Miriam Luki Goierriko Hitza-ko kazetariak gidatuta, krisi garaian ere argi izpiak ikusten direla erakutsiko digute Uggasa garapen agentziako Inma Enparantzak, Goieki garapen agentziako Enpresa inkubategiko Maialen Sanchezek eta Karmele Madina ekintzaileak. Ur Gorostiaga Seaskako Zuzendariak berriz Seaskako Ikastolen egungo arazoen nondik norakoari buruzko argibideak emango ditu.
Etiketen Fitxategia | Goierriko Hitza
Hondakinen prebentzio kanpainak egiten ari dira eskoletan
Sasieta Mankomunitateak Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako prebentzio kanpaina hasi du Hondakinak Kitto! lemapean. Goierriko ikastetxe guztietan ari dira kanpaina hau aurrera eramaten, ikastetxe bakoitzean bi orduko saioak eginez. Lehen orduan teoria barneratzen dute ikasleek beraien geletan, eta bigarren orduan jolastokietara jaitsi eta jokoen bidez ikasitakoa praktikan jartzen dute. Artelatz elkartekoak ari dira dinamizazio lanetan, eta [...]
GOIERRIKO HITZAK 8 URTE BETE DITU GAUR
Goierriko Hitza egunkariaren lehen alea publikatu zenetik, zortzi urte betetzen dira gaur. 2004ko urriaren 5ean iritsi zen eskualdeko izaera duen euskarazko lehen egunkaria, eta ordutik, milaka izan dira goierritarren eskura jarri dituen albisteak, kronikak, elkarrizketak, erreportajeak… Urteurrena ospatzeko, lehiaketa berezia ere ari dira egiten egunotan, harpide eta irakurle guztiei euren fideltasuna eskertzeko. Izan ere, harpidedunak [...]
Goierriko herrien artean oreka bila
Udalerrien arteko elkarlana, trukea eta ikuspegi orokorra indartu beharko lituzke Goierrik etorkizunean. Eskualdeko hiru herritako alkateek ondorio horixe utzi zuten, atzo, Goierriko Hitza egunkariaren eta Segura Irratiko Bixi-bixi saioaren mahai-inguruan, Seguran. Uhin bidez eta webgunetik zuzenean aritu ziren Idiazabalgo alkate Ioritz Imaz (Izal Bai koalizioa), Ordiziako Igor Eguren (Bildu) eta Zumarragako Mikel Serrano (PSE-EE), Josune Zarandona kazetariak aurkeztuta. Herrien izaeran eta garapenean neurriak zenbaterainoko garrantzia duen jorratu zuten. Goierrin biztanle kopuruaren aldetik oso bestelako udalerriak baitaude, herritartasunean, zerbitzu eta azpiegitura dotazioan edo finantzazio publikoan eragina baduela ondorioztatu dute hiru alkateek. Herria izaera sendotzeko neurriak garrantzia duela esan zuten Imazek eta Egurenek. «Herria geroz eta txikiagoa izan, errazagoa da komunitate bat osatzen; eta, komunitatea osatzeko erraztasuna dagoenean, herri izaera edo sozializatzeko aukera gehiago dago. Herritarren artean ere sortzen dira hainbat gauza, eragileen artean ekimenak gauzatzeko, herriari bizia ematen diotenak. Hori ere errazagoa da herri txikietan», azaldu du Imaz idiazabaldarrak. Baina ez beti. Herriaren egitura fisikoak ere eragina badu bertako bilguneak antolatzerako unean. «Idiazabal ondo komunikatuta dagoenez, erraz atera gara kanpora. Bestetik, herria luzetara egituratuta dago, eta ez du lagundu sozializatzeko guneak eratzen; Segura edo Zegama batean, adibidez, plaza inguruan dituzte tabernak-eta, giroa», dio Imazek. Gizarte eragileen funtzioa Aldagai horiekin bat etorri [...]
Goierriko kultura eskaintza zabala da, baina harrera eskasa
Azpeitia, Gurrutxaga, Madariaga, Hidalgo, Santos Beloki eta Lierni Elorza –‘Bixi-Bixiko’ esatariak– mahai ingurua hasi aurretik Segura Irratiko atarian Goierriko kultur eskaintzaz gogoeta egiteko, mahai ingurua egin dute Segura Irratiko Bixi-Bixi saioan. Irratsaioko zuzendariak eta Goierrko Hitza-ko kazetariek elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua, eta bertan parte hartu dute Iñaki Hidalgo Ordiziako Udaleko kultura teknikariak, Joxepa Madariaga Goierriko [...]
