Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | haurrak

Ordizia errugbi taldeko jokalariek Zegamako Aitxuri herri eskola bisitatu dute

Astelehenean eta asteartean Zegamako Aitxuri herri eskolako umeek Ordizia errugbi taldeko jokalarien bisita izan zuten. Haurrek harrera bikaina egin zieten, eskuetan ikurrinak zituztela, eta errugbilariek euren kirolaren inguruko ikastaroa eman zieten. Ondoren,  kirolariak autografoak sinatzen aritu ziren denbora luzez. Ohore bat izan zen Aitxurikoentzat Espainiako Kopa txapeldunak beraien eskolan izatea.

Eskola-umeen pilota txapelketako bigarren saioa Idiazabalen da, bihar

Lazkaoko Lapke elkarteak antolatutako Goierri Beheko eskola-umeen VII. pilota txapelketa abian da. Aurreko asteburuan hasi zen, eta bihar Idiazabalgo Igarondon jokatuko da bigarren jardunaldia, 15:30ean hasita. Hamar herritako 101 haur ari dira parte hartzen, Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia et Zegamakoak. Finalak uztaileko lehen asteburuan jokatu arte, herriz herri izango dira [...]

Ataunen pilota partidak jokatuko dituzte gaur

Ataun Avia taldeko pilotariek hiru neurketa dituzte, gaur, Auzoetan, 19:00etatik aurrera. Maite Goikoetxea-Uxue Azkonobieta Intxurrekoen aurka ariko dira; Ander Galparsoro-Endika Apalategi Goierrirekin; eta Beñat Senar-Josu Etxeberria, Arrasaterekin.

Gabiriako haur abesbatzak estreinaldia egin du

Gabiriako Haur Abesbatzak igandean egin zuen jende aurreko lehenengo kantaldia, estreinaldikoa. Azaroan sortu zuten taldea. Udaberri Kulturala egitarauaren barruan, eliza ondoko antzokian aritu ziren. Txindata musika eskolako ikasleek —asko koruan ere badabiltzanak— osatu zuten musika emanaldia. Entzuleek aretoa bete egin zuten, gurasoak eta aitona-amonak gehienak. Ahots eztiz, haurren koruei dagokien samurtasuna barreiatu zuten. Azaroan sortu [...]

Haurren heziera hazten doa Beasainen

Haur batek erabat aldatzen du bikote baten egoera. Mila kezka sortzen dira eta haurrari ahalik eta hezidura onena ematen saiatzea dira denak. Zalantzak, ordea, mila izaten dira eta sarri ez da erraza izaten galderei erantzuna aurkitzea. Arazo honen aurrean aurkitu dira hainbat goierritar, eta honi erremedioa jarri nahian proiektu ezberdinak jarri dira martxan, nork bere [...]

Ataungo kiroldegian lau pilota partida izango dira gaur

Ataungo Auzoeta kiroldegian lau pilota partida jokatuko dituzte, gaur, herriko gaztetxoek. 19:30ean, kimu neskek paletako neurketa dute. 20:00etatik aurrera Ataun Aviako eskulariak ariko dira, eskuz binakako hiru partidatan.

Gipuzkoako Karting Kopa bi asteburutan izango da

Olaberriko zirkuituan Gipuzkoako Karting Kopa jokatuko da, 12 eta 15 urteko gaztetxoentzat. Foru Aldundiak eta zirkuitua kudeatzen duen Vilariño Motorsport enpresak antolatu dute, apirilaren 20-21 eta 27-28rako. Bestetik, etzi LeMans desafioaren 3. karrera jokatuko da, bitik lau lagunerako taldeentzat. 60 minutuko erresistentzia proba da.

Itsasondon gaur zabalduko dute haurren ludoteka

Herri bizitza sustatzeko egitasmoaren barruan, beste urrats bat egingo du gaur Itsasondoko Udalak. Sei urtetik hamarrera bitarteko haurrek erabiliko duten ludoteka zabalduko dute, ofizialki. Haurren parte-hartze zerbitzua deitu diote adin tarte horretakoen baliabide berriari. Udaletxe berrituaren plaza pareko lokal batean egokitu dute haurren ludoteka, Ibarre etxearen aldeko behebarruan. Beiratez inguratua, goxoa eta argia da. Asteazkenetan [...]

Zuhaitz bana, bi urtean jaiotako haur bakoitzeko

Urteroko hitzorduari eutsiz, eta udaberriaren etorrerarekin batera, Zumarragan Zuhaitz Eguna ospatu dute, gaur goizean. Landareak sartzeko ekitaldiari ukitu berezia eman ohi diote, eta gaur ere hala izan da: azkeneko bi urteotan jaio diren Zumarragako haurren izenean sartu dituzte zuhaitz landareak, 83 guztira(lizarrak eta urkiak 25na, ezkiak 13, haritzak 10, astigarrak 10). Zumarragako Ospitalearen barreneko zelaian sartu [...]

Haurrentzat ludoteka irekiko dute Itsasondon

Itsasondoko Udalak 6-10 urte bitarteko haurrentzat ludoteka edo parte-hartze zerbitzua jarriko du martxan. Udaletxeko lokal batean egokituta, apirilaren 10ean zabalduko dute. Asteazkenero 16:30etik 18:30era egongo da irekita. Zerbitzuaren arduraduna Ainara Urteaga udal teknikaria izango da, suspertzaile eta hezitzaile gisa. Umeen parte-hartzea bultzatu eta jolas librea landu nahi ditu ludotekak, helburu hezitzaileak lortzeko. Harremanak, jolas librea [...]