaur eguerdian sinatu dituzte Beasaingo Antzizar kiroldegian herri kirol jaialdien eta lankidetzen hitzarmenak Koldo Agirre alkateak, Iñaki Azurmendi aizkolariak, Jose Inazio Saizar Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko lehendakariak eta Arrano Beltza Herri Kirol Taldeko Iñaki Mujikak. Bertan, geroz eta gertuago dauden Beasaingo festetako herri-kirol frogez gain, urte osoan egingo diren ekintzak lotu dituzte gaur sinatutako hitzarmenean. [...]
Etiketen Fitxategia | hitzarmena

Merkataritza plan bereziak Ordizia «erakargarriago» egitea du helburu
«Herritarrentzat, bezeroentzat eta bisitarientzat Ordizia erosoago, dibertigarriago eta erakargarriago bat sortzeko onuragarria izango da plan hau». Esaldi horrekin laburbil daiteke IKEI enpresak joan deneko urte eta erdian osatutako Ordiziako Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziak gordetzen duen mamia. Ordiziako Udaleko Merkataritza sailaren bitartez egindako txosten hori Ordiziako merkataritza eta ingurunea aztertuz osatu dute. Joan den urtarrilaren 22an [...]
LABek dio Adegik ez duela metalgintzako herrialdeko hitzarmena sinatu nahi
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur, Tolosako Trianguloa plazan, Adegik metalgintzako herrialdeko hitzarmena ez dela sinatu nahi salatzeko. Aurreko ostiralean herrialdeko hitzarmenaren mahaia bildu zen, eta LABek adierazi duenez, sindikatuak aurkeztutako proposamenari “ezezko borobilarekin” erantzun zion Adegik. “Patronalak ez du nahi metalgintzako hitzarmena Gipuzkoako metalgintzako langile guztientzako gutxieneko lan baldintzak arautzen dituen instrumentu izaterik”, azaldu du [...]
Arcelorren murrizketak egiteko asmo «sendoa» dagoela azaldu dute langileek
Olaberriko Arcelor Mittaleko langileek beste protesta bilkura bat egin zuten, atzo, murrizketarik ez ezartzeko eta akordio «duina» aldarrikatzeko. Azaroaren 15ean zuzendaritzak hamabost egun eman zion enpresa batzordeari, LABek jakinarazi duenez. Eskulanaren kostua %34 jaitsi nahi du Arcelorrek, urrian baldintza gogortu ondoren —irailean %25 jaistea proposatu zuen—. Zuzendaritzak murrizketak ezartzeko asmo «sendoa» duela salatu dute.
CAFeko lan hitzarmenak langileen erronka nagusiak bete dituela uste dute ELA eta LAB sindikatuek
ELA eta LAB sindikatuek modu positiboan baloratu dute Beasaingo CAF enpresan lortutako lan hitzarmena, besteak beste, egungo enplegu kopuruari eustea eta 35 orduko lanaldia lortu dituztelako. Sindikatuen ustez, akordio hori langileek egindako «lanuzteetan eta mobilizazioetan erakutsi duten irmotasunari esker» izan da, eta langile guztiak zoriondu dituzte «CAFeko zuzendaritzak bere jarrera aldatzea» lortu dutelako. Uztailaren hasieran, lan hitzarmenaren negoziazioa hasi berritan, zuzendaritzak erregulazioaren aukera mahai gainean jarri zuela ikusita, sindikatuek mobilizatzea erabaki zuten. Hainbat lanuzte egin eta gero, pasa den astean lortu zuten zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko akordioa. Azkenik, hilaren 19an, Beasaingo eta Irungo langileen batzarrek 2012-13 urteetarako enpresa ituna sinatu zuten. Lotutako albisteak: • CAFek 35 orduko lan astea ezarri eta lan postuei eutsiko die, enpresa eta sindikatuak akordiora iritsita • CAFek Zaragozako plantako 582 langilerentzat enplegu erregulazioa aurkeztu du • Hiru hilabete eta gero, konponbidea urrun • CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko • CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean Hitzarmen horren arabera, zuzendaritzak «gaur egun dagoen langile kopuruari eusteko konpromisoa» agertzen duela azaldu dute bi sindikatuek, «tailerretako behin-behineko langileak barne». Langile guztien lanaldia astean 35 ordukoa izango da; horretarako aurten 30 ordu murriztuko dira, eta 2013an beste 26,5 ordu. Soldata igoera ere zehaztu dute; KPI + %0,2koa izango [...]
Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute
Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa lortu dute herrian.
Goierri Eskolak eta Fremapek hitzarmena sinatu dute
Lan istripuen prebentziorako kultura sustatzeko programak garatzeko, laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko, eta laneko ezbehar kopurua murrizteko helburuarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute Goierri Eskolak eta Fremapek, Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak. Iñaki Zabalo Goierri eskolako zuzendariak eta Ismael Urteaga Fremapeko zuzendari erregionalak sinatu dute hitzarmena gaur Goierrin. Laneko kultura berri hori sustatze aldera, hainbait bitarteko erabiliko dituzte bi erakundeek, baina baliabiderik erabiliena lan munduko mintegi eta hitzaldiak antolatzea izango da. Dagoeneko hitzartua dute lehen ekintza. Ekainaren 6an izango da Goierri Berrikuntza Gunean. Jose Niño Escalante adituak Arrisku psikosozialen ebaluaketa izeneko hitzaldia egingo du 10:00etatik 13:00era.
Lehen eta bigarren mailako aizkolaririk onenak ariko dira festetako bi jaialdietan
Punta-puntako aizkolariak eta beste herri kirol batzuetako ordezkariak ariko dira festetarako antolatu dituzten bi jaialdietan. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatu dituzte, udalaren laguntzarekin. Bi jaialdi horien berri ematearekin batera, kirolaren udal fundazioak lankidetza hitzarmen bana sinatu du Arrano Beltza elkartearekin eta Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrarekin. Bi jaialdi horietan lehena, hilaren 20an izango da. Jose Inazio Saizar Gipuzkoako federazioko lehendakariak azaldu duenez, II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa izango da, «baina ez da aizkora bakarrik izango, lasto altxatzea edo Iparraldeko jokoa bezala ezagutzen dena izango da, kirol polita eta nahiko ikusgarria». Bide batez, Beasaingo Udalaren laguntza ere eskertu zuen Saizarrek, «laguntza hori gabe ez genukeelako ezer aurrera eramaterik izango». Bigarren jaialdia berriz, hilaren 27koa izango da, Arrano Beltza herri kirol elkarteak antolatutakoa. Haren izenean, «jaialdi bikaina» antolatu dutela azaldu du Iñaki Mujikak. «Lau aizkolari onenetakoak, urrezko aizkorako finalean aritutakoak izango dira, eta beste lauak bigarren mailako txapelketako finalistak». Tartean izango dira Iñaki Azurmendi, Anjel Arrospide, Joseba Otaegi eta Unai Otaño. Aizkolariez gain, hiru harri jasotzaile ere izango dira, bi gizonezko, Izeta II. eta Aimar Irigoien, eta emakumezko bat, Idoia Etxeberria. Bi jaialdiak, Barrendain plazan egiteko asmoa dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, ordea, Gernika pasealekuko frontoian izango dira. Maiatzaren 20koa 12:30ean izango da, eta hilaren 27koa, 19:00etan. Azurmendirekin hitzarmena Festetako bi [...]