Gaurtik aurrera herri informazioan sakonduko du Hitza.info-k
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko dute gaurtik. Itxura bakarrik ez, izan ere eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo dute salto eskualdeko hitzek, modu horretan informazio lokalaren arloan sakontzeko asmoz. Aurrerantzean herri edo [...]
Gutunak
- Lazkaokoa Gipuzkoan eredu
Agurtzane Lasa (Lazkao Birziklatuz taldearen izenean) Lazkao…
Bideoak
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
- Title
- Goierritarrak Hego Tirolen
- Runtime
- 4:46
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
Laburrak
- Legorretan Dantzari Txiki eguna da igandea
- Bilkoin elkarteak 40 urteak ospatuko ditu, zapatuan
- Herri batzarra asteartera atzeratu du Zaldibiako Udalak
- 'Mundumob'-erako entsegua gaur Zaldibian
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
Goierriko blogariak
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- entrenatzen: Gaur egindako zirriborroak. Lehena bic+parallel pen eta gero errotulagailuak. Bigarrena, argazki pap...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- udatse: iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstiziora hedatzen d...
- GARAI BATEKO IRAGARKIAK: Notting Hill Brewery: Hurrengo iragarkia Londres hirian zegoen Notting Hill garagardo fabrikarena da. Argazkian ikusi dai...
- Zenbat balio du zure osasun emozionalak?: Ez dakit zenbateko eragina izan duen zure ez-erditzeak ez eta zenbat denbora pasatu den. Daki...
- Legazpiarrak eskola arteko txapelketan: Joan den ostiralean Legazpiko bat-bateko taldeak kantatu zuen Arrasaten. Aste honetan, berriz, idatz...
- Jazpana! indeznet DJ Set (Usopopeko kantu zerrenda): Berandu bada ere, badakizue beti betetzen dudala hitza. Hemen dituzue Usopopen Jazpana! indezent DJ...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Maia Trujillo
2 urte! Zorionak tximeleta, beste urte zoriontsu bat Muxu handi bat!2 urte! Zorionak tximeleta, beste urte zoriontsu bat Muxu handi bat!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Maia-300x225.jpgMaia Trujilloirakurri gehiago » -
Haizea
6 urte! Haunditzen-haunditzen, 6 urte izanik, asko maite zaitugu! Zorionak biharko partez6 urte! Haunditzen-haunditzen, 6 urte izanik, asko maite zaitugu! Zorionak biharko partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/haizea-230x300.jpgHaizeairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 9 hours, 31 minutes ago
Txapeldunen Ligako biharko finalaz aritu gara Naxari Altunarekin Futbolmamia TBn: http://futbolmamia.com/futbola-aletzen-txapeldunen-ligako-finalaren-atarikoa-naxari-altunarekin/
-
Jon Fernandez posted an update 11 hours, 51 minutes ago
Lehia parekatuta egon da UGT-Euskadiren kongresuan. Botoen %55,65 jasota irabazi du Arzak.
-
Jon Fernandez posted an update 12 hours, 4 minutes ago
Raul Arza aukeratu dute UGT-Euskadiko idazkari nagusi. Pilar Collantes izan da Barakaldon egindako kongresuko galtzailea. Iragarritakoa baino ia bi ordu beranduago eman dute irabazlearen izena, zenbaketan arazoak izan direla-eta
-
Jon Fernandez posted an update 16 hours, 22 minutes ago
Ekintzaileen lege berriarekin, Espainiako zorretan bi milioi eurotik gora inbertitzen duten atzerritarrei egoiliar baimena emango die Madrilek, eta baita 500.000 eurotik gorako etxea erosten duten atzerritarrei ere.
-
Jon Fernandez posted an update 16 hours, 29 minutes ago
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du ekintzaileentzako lege berria. Besteak beste, aurrerantzean ekintzaileek ez diote zorrei euren ohiko etxearekin erantzun behar izango, eta BEZa faktura kobratutakoan ordaindu ahal izango dute. Baina autonomoen elkarteek gehiago eskatu diote Madrili: finantzazioaren eta kredituaren iturria zabaltzeko, eta…
- Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo 2013/05/22
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Mila lagun baino gehiagok parte hartu du Ordizian atez atekoa diseinatzeko prozesuan 2013/05/24
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Bankuen kontrako protesta ekitaldia egin dute Zumarragako BBVAren egoitzan 2013/05/22
- ni neu: €AJren garai honenetan bezalaxe. Bai hoixe!!! G...
- Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo | Zero Zabor: [...] zabaldu du Hitzak bere “Ormaiztegiko b...
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...








