Biharko egun handiaren zain, goiz bete-betea izan gute legazpiarrek. Latxartegi parkea festa gune nagusia izan da goizean zehar, bertan egin baita VI. ganadu feria. Legazpiko baserrietako ganadua bertatik bertara ikusteko aukera izan da goiz osoan. Behi, txahal, asto, zaldi eta behor ederrez gozatzeko aukera izan dute legazpiarrek, talo usainaren laguntzaz. Telleriartekoak aritu dira taloak egin [...]
Etiketen Fitxategia | festa

Iztuetaren esne-makinaren hirugarren urteurrena ospatu dute Beasainen
Duela hiru urte jarri zuten Lazkaomendiko Iztueta Azpikoa baserrikoek esne-makina Beasainen. Bezeroei esker ona adierazteko, eta behi esnearen onurak azaltzeko, festatxoa egin dute goizean Barrendain plazan. Behi puzgarria eta tailerrak izan dituzte txikienek. Txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu diren haurrek zein helduek. Esne botilak eramateko zakuzko poltsak banatu dizkiete Iztuetatakoek bezeroei.

Larreak irekiko dituzte etzi Larraitzen
Etzi irekiko dituzte ofizialki Aralargo larreak, Larraitzen egingo den egun osoko festarekin. Ardi eta ahuntz gazta, taloak, sagardoa, orein produktuak, ogia… erosi ahalko dira goizean-goiztik jarrita egongo den bertako produktuz osatutako azokan. Aralarko mapa eta liburuak ere erosteko aukera izango da. Horrez gain, behi, behor, ahari eta bestelako abereen erakusketa egongo da. Bestalde, Nabarraldeko kideek [...]
Ernai gazte erakundearen aurkezpen festa eta ekitaldia egingo dute etzi
Sortu berria den Ernai gazte antolakundearen Ordiziako aurkezpena egingo dute gazteek etzi, hilak 13, arratsaldetik ordu txikietara bitarte. Herri mailako aurkezpena izan arren, antolatzaileek gogoratu dute bertso afarira nahi duena joan daitekeela, baina horretarako Ordiziako Herrikoan eta Kirkil tabernan, eta Beasaingo Arranoan salgai dauden txartelak erosi behar dira. Bost euro balio du txartelak. Herrigunean egingo [...]
Festa giroan jokatuko dute derbia bihar Ampo Ordiziak eta Hernanik
Gipuzkoako errugbiak festa eguna du bihar. Ampo Ordiziak eta Hernanik derbia jokatuko dute Altamiran, 16:00etan hasita. Bi taldeek dute puntu premia: Ordiziak laugarren postuan finkatu nahi du, eta Hernanik, berriz, jaitsiera postuetatik urrundu. Zelaian borroka espero da, baina zelaitik kanpo festa kutsua izango du derbiak. Izan ere, joaneko partidan hernaniarrek egin zuten bezalaxe, Ordiziako zale [...]
Umeen eguna jolasean ospatzeko
Umearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur mundu osoan, eta aurreneko aldiz, Beasainen ere egun horren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte. Berritsu eta Txelotxe ludoketak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak prestatu du ekimena. Hala, gaur arratsaldean umeentzako jolasak, tailerrak eta bestelako denborapasak izango dira Loinazko San Martin plaza azpian. Umeen oinarrizko espubideetako bat, jolas egitea delako. Mikel Apaolaza udaleko gazteria teknikariak, Haurren Nazioarteko Egunaren jatorria azaldu zuen. 50eko hamarkadaren hasieran, «haurren babeserako nazioarteko elkarte bat sortu zen, eta horrelako egun baten beharra ikusi zuten». Pixkanaka, gero eta herrialde gehiago batu zitzaizkion ekimenari, eta 1959. urtean, «Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20a finkatu zuen, Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko data gisa». Apaolazaren esatnetan, «hori da biharko egunaren muina eta arrazoia, eta Aisihezi elkarteak ere egun berezi bezala programatu nahi izan du, haurren eskubideak aldarrikatzeko eta babesteko». Koldo Agirre alkateak ere, «haurrak babesik gutxien duten pertsonak» izan daitezkela azaldu zuen, eta udalaren ustez, «garrantzia berezia merezi dute, gure etorkizuna beraiek direlako». Agirreren arabera, «nolako haurrak hezi, halako etorkizuna eraikiko dugulakoan gaude, eta gure lana hori bultzatzea eta ahalik eta baliabide gehien jartzea da». Gaur arratsaldean, festa Txelotxe eta Berritsu elkarteak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak eta udalak, Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, festa giroko ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako. Hala, bostetatik aurrera, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira, [...]
Boluntarioen eguna eta Beasain Elkarlanean jaia egingo dituzte larunbatean
Elkartasunak mila aurpegi izan ditzake, eta horren erakusgarri dira elkartasun proiektuetan diharduten Beasaingo elkarteak. Aste osoan zehar hainbat ekitaldi egin dituzte, baina larunbata izango da, egitarau aldetik, egunik beteena. Beasaingo elkarteek Boluntarioen eguna ospatuko dute batetik; baina egun berean, elkarte horietako batek, Herriak Elkarlanean GBEak, Beasain Elkarlanean eguna ere egingo du. Boluntario astea, herriko gizarte arloko herriko elkarteek urtean zehar egiten duten lan isila ezagutarazteko sortu zen, duela hamaika urte. Gisa horretako hemezortzi elkarte daude Beasainen, eta aste horren barruan, beraien lana kalera ateratzen dute. Horixe egingo dute bihar goizean, Gernika pasealekuan jarriko dituzten postuetan. Besteak beste, umeentzako jolasak, trikitilariak eta Gurea abesbatzaren saioa izango dira. Baita elkarteen arteko patata tortilla lehiaketa ere. Epaimahaikide moduan, Rubiorena, Urbieta, Dolarea eta Xerbera jatetxeetako sukaldariak ariko dira. Aurretik ordea, 12:00etan, eskarmentu gehien duen elkarteari urtero eskaintzen dioten omenaldia egingo dute. Aurten, Alkoholiko Anonimoen elkartea izango da omendua. Elkarte horrek 30 urtetik gora daramatza Beasainen lanean, 1980. urtean hasi baitziren alkoholarekin arazoak dituzten Goierriko biztanleei laguntza eta aholkularitza ematen. Irabazi asmorik gabeko Beasaingo elkarterik beteranoena da. Urbialde plazan duten egoitzan biltzen dira, astearte eta larunbatetan, 19:00etan. Beasain Elkarlanean eguna Boluntarioen Egunarekin batera, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako festa izango da bihar, arratsalde partean hasita. 16:30ean, zeramika tailerra egingo dute, [...]
