Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | historia

Domingo Unanue arkitekto ordiziarri buruzko lan batek jaso du Mendizabal II. Beka

Adur Ezenarro Agirrek Domingo Unanue Saez de Asteasu ordiziar arkitektoari buruz aurkeztutako Domingo Unanue (1901-1985) arkitektoa lanak jaso du Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako Victor Mendizabal II. Bekaren deialdia. Ezenarro (Ordizia, 1977) bera ere arkitektoa da, eta Unanueren figura eta haren lana ikertzea izango da proiektuaren zeregina. Ikertzaileak urtebeteko epea izango du lana egiteko, eta [...]

«Lider izaera zuen, eta hori baliatzen zuen oztopoak gainditzeko»

Victor Mendizabal I. Ikerketa Bekak eman du lehen fruitua, bekaren irabazle Jon Ander Ramos Martinez eta Marcelino Irianni Zalakain unibertsitateko irakasleek ondutako Victor Mendizabal, itsasargia liburua. Herenegun aurkeztu zuen lan hori Ramosek Barrena kultur etxean –Irianni Argentinakoa da, eta ez zen aurkezpenean izan–. Haren esanetan, Mendizabal «egiazko lider bat» izan zen. «Heziketa zuen helburu, eta [...]

Maizpide euskaltegiak 25. urteurrena ospatuko du

Lazkaoko Maizpide euskaltegia sortu zutela 25 urte bete dira hil honetan. 1988ko apirilean zabaldu zuten gaur egungo ikastetxea, Maizpi baserriaren parean —eraitsia gaur egun— eraikin berria eginda. Helduen euskalduntze lanerako ekarpen garrantzitsua izan zen, ordura arteko azpiegitura eskasia gainditu, eta euskara irakasteko espazioa ere egonkortu ahal izan zelako. Ekitaldia larunbaterako prestatu du Maizpidek, mende laurdeneko [...]

Iztueta kultur elkarteak 120 argazki gehiago batu dizkio Zaldibiari buruzko funtsari

Zaldibiako ondare immateriala bildu eta gordetzea helburu duen Juan Inazio Iztueta Kultur Elkarteak —lehenagoko Iztueta Fundazioa— 120 argazki gehiago gehitu dizkio lehendik aberatsa zen webguneko irudi bildumari. Manuel Etxeberria apaiz zaldibiarrak XX. mendean zehar ateratako argazkiak dira, ekitaldi askoren eta gizarteko alderdi ugariren berri ematen dutenak. Zaldibitarrak atalean sartu dituzte irudiok. Sorta berriko argazki asko [...]

‘Orreagako bataila’ filma emango dute bihar Itsasondon

Nafarroako Pirinioetan 778. urtean baskoien eta frankoen artean izan zen guduari buruzko dokumentala emango dute, bihar, Itsasondon. Orreagako bataila ikus-entzunezkoa 19:00etan hasiko da, ludotekan. Korrika Kulturalaren barruko ekitaldia da.

Antzingo eta Urdirozko euskal udalekuen historia biltzeko bilkura Lazkaon

Uda garaian eskola-umeen lagun arteko egonaldiak antolatzen dituen Euskal Udalekuak ekimenak Antzin eta Urdirotz herrietako (Nafarroa) etxeetan egon ziren lagunei deialdia egin die. Juntadizo bat egin, eta orduko bizipenak  jaso nahi dituzte, baita argazkiak eta irudiak ere. Bi herri horietako udalekuen historia bildu nahi dute, liburua eta DVDa osatuta. Euskal Udalekuek gaur egun hiru etxe [...]

Zaldibiako Estankoa igandean itxiko dute

Zaldibiako taberna historikoetako bat ixtera doa. Estankoak igandea izango du azkeneko zerbitzu eguna. Gaur egungo zaldibiar guztiek betidanik ezagutu dute taberna, tabako eta goxo denda, jatetxea eta edozer topa zitekeen denda, Santa Fe kalean, plazaren goiko ertzean. Erretiroa hartuta, Estankoko hiru anai-arrebek betiko giltzatuko dute. Asteartean ohiko itxura zeukan tabernak, azkeneko astean zegoen trazarik gabe: [...]

Ataunen kartelak biltzeko ekimena hasi du Atauniker elkarteak

Ataunen kartelak, afixak, iragarkiak, paskinak eta bestelako oharrak jasotzeko ekimena hasiko dute, gaur. Atauniker kulktur elkartea da sustatzaile,  eta herriaren historia kaleko iragarki horien bidez osatu nahi dute. Norbanakoen, taldeen nahiz alderdien laguntza eskatu dute. Batetik, iraganeko dokumentu horiek bildu nahi dituzte; eta, bestetik, aurrerantzean Ataunen antolatzen diren saio guztien iragarki-kartelak jasotzeko bidea ireki nahi [...]

Bi herrik desiotako auzoa

Belaunaldi askotako eskakizunak argia ikusiko zuen itxaropenarekin, duela 65 urte lortu zuten Urtsuaran auzoko bizilagunek Seguraren zati izateari utzi eta Idiazabali batzea. 1947ko abenduaren 28an irudikatu zuten jurisdikzio aldaketa, bi herrien mugan. Inuxente eguna izanik, bizikletarekin Etxegarateko bidean ikusmirara joandakorik ba omen zen, egia ote zen ziurtatzeko. Herriz aldatzea baino gehiago, auzoraino errepidea edukitzea zen urtsuarandarren nahia. Idiazabalek bete zuen hartutako konpromisoa. Jexux Aierbe (86 urte) eta Agustina Aierbe (89) anai-arrebek segurar herritartasuna zuten, jaiotzez. Gaztetan, Idiazabalgo bizilagun izatera igaro ziren, Urtsuarango Pagoeta jaiotetxetik mugitu ez arren.

‘Egiptorako ihesa’ antzezlana jendearen partaidetzara moldatuko dute

Lazkaoko Zawopi taldekoek bilera antolatu dute, gaurko, urtarrilaren 13ko Astotxo egunean egingo duten Egiptorako ihesa kale antzezpena prestatzeko. Apaizetxean dira bilerak, gaur, 14 urtetik beherakoentzat 18:00etan eta helduentzat 18:30ean. Garrantzi…