Oscar Valbuena (Zumarraga, 1978) izango da PSE-EEk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Legazpiko alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia.
PSE-EEtik «hautagaitza sorpresa» gisa kalifikatu dute Valbuenarena. «Pertsona gaztea eta prestatua» dela azaldu…
Etiketen Fitxategia | hauteskundeak
PSE-EEk Oscar Valbuena aurkeztu du Legazpiko alkatetzarako
Gazte ezkertiar eta abertzaleak herri programa osatuko dute
Maiatzeko hauteskundeei begira bi
herrietako ezker abertzalea herri programan osatzen ari da. Gazteek
dituzten kezka eta proposamenak bilduko dituzte horretarako bihar
Areizaga-Kalebarrenen.
Ezker abertzaleak gogoratu du inkestak jasotzeko epea larunbatean bukatuko dela
Ordiziako ezker abertzaleak gogoratu du larunbatean, martxoak 26, bukatuko dela herriko buzoietan banatutako inkestak jasotzeko epea. Inkesta hori Udal eta Foru Hauteskundeetarako herri-programa osatzeko banatu zuten, herritarren ekarpenak jaso asmoz. …
Egoitza ireki du Hamaikabatek Beasainen
Hamaikabat alderdiak egoitza ireki du Beasainen. Alderdiaren zortzigarren egoitza da eta aurrerantzean Andramari kalean egongo da «herritar guztiei irekita». Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Josi Insausti Beasaingo Udalerako hautagaiak, Iñ…
Iñaki Dubreuil izango da Ordiziako PSE-EEren alkategaia
Iñaki Dubreuil izango da beste behin Ordiziako PSE-EEren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan. Miguel Buen Ahaldun Nagusi izateko hautagaiarekin batera agerraldia egin dute gaur, alderdi sozialistak Gipuzkoarako eta Ordiziarako dituen asmoen berri emateko. “Ordiziaren alde lan egiteko gogo eta ilusio handia” dutela azaldu du Dubreuilek, bai berak eta baita bere taldeak ere. Hauteskunde programa oraindik prestatzen ari badira ere, “linea orokor batzuk” aurreratu ditu alkategaiak. Bere hitzetan, ekonomia eta enplegua bultzatzea, etxebizitza edota herriko segurtasuna izango dira ardatz nagusietako batzuk, baita gizarte arloa ere. Programa hori osatzeko, berrehun bat laguni galdetegi bat eman diete eta datozen egunetan ere, “aportazioak eta gomendioak” jasotzen jarraituko dute. Izan ere, Dubreuilen ustez “alderdiek herritarren beharretatik gertu egon behar dute, euren beharrak eta eskaerak ezagutu, eta gero behar diren neurriak hartzeko”. Iñaki Dubreuilek hiru legegintzaldi egin ditu PSE-EEko zinegotzi moduan; azkenekoan gainera, udal gobernu taldean egon da, EAJ eta EA alderdiekin batera. Legegintzaldiaren “balantze positiboa” egin du, “EAJ eta EArekin elkarlanean jardun eta hainbat proiektu eta obra esanguratsu” egitea lortu baitute. Baina azpiegitura lanez gain, “hezkuntza eta kultura aldetik ere ekimen ugari” egin dituzte. Horrez, gain, gizarte arloko ardura eurek izan dutela gogorarazi du; arlo horri dagokionean, “eguneko zentroa eta jubilatuen egoitza handitzeko proiektua” aurrera atera [...]