Trigoik eta udalak lankidetza hitzarmena sinatu eta Jon Erguinen lana aitortu dute
Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta Trigoi triatloi taldeak beste urtebetez luzatu dute 2011. urtetik duten lankidetza hitzarmena. Ekitaldia, Trigoi taldeak esku artean dituen proiektuak azaltzeko eta Jon Erguin triatletari azken urteetan egindako lana aitortzeko ere baliatu zuten. Trigoiren izenean, Etor Mendiak hartu zuen hitza. Taldearen helburu nagusia, «triatloia kirol bezala sustatzea» dela azaldu zuen. Urtean zehar, taldearen jarduera nagusia «euskal zirkuituko duatloi eta triatloietan parte hartzea» dela esan zuen, batez ere, talde kideen ezaugarriak kontuan hartuta; «gehienak helduak garelako eta gure asmoa oraindik ere kirola egitea delako». Sustapen aldetik, «jende berria sartu eta taldea gaztetu» egin nahi dutela azaldu zuen. Horregatik, Arriarango proba antolatzen hasi ziren, «kirol hau gure jendeari gerturatzeko» asmotan. Jende berria erakartzeaz gain, ordea, azken urteetan «oinarria lantzen» saiatu dira, umeentzako probak ere eginez. Aurten, proba horiek indartu egin nahi dituztela azaldu zuen Mendiak. «Hiru urtez eskola arteko triatloia ere antolatu dugu eta iaztik eskola kiroleko programan sartuta dago. Eta aurten ere ahalegin bat egin nahi dugu, garrantzitsua ikusten dugulako». Horrez gain, beste kirol batzuetatik datorren jendea ere erakarri nahi dute taldera, igeriketa edo bizikleta utzi dutenak, taldea berritzeko, eta «beraientzat ere interesgarria izan daitekeelako, beren kirol ibilbide horri jarraipen bat emateko». Erguinen lanari aitortza Aurkezpenarekin batera, kirolaren udal fundazioaren izenean, Asier Sarriegik oroigarri bat [...]
Kirolaren Udal Fundazioak eta Aitz-Zorrotz elkarteak hitzarmena sinatu dute
Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak eta Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Udalaren arabera, Beasainen “arrantza praktikatzeko oinarrizko entitatea” da. Hitzarmena sinatzerako orduan, “elkartearen ibilbidea, beasaindarren parte-hartze kopurua, entitatearen finkatze maila eta egonkortasuna” hartu ditu kontuan udalak. Izan ere, Aitz-Zorrotz elkarteak arrantzarako 204 lizentzia ditu, eta elite mailako arrantxa txapelketetan dabiltzan 7 kirolari: Luis Ruiz, Ander Cantero, Olain Irizar, Jose Mari Perez, Axier Alberdi, Unai Urkia eta Juanjo Sanz. Hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, elkarteak “herriko arrantza plangintzaren programa” prestatuko du. Bertan, beasaindarrek arrantza arloan aukeran izango dituzten jarduera guztiak jasota geldituko dira, hasi sustapen ekintzetatik eta lehiaketetaraino. Horrez gain, bestelako zenbait jarduera ere antolatu ditu elkarteak 2012. urterako. Oria ibaiko arrantza txapelketa egingo dute eskola umeentzat; Arriarango eta Lareoko urtegien garbiketa eta ehiza txikiko Aitz-Zorrotz txapelketa ere egingo dituzte. Aitz-Zorrotz elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu edo federatu txartela egin nahi duenak, 943 084 708 telefono zenbakira deitu, edo aitz-zorrotz@euskalnet.net helbidera mezu bat bidali dezake.
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 25 minutes ago
2.B mailako 2. multzoan: Alaves, Eibar, Athletic B, Lleida igoera jokatzera (bihar zozketa). Izarra, Osasuna B, Teruel, Racing B, behera. Zaragoza Bk jokatuko du ez jaisteko promozioa.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 27 minutes ago
Emakumezkoen Kopan, Athletic lehiatik kanpo geratu da final-laurdenetan. Emaitzek ez dute denboraldi osoko lan ona lagundu. Emaitza txoroak!
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group Artea, literatura, kultura generalean… 35 minutes ago
’Emaztegaiaren semea’ Ados Teatroaren antzezlanari akzioa eta garapena falta zaizkio, nire ustez.
-
Juanma Gallego posted an update 13 hours, 11 minutes ago
‘Erregearen lehorreratzea’ da Game of Thrones fantasia sagaren geografia imaginarioak duen hiriburua
Game of Thrones. Irudia: HBO -
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 22 hours, 9 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...









