Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | festa

Ospatzeko eguna iritsi da

Belaunaldi askotako herritarrek egindako lanari eta borrokari esker, Gaztetxearen 25. urteurrena ari dira ospatzen gaur Ordizian.  Urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina denbora guzti horretan iragarri duten gisan, gaur da ospakizun eguna. Gaztetxeari aurreskua dantzatuz hasi dute eguna gazte ordiziarrek. Petardoen danbatekoek iragarri dute festa egunaren hasiera, eta ondoren, hogei bat herritarrek egin dute dantza txistuaren soinuarekin, beste horrenbeste edo gehiago begira zituztela. Erraldoiak ere egun berezirako atondu dituzte gaur, Gaztetxearen urteurreneko zapiak lepoan jarrita. Zalantzarik gabe, kolore morea da gaur nagusi Ordizian. Egunari hasiera emanda, kalejira egin dute herrian zehar, tabernaz-taberna eztarria bustitzeko geldialdiak eginez. Bazkaritarako frontoi txikian elkartuko dira egun Gaztetxean biltzen diren gazteak, eta urte askotan zehar ibili izan direnak. Izan ere, denek dute zer kontatua, eta horregatik, bazkal ostean batallita kontaketa egingo dute denek. Arratsaldean ‘Porrotx’ eta Motxila 21 Etorkizunean mediku etxea izandako eraikinean bilduko direnak ere gogoan izan dituzte Ordiziako Gazte Asanbladako kideek, eta arratsalderako umeentzako ekitaldia antolatu dute. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa Plaza Nagusira joango da 18:00etan, bertan biltzen diren umeekin jolas egitera. Motxila 21 talde nafarrak ere kontzertua egingo du plaza inguruan ordu horretan hasita. Down sindromea duten 12 gaztek eta 7 boluntariok osatzen dute taldea, eta sona handia lortu [...]

Hamalau talde ariko dira aurten Jazpana Fest! jaialdian

Urriaren 28tik 31ra izango da aurten Jazpana Fest! jaialdia, ruralismo postmodernoaren festa. Hirugarren urtea da aurtengoa jaialdia antolatzen dutena, eta urteurrena aitzakia hartuta, egun bat gehiago izango du aurten jaialdiak, azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz. Antolatzaileek atzo egin zuten jaialdiaren aurkezpena, eta bertan emandako datuen arabera, hamalau taldek egingo dute kontzertua hiru egunetan. Beasaingo, Goierriko, Euskal Herriko eta Espainiako musikariak igoko dira oholtzara jaialdian zehar. Urriaren 28rako, lau dira talde gonbidatuak, tartean Beasaingo Continuo Renacer eta Lost Chords. Lehen taldeak bigarren diska aurkeztuko du jaialdian. Rock gordina eta zuzeneko bikaina duen Atom Rhumba taldea eta hirukote andaluziar batek osatutako Guadalupe Plata taldeak ere Beasainen izango dira jaialdiko lehen egunean. Kontzerutuen amaieran, Olarius&Brothers dj-ak ariko dira musika jartzen: Jon Gurutze Olano eta Egoitz Irizar beasaindarrak. Urriaren 29an, larunbatean,  Los Tiki Phantoms, dagoeneko ibilbide luzea egina duen El Columpio Asesino, hirugarren diskoa aurkeztuz Baionatik datorren Willis Drummond, kantu azkarrak eta zuzenak egiten dituen La Celula Durmiente eta The Nekrobabies eta Cuarto de Hora talde legazpiarrak ariko dira. Kontzertuen ondoren Mether&Zacker dj-ek egingo dute saioa. Igandean, urriaren 30ean, izango dira azken kontzertuak. Ordurako, Grises talde zestoarra (Gipuzkoa), Ainara Legardom bilbotarra, Valentziako (Herrialde Katalanak) Los Teleplasticos eta Brigada Criminal talde ohiko hainbat abeslarik [...]

Beasain Elkarlanean jaialdia egindo dute aurten ere

Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak Beasain Elkarlanean jaialdia antolatu du bigarrengoz. Datorren astean egingo dute jaialdia eta, iaz bezala, aurten ere ekintzaz beteriko lau egun antolatu dituzte. Jaialdian bildutako dirua Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegia eraikitzeko erabiliko dute. Lau eguneko jaialdia urriaren 13an hasiko da, eta 16an amaitu. Ostegunean, Pulpalia taldekoekin hasiko da jaialdia, eta Galiziako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Igandera arte egongo dira Loinazko San Martin plaza azpian Pulpaliakoak. Herriko hainbat elkartek, dendak, tabernak eta taldek ere parte hartuko dute jaialdi solidarioan. «Borondatezko jaialdia izanda, eskertzekoa da horrenbeste jendek parte hartzea», zehaztu du Herriak Elkarlaneaneko Leire Plazaolak. Ostiralean haurrentzako tailerrak egingo dituzte, eta aurten, berrikuntza gisa, entzierro txiki bat ere bai. Larunbatean eta igande goizean, artisau azoka egingo dute plaza inguruan, eta haurrek lanbide ezberdinetan oinarritutako tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek emanaldia egingo dute larunbatean, eta Igor Rezola Dizebi grafitilaria lanean ariko da plaza inguruan. Afari solidarioa dirua biltzeko Jaialdiko ekintza garrantzitsuena urriaren 15erako antolatu duten afari solidarioa izango da. Herriko elkarte gastronomiko, okindegi, harategi, taberna eta abarren laguntzarekin prestatuko dute afaria. Pertsonako 25 euro ordaindu beharko da, eta txartelak salgai daude dagoeneko Plazape tabernan eta Herriak Elkarlaneanen bidezko merkataritza dendan. Jaialdian zehar [...]

Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia egingo dute bihar goizean

Igartza Igeriketa Taldeak antolatuta, XXIV. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia, eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena jokatuko da bihar Antzizar kiroldegian. Goizeko 10:30ean hasiko da festa giroko txapelketa, antolatzaileen arabera, «sariketa bat baino gehiago festa bat» izango baita. Igartza elkarteko Gorka San Sebastianek azaldu duenez, «herriko eta inguruko gazteen eta helduen artean igeriketa bultzatzea da helburua», eta horrek emango dio beste urte batez festa itxura biharko txapelketari. Azken urteetan bezala, bihar ere Legazpiko, Ordiziako eta Usurbilgo (Gipuzkoa) igeriketa taldeetako igerilariak Beasaingoekin batera ariko dira, Igartza taldeak gonbidatuta. Hala ere, txapelketa irekia dela azpimarratu du San Sebastianek, eta nahi duten igerilari guztiek parte hartu dezaketela. Iaz 150 parte hartzailek eman zuten izena, eta aurten dagoeneko 120 igerilaritik gora daude apuntatuta. San Sebastianen arabera, aurten ere iazko kopurua berdintzera iritsiko dira. Oraindik izena eman ez dutenek, gaur eta bihar dute aukera. Gaur arratsaldean Antzizar kiroldegian egongo dira Igartza taldekoak, eta bihar 10:00ak arte ere eman ahalko da izena. Haurrek, gazteek eta helduek parte hartu dezakete sariketan. Bihar egingo duten festarekin, aurreko denboraldian igerilariek egindako «lan biakina» agerian utzi nahi dute antolatzaileek, eta «aurtengo denboraldiari hasiera on bat eman». Txapelketatik festara saltoa Hogeita lau urte hauetan ez du etenik izan Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiak. Ezta [...]

Ramadanaren amaiera ospatuko dute arratsaldean

Irribarre elkarteak Ramadanaren amaiera ospatu du arratsaldean, gaur amaitzen baita. Beasaingo musulmandarrek antolautako festa da, eta 20:30ean hasiko da, Loinazko San Martin plazan.
Festan, janari mota ezberdinak dastatuko dituzte, eta nahi duten her…

Igartzan ospatu dute Santiago eguna

Donejakue Bideko Lagunen Elkarteko kideek Beasainen ospatu dute aurten Santiago Eguna. Elkarteko kide izandakoen alde, meza egin zuten lehenengo, eta handik Igartza jauregia bisitatzera joan ziren. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirrek erakutsi zien jaur…

Santiago Eguna ospatuko dute Igartzan astelehenean

Donejakue Bideen Lagunak elkarteak Beasainen ospatuko du aurten Santiago eguna, astelehenean. Hildako elkarteko kideen aldeko meza egingo dute 12:00etan, San Martinen. Handik Igartza Multzoa bisitatzera joango dira. Aranzadi Elkarteko Juantxo Agirre…

Ataungo Aizkoatek elkarteko festa ospatuko du bihar

Ataungo Aizkoate kultur elkarteak bazkideen arteko festa eguna antolatu du biharko, larunbata. Arratsalde osoan ekitaldiak eta ikuskizunak izango dira, eta jaiari bukaera afariarekin emango diote, bertsolariek lagunduta.
Lehenbizi, 17:00etarako, toka t…

Jubilatuen egoitzan jaialdia egingo dute igandean

Beasaingo jubilatuen elkarteak 29 urte betetzen ditu aurten, eta igandean jaialdia egingo dute. Araingoiti egoitzan, 10:00etan, egingo duten mezarekin hasiko dituzte ospakizunak jubilatuek, eta 12:30ean hamaiketakoa egingo dute egoitzan. Sabela beteta,…

‘Jolasturte bukaerako festa’ egingo dute gaur ludotekan

Ludotekak ikasturte amaierako festa egingo du gaur arratsaldean. Urtero bezala, jolasak, eskulanak, aurpegi margoketa, jokoak… antolatu dituzte ludotekako arduradunek. Aurten ordea, emanaldi berezia ere egongo da, Zurrumurru antzerki taldeko akt…