Herri programa osatzeko “beraien iritzi eta proposamenak” egiteko deia egin dute
Ezker abertzaleak, herriko hainbat eragile eta pertsonekin bildu eta gero, herriko diagnosia osatu du eta orain, Beasaingo Herri Programa osatu nahi dute. Horretarako, “herritarren partehartzea ezinbestekoa” dela azaldu dute eta “bera…
EAJk sei herri hazienetako alkategaiak batera aurkeztu ditu, Goierri «lotzeko»
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako aurrekanpainari ekinez, EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak Goierriko sei herri hazienetako alkategaiak aurkeztu ditu. Igandean, Lazkaoko Areria antzokian 300 bat jarraitzaileren aurrean, Goierriko goiko eta beheko eremuen arteko «lotura estutu beharra» aldarrikatu zuen EAJk, Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarragako alkategai jeltzaleen aurkezpenean. Jakinarazi dituzten sei hautagaien izenetan ezusteko gutxi dago, batzuk lehendik jakinak zirelako, eta beste batzuk zinegotzi direlako orain. Aitor Aldasoro (Beasain), Iñigo Peñagarikano (Zumarraga), Jabier Iraeta (Legazpi), Jose Migel Santamaria (Ordizia), Itziar Agirre (Urretxu) eta Patxi Albisu (Lazkao) dira EAJren zerrendaburu udal hauteskundeetan norbere herrian. Ekitaldiaren hasieran, alkategaien adierazpenen bideoa ikusi ondoren, alderdi jeltzaletik alkate izan ziren hainbat hautetsi eta kargu ohi igo ziren oholtzara, «herri bakoitzaren ibilbidean izan duten pisuagatik» omen egiteko. Markel Olano ahaldun nagusitarako hautagaiak Foru Aldundiko legealdiaren errepasoa egin zuen arloka, «legealdiko pausorik garrantzitsuena Gipuzkoan politika egiteko zegoen modua eraldatu izana» dela esanez. Goierri «lotu beharra» Alderdi jeltzaleak lehen aldiz Goierri osoa subjektu bakar gisa hartuta egin du ekitaldi politikoa. Eskualdeak «bi eremu» dituela aipatu du Olanok. «Goierriko goiko –Zumarraga, Urretxu, Legazpi– eta behealdeko industrialde, industria eta ekonomiaren arteko lotura indartu beharra daukagu. Oro har, Goierriko bi eremuen arteko lotura bera indartu egin behar dugu etorkizunari begira». Txalo artean [...]
EAJk igandean aurkeztuko ditu Goierriko alkategaiak
EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleaku igandean, otsailak 13, Lazkaon jakinaraziko ditu maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako eskualdeko herrietako zerrendaburuen izenak. Goierri osoko alkategaien aurkezpena egingo dute, Legazpitik
Legorretara bitarte. Han i…
Aralarren nahia Gipuzkoan “ezkerreko alternatiba abertzalea” indartzea da
Patxi Aierbek datozen foru hauteskundeetarako Oria barrutiko Aralarreko zerrendaburuak aipatu duenez, Aralarrek foru eta udal hauteskundeei begira daukan erronka nagusiena, «Gipuzkoan ezkerreko alternatiba abertzalea indartzea da». Aralar alderdiak Gipuzkoa herriz herri kanpaina du abian jarrita. Gipuzkoan zehar dabiltza eta gaur, Ordizian eta Beasainen izan dira Patxi Aierbe Oria barrutiko zerrendaburua eta Mikel Leunda Ordiziako Aralarreko [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Goierritarrak Hego Tirolen
- Runtime
- 4:46
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- Ondo izan Montanier! Mila esker!: - Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik?
- MALTA MOTAK: Pale Ale malta: Pale Ale malta oinarrizko malta bat da baina talde honetako beste malta mota batzuk baina % nitrogen...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- altza-zumarraga: Lehen marrazkia atzo egindakoa, altzan, izeaben etxe azpian aparkatuta familiaren zain. Eta bigarren...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Herrira: "eskerrik asko": Legazpiko Herrirak larunbateko Plazara ekimenaren argazkiak bidali eta bertaratutakoei eskerrak eman...
- zirtolari: iz. (Ipar.) Errimadun hitz-joko politak egiteko nahiz erantzun zorrotz, azkar eta umorezkoak emateko...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Jon Ander Galarraga posted an update 4 hours, 1 minute ago
Konpostatzeak ere arazoak ekartzen ditu.
Baina arazo guztiek dute konponbidea.http://tolosaldea.hitza.info/2013/05/21/bioaniztasunetik-konpostajearen-arazoak/
-
Unai Oiartzun posted an update 13 hours, 6 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 14 hours, 4 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 14 hours, 23 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 15 hours ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...






