Astelehenean eta asteartean Zegamako Aitxuri herri eskolako umeek Ordizia errugbi taldeko jokalarien bisita izan zuten. Haurrek harrera bikaina egin zieten, eskuetan ikurrinak zituztela, eta errugbilariek euren kirolaren inguruko ikastaroa eman zieten. Ondoren, kirolariak autografoak sinatzen aritu ziren denbora luzez. Ohore bat izan zen Aitxurikoentzat Espainiako Kopa txapeldunak beraien eskolan izatea.
Etiketen Fitxategia | haurrak
Eskola-umeen pilota txapelketako bigarren saioa Idiazabalen da, bihar
Lazkaoko Lapke elkarteak antolatutako Goierri Beheko eskola-umeen VII. pilota txapelketa abian da. Aurreko asteburuan hasi zen, eta bihar Idiazabalgo Igarondon jokatuko da bigarren jardunaldia, 15:30ean hasita. Hamar herritako 101 haur ari dira parte hartzen, Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia et Zegamakoak. Finalak uztaileko lehen asteburuan jokatu arte, herriz herri izango dira [...]
Ataunen pilota partidak jokatuko dituzte gaur
Ataun Avia taldeko pilotariek hiru neurketa dituzte, gaur, Auzoetan, 19:00etatik aurrera. Maite Goikoetxea-Uxue Azkonobieta Intxurrekoen aurka ariko dira; Ander Galparsoro-Endika Apalategi Goierrirekin; eta Beñat Senar-Josu Etxeberria, Arrasaterekin.

Gabiriako haur abesbatzak estreinaldia egin du
Gabiriako Haur Abesbatzak igandean egin zuen jende aurreko lehenengo kantaldia, estreinaldikoa. Azaroan sortu zuten taldea. Udaberri Kulturala egitarauaren barruan, eliza ondoko antzokian aritu ziren. Txindata musika eskolako ikasleek —asko koruan ere badabiltzanak— osatu zuten musika emanaldia. Entzuleek aretoa bete egin zuten, gurasoak eta aitona-amonak gehienak. Ahots eztiz, haurren koruei dagokien samurtasuna barreiatu zuten. Azaroan sortu [...]

Haurren heziera hazten doa Beasainen
Haur batek erabat aldatzen du bikote baten egoera. Mila kezka sortzen dira eta haurrari ahalik eta hezidura onena ematen saiatzea dira denak. Zalantzak, ordea, mila izaten dira eta sarri ez da erraza izaten galderei erantzuna aurkitzea. Arazo honen aurrean aurkitu dira hainbat goierritar, eta honi erremedioa jarri nahian proiektu ezberdinak jarri dira martxan, nork bere [...]
Ataungo kiroldegian lau pilota partida izango dira gaur
Ataungo Auzoeta kiroldegian lau pilota partida jokatuko dituzte, gaur, herriko gaztetxoek. 19:30ean, kimu neskek paletako neurketa dute. 20:00etatik aurrera Ataun Aviako eskulariak ariko dira, eskuz binakako hiru partidatan.
Gipuzkoako Karting Kopa bi asteburutan izango da
Olaberriko zirkuituan Gipuzkoako Karting Kopa jokatuko da, 12 eta 15 urteko gaztetxoentzat. Foru Aldundiak eta zirkuitua kudeatzen duen Vilariño Motorsport enpresak antolatu dute, apirilaren 20-21 eta 27-28rako. Bestetik, etzi LeMans desafioaren 3. karrera jokatuko da, bitik lau lagunerako taldeentzat. 60 minutuko erresistentzia proba da.

Itsasondon gaur zabalduko dute haurren ludoteka
Herri bizitza sustatzeko egitasmoaren barruan, beste urrats bat egingo du gaur Itsasondoko Udalak. Sei urtetik hamarrera bitarteko haurrek erabiliko duten ludoteka zabalduko dute, ofizialki. Haurren parte-hartze zerbitzua deitu diote adin tarte horretakoen baliabide berriari. Udaletxe berrituaren plaza pareko lokal batean egokitu dute haurren ludoteka, Ibarre etxearen aldeko behebarruan. Beiratez inguratua, goxoa eta argia da. Asteazkenetan [...]