Egun osoko festarekin ospatuko dituzte San Migelak Ormaiztegin
San Migel jaiak ospatuko dituzte larunbat honetan Ormaiztegin. Goizetik hasiko da festa Mendi bizikleta probarekin eta gaueko ordu txikiak arte luzatzeko aukera izango da Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Larunbateko jaiarekin lotuta, ostiral arratsaldeko 19:00etan Sasi-pilotari txapelketa jokatuko da Zubipe kiroldegian. XVIII. mendi bizikleta ibilaldian izen ematea goizeko 9:30etatik aurrera udaletxe azpian egin beharko da. Federatuak 5 euro eta federatugabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Irteera 10:00etan izango da Maixune etxearen aurretik eta ibilbidea 23 kilometrokoa izango da, gaztetxoentzat beste bat motzagoa aukeran egongo delarik. Ormaiztegi, Idiazabal, Mutiloa eta Gabiriko mendietan zehar izango da ibilaldia. Lierniko gainean edariak banatuko zaizkie txirrindulari partehartzailei. Amaiera udaletxe aurrean izango da, eta bertan, gosaria eta kirol materialen zozketa egingo da pratehartzaile guztientzat. Hona hemen larunbateko egitarau osoa: 10:00 Mendi bizikleta proba. 12:00 XXI. San Migel toka txapelketa herrikoia Muxika egurastokian. Ondoren XVII. harrikalari txapelketa herrikoia Berjaldegi zelaian. 16:00 XXII. San Migel mus txapelketa eliz atarian. 16:30 Haurrentzako jokoak udaletxe ondoko enparantzan. 17:45 VI. San Migel patata tortila txapelketa herriko enparantzan. 20:15 Ardo kupelaren irekiera Muxika egurastokian. 21:00 Afari herrikoia garai bateko era berreskuratuz Muxika egurastokian. Jarraian Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen kale animazioa.
Gipuzkoako etorkinen eguna antolatu du Bategitek, lokal egokia eskatzearekin batera
Beasaingo Bategite elkarteak Gipuzkoa mailako etorkinen eguna antolatu du iganderako. Elkarteak hiru urte daramatza lanean, eta orain arte herri mailako jaialdiak osatu badituzte ere, hau da lurralde mailan egingo duten aurrenekoa. Eguerditik hasita, artisau azoka, futbola eta hainbat herrialdetako dantzak eta musika izango dituzte. Jaialdi hori, ordea, aldarrikapen kutsu batekin dator; izan ere, Bategite elkarteko kideek lokal baten «premia larria» dutela azaldu dute. Pablo Parra elkarteko kideak azaldu duenez, «beharrik handiena duten pertsonei, batez ere etorkin familiei laguntzeko» sortu zuten Bategite. Krisia dela medio, hiru urte hauetan familia horien egoerak «okerrera» egin du. Izan ere, lana bilatzeko zailtasunez gain, krisi garaian jendearen artean etorkinekiko jarrera okertu egiten da, zenbaitetan, «jarrera xenofoboak» sortzeraino. Hori dela eta, Bategite elkartea «etorkinei arlo guztietan» laguntzen saiatzen da; «bai papelak egiten, osasungintzan, lan arloan…». Gaur egun 200 bazkide inguru ditu; 125 Beasaingoak eta gainontzekoak Goierrikoak. Familia horietako asko lanik gabe daude, eta jatekorik ere ez dute. «Gipuzkoako elikagaien bankuaren bidez, hilero 200 bat familiarentzako janaria» ekartzen dute. Lokal baten aldarrikapena Berrehun familia horientzako elikagaiak ekarri eta banatzeak sortzen die buruhausterik handiena. Izan ere, Bategite elkarteak ez du lokalik, eta Pello Urretabizkaia elkarteko kidearen etxean pilatzen dituzte jakiak. Horiek ordea, «ez dira baldintzarik egokienak» eta beraien lana [...]
Legorretako herri baratzeetako produktuen erakusketa eta dastaketa egingo dute
Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri ikusi ahalko da larunbatean, Legorretan, 18:30etik aurrera plazan. Udalak, Ugaro herri eskolak eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute. Legorretako Udalak 22 lur sail herritarren e…
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
- Title
- M18 Plazara! Beasainen
- Runtime
- 1:32
Laburrak
Goierriko blogariak
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Juanma Gallego posted an update 8 hours, 5 minutes ago
‘Erregearen lehorreratzea’ da Game of Thrones fantasia sagaren geografia imaginarioak duen hiriburua
Game of Thrones. Irudia: HBO -
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 17 hours, 2 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 21 hours, 25 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 23 hours, 57 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 day ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...









