Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | futbola

Kantabrian irabaziz gero, gertu luke igoera fasea Estanda Ordiziak

Lau jardunaldi besterik ez dira falta Espainiako Zilarrezko mailako nesken areto futboleko liga erregularra bukatzeko, eta geratzen diren lau partidak finalen parekoak izango dira Estanda Ordizia taldearentzat. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sail…

Estanda Ordiziak partida erabakigarria du Galizian

Espainiako zilarrezko mailako areto futboleko bi talde onenek elkarren aurka jokatuko dute bihar Ferrolen (Galizia), 16:30ean. Estanda Ordizia da lehen multzoko liderra, eta Valdetires Ferrol bigarrena, baina partida bat gutxiago dute galiziarrek, eta irabaziz gero, sailkapen buruan jarriko lirateke. Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, Galiziakoak dira bai partida eta baita liga irabazteko hautagaiak ere, baina Ordiziakoa [...]

Beasainek hiru puntu lortu ditu etxetik kanpo, Balmasedari irabazita

Urte berriarekin batera erritmoa hartzen hasi da Beasain, eta azken asteetan, emaitza onak lortzen ari da. Baita etxetik kanpo ere. Asteburuan, Balmasedan irabazi dute, eta 32 punturekin daude orain, sailkapeneko 9. postuan daude. Partidaren nondik norakoak ikusita, gainera, hare garrantzia handiagoa du garaipenak. Izan ere, markagailuan atzetik jarri ziren txuri-urdinak, 15. minutuan Gondrak etxekoen gola [...]

Durangoren kontra galdu du Beasainek, partida eskasa jokatuta

Larunbat arratsaldeko giroa bezain eskasa izan zen Beasainek jokatutako partida, eta galdu egin zuen etxean, Durangoren kontra. Lasaren mutilek ez zuten aukera garbirik sortzen asmatu. Durangok, ordea, urrundik egindako jaurtiketa batean, zortea lagun, gola egin zuen, baloiak defentsa baten gorputzean jo eta gero. Bizkaitarrek, defentsan itxi eta emaitzari eustea lortu zuten. Punturik batu gabe, 10. [...]

Beasainek 3-0 irabazi dio Leioari

3-0 emaitzarekin irabaziz hasi du urtea Beasain futbol taldeak. Leioaren kontra lortu dute garaipena, partida serioa jokatuta. Sendo aritu ziren beasaindarrak atzekaldean, eta aurrekaldean “kalitate altuko jokaldiak” egin zituzten. Lehen zatia parekatua izan zen. Bizkaitarrek baloi luzeetan oinarritu zuten euren jokoa, Markel Robles bilatu asmoz, baina Elustondok, Quintanak, Imazek eta Gurruk osatutako atzeko lerroak “lan [...]

Goierriko lau futbol eskolak topaketa egingo dute etzi Lazkaon

Lazkao, Beasain, Ordizia eta Segura-Aizkorri futbol elkarteen eskoletako jokalariek topaketa egingo dute, igandean, Lazkaoko Arizti Haundi zelaian. 09:00etan hasiko dira partidak, goiz osorako. Benjamin (2003an eta 2004an jaioak) eta kimu (2002koak) mailetakoek parte hartuko dute. Ez da lehiaketa, elkarren artean futbolean jolasteko aukera ematea baizik.

Lazkaon 24 orduko futbol txapelketa antolatu dute

Lazkaoko gazteek 24 orduan etenik gabeko futbito txapelketa antolatu dute. Larunbatetik igandera jokatuko da, Joxemiel Barandiaran kiroldegian, 12:00etan hasita. Izena emateko talde bakoitzak 80 euro ordaindu behar du. Irabazleak 180 euro eta arkumea j…

Beasainek 2-1 irabazi du etxean, Bermeoren kontra

Badirudi beasaindarrak bilatu dutela denboraldi hasieratik falta zuten oreka, eta berdinketa bolada luzearen ondoren, azken hiru partidetan 7 puntu lortu dituzte. Asteburuan Bermeoko taldearen bisita izan dute. Partidaren hasiera parekatua izan zen, et…

Beasainek bana berdindu du Laudiorekin, eztabaidarako jokaldi bat tarteko dela

Beasain eta berdinketa binomioa gehiegitan errepikatzen ari da dagoeneko, denboraldi honetan. Hamasei jardunaldi jokatu dituzte eta hamabigarrenez berdindu du Iker Lasak zuzentzen duen taldeak. Etxeko garaipenaren ondoren, arerio sendoa zuten parean, l…

Beasainek bana berdindu du etxean, Alavesekin

Hamahirutik hamar. Denboraldi honetan jokatu dituen ia partida denak berdindu egin ditu Beasainek. Taldeari erritmoa hartzea kostatzen ari zaio, eta hiru puntuak lortzea, ia ezinezkoa. Jokatu dituzten hamahiru jardunaldietan garaipen bakarra lortu dute Lasaren mutilek; galdu ere ez dituzte asko galdu, bi partida besterik ez, baina berdinketekin bakarrik, ez dago puntu askorik biltzerik. Asteburuan ere puntu bakarrarekin gelditu dira, etxean, Alaves B taldearen kontra bana berdindu eta gero. Arabarrek hartu zuten aurrea markagailuan, Llamasek area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker. Bigarren zatian, ordea, Aitor Imazek berdindu zuen, korner batean. Alavesekoak gizon bat gutxiagorekin gelditu ziren, epaileak Kevin kanporatu eta gero. Beasainek, ordea, penaltia huts egin eta hiru puntuak lortzeko aukera ederra galdu zuen. Beasainek 13 puntu ditu orain, eta sailkapeneko hamalaugarren postuan dago. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatu beharko dute, Pasaiaren kontra.