Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | euskