Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | Ezkio-Itsaso

Goierritarrak sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko elkarte berrian

Hego Euskal Herriko lau sagardogile elkarteek eta sagardoaren eta turismoaren inguruko zenbait eragilek Bizi Sagardoa elkartea sortu dute. Bere helburua sagardoaren kultura eta turismoa sustatzea da. Partaideen artean, Ezkio-Itsasoko eta Zeraingo Udalak, Igartubeiti baserria, Zerain Dezagun fundazioa eta Aldabe Zerbitzu Turistikoak kooperatiba daude. Egitasmo hau atzo aurkeztu zen Donostiako Aquariumean eta ekitaldian Goierriko ordezkariak izan [...]

Igartubeiti, orain entzungai

Igartubeiti baserria bisitatzea beti izan da plazerra, baina aurrerantzean bisita askoz ere gozagarriagoa izango da; aurkeztu berri den egitasmo bati esker. Orain arte baserriaren edertasunaz, egurraren ukimen goxoaz edo sagarraren usainaz goza zitekeen. Atzotik, Igartubeiti entzumenerako ere bada atsegina. Izan ere, bisitariek Maialen Lujanbio bertsolariak eta Arantxa Iturbe idazleak baserriari buruz idatzitako ipuinak entzun ditzakete. [...]

Ezkio-Itsaso, inaugurazioz inaugurazio

Aurten, zorioneko krisia dela eta, ez da inaugurazio uzta oparoa izango. Ezkio-Itsason, ordea, bi egingo dituzte denbora gutxian. Haur eskola ireki berri dute eta apirilaren 14an Amabirjinaren aterpe berria inauguratuko da. Biak ala biak Santa Lutzi auzoan daude. Ezkio-Itsasoko haurtzaindegia autobide azpiko biribilgunetik gertu egin diren etxeetako lokal batean dago. Hamar lagunentzako bi gela ditu [...]

Ortzi Akizu: «Euskal Herrian ere badago modu jasangarrian bizi den jendea»

Ortzi Akizuk (Ezkio-Itsaso, 1983) Diseinu Industrial Jasangarria ikasi zuen Italian eta marrazketa eskolak ematen ditu Gasteizko Ingeniaritza fakultatean. Ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin zerikusia duten bi lanetan ere aritu da: Tecnalian ibilgailu elektrikoa Euskal Herrian zabaltzeko lan egin zuen eta Felix Iñurrategi-Baltistan fundazioarentzat energia berriztagarrien integrazioa aztertu zuen. Kutxa Ekogunearen Ekobidaia lehiaketa irabazi du eta irabazitako [...]

Goierri garaiko bizilagunek Parot doktrina indargabetzeko eskatu dute


Goierri garaiko udal ordezkari eta herritarrek 197/2006 doktrina (Parot doktrina bezala ezagunagoa) indargabetzeko eta zigorra bete duten Ezkio-Itsaso eta Legazpiko hiru preso politikoak aske uzteko eskatu dute.

Asteazken arratsaldean agerraldia egin zuten Ezkio-Itsasoko udaletxean preso politikoek bizi duten «egoera larria» ezagutzera emateko eta salatzeko. Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak eta Ana Alkorta ELA sindikatuko kideak hartu zuten hitza.

Ezkioko Amabirjinaren aterpea martxoaren 24an inauguratuko da

AHTren trenbideak Ezkio-Itsasoko Amabirjinaren aterpera iristea oztopatuko duenez, estalpe berria egiten ari dira egungoa baino apur bat beherago. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 24an izango da, 11:00etan. Amabirjinaren aterpea berritzeaz gain, ingurua txukuntzen ari dira. Kalbarioa mantendu egingo dute. Gainera, oinez eta autoz iristeko bide berri bat ere egiten ari dira. Bide hasieran, udaletxe zaharraren atzeko aldean, [...]

Hainbat arazo eragin ditu euriak eskualdeko errepidetan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hainbat arazo daude une honetan eskualdeko bigarren mailako hainbat errepidetan, euriaren eraginez.  Mendiko urak pilatu eta hainbat lurjauzi gertatu dira arratsaldean zehar, eta horien ondorioz trafikoa moteldu egin da Segurako, Zegamako, Beasaingo, Legazpiko eta Gabiriako errepideetan. Seguran bi lurjauzi izan dira 16:00ak inguruan, Zegaman beste bat 18:00ak aldera, eta [...]

Goi tentsioko linea eteteko tramitazioa hasi du Espainiako Gobernuak

Gueñesetik Ezkio-Itsasora eta Deikaztelutik Ezkio-Itsasora egitekoak ziren goi tentsioko lineak egiteko proiektuak bertan behera utzi zitu Espainiako Gobernuak. Madrilgo gobernuak ez du baimenik emango Goierriko hainbat herri zeharkatuz eraiki nahi zituzten bi lineak egiteko, harik eta planifikazio berria egin eta beharrezko direla baieztatu arte. REE Red Electrica de España enpresak egingo ditu lineak beharrezkoak diren [...]

AHTren lanetako lehen harria jarri dute Ezkio-Itsason

Abiadura handiko trenaren lanetako lehen harria jarri dute goizean Ezkio-Itsason. Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuko ordezkariak parte hartu dute ekitaldian. zati horretan lanean hasita, hamalau dira guztira Gipuzkoan lanean ari diren zatiak. Ezkio-Itsasoko zatiak 2,8 kilometro izango ditu, eta Arriolaren arabera, “puntu estrategikoa” izango da, Goierriko eta Tolosaldeko geltokia hartzeaz gain, [...]