Zuhaitz bana, bi urtean jaiotako haur bakoitzeko
Urteroko hitzorduari eutsiz, eta udaberriaren etorrerarekin batera, Zumarragan Zuhaitz Eguna ospatu dute, gaur goizean. Landareak sartzeko ekitaldiari ukitu berezia eman ohi diote, eta gaur ere hala izan da: azkeneko bi urteotan jaio diren Zumarragako haurren izenean sartu dituzte zuhaitz landareak, 83 guztira(lizarrak eta urkiak 25na, ezkiak 13, haritzak 10, astigarrak 10). Zumarragako Ospitalearen barreneko zelaian sartu [...]
Haurrentzat ludoteka irekiko dute Itsasondon
Itsasondoko Udalak 6-10 urte bitarteko haurrentzat ludoteka edo parte-hartze zerbitzua jarriko du martxan. Udaletxeko lokal batean egokituta, apirilaren 10ean zabalduko dute. Asteazkenero 16:30etik 18:30era egongo da irekita. Zerbitzuaren arduraduna Ainara Urteaga udal teknikaria izango da, suspertzaile eta hezitzaile gisa. Umeen parte-hartzea bultzatu eta jolas librea landu nahi ditu ludotekak, helburu hezitzaileak lortzeko. Harremanak, jolas librea [...]
Gutunak
- Lazkaokoa Gipuzkoan eredu
Agurtzane Lasa (Lazkao Birziklatuz taldearen izenean) Lazkao…
Bideoak
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
- Title
- Goierritarrak Hego Tirolen
- Runtime
- 4:46
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
Laburrak
- Legorretan Dantzari Txiki eguna da igandea
- Bilkoin elkarteak 40 urteak ospatuko ditu, zapatuan
- Herri batzarra asteartera atzeratu du Zaldibiako Udalak
- 'Mundumob'-erako entsegua gaur Zaldibian
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
Goierriko blogariak
- Nazioarteko artisau garagardo azoka: “El arte de la cerveza sana” (Aranda de Duero, Ekainak 27-30): Nazioarteko artisau garagardo azoka antolatu dute Aranda de Dueron hurrengo hilabeterako. Izena: ...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Zenbat balio du zure osasun emozionalak?: Ez dakit zenbateko eragina izan duen zure ez-erditzeak ez eta zenbat denbora pasatu den. Daki...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- entrenatzen: Gaur egindako zirriborroak. Lehena bic+parallel pen eta gero errotulagailuak. Bigarrena, argazki pap...
- Legazpiarrak eskola arteko txapelketan: Joan den ostiralean Legazpiko bat-bateko taldeak kantatu zuen Arrasaten. Aste honetan, berriz, idatz...
- Jazpana! indeznet DJ Set (Usopopeko kantu zerrenda): Berandu bada ere, badakizue beti betetzen dudala hitza. Hemen dituzue Usopopen Jazpana! indezent DJ...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- komunitate: iz. 1. Interes eta ezaugarri berdinak dituen giza taldea; leku jakin bateko biztanleen multzoa. 2. H...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Maia Trujillo
2 urte! Zorionak tximeleta, beste urte zoriontsu bat Muxu handi bat!2 urte! Zorionak tximeleta, beste urte zoriontsu bat Muxu handi bat!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Maia-300x225.jpgMaia Trujilloirakurri gehiago » -
Haizea
6 urte! Haunditzen-haunditzen, 6 urte izanik, asko maite zaitugu! Zorionak biharko partez6 urte! Haunditzen-haunditzen, 6 urte izanik, asko maite zaitugu! Zorionak biharko partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/haizea-230x300.jpgHaizeairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 24 minutes ago
’Bi txapeldun zergatik ez?’ http://futbolmamia.com/bi-txapeldun-zergatik-ez/ Borussia Dortmund-Bayern Munich finalaren kronika. Txapeldun Ligako final ederra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 6 hours, 31 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 6 hours, 35 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 9 hours, 9 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours, 1 minute ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Mila lagun baino gehiagok parte hartu du Ordizian atez atekoa diseinatzeko prozesuan 2013/05/24
- Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo 2013/05/22
- Euskararen erabilera normalizatzeko plangintza egiten hasi da Beasaingo Udala 2013/05/22
- Herriarteko Pilota Txapelketarako Beasaingo taldea aurkeztu dute 2013/05/23
- ni neu: €AJren garai honenetan bezalaxe. Bai hoixe!!! G...
- Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo | Zero Zabor: [...] zabaldu du Hitzak bere “Ormaiztegiko b...
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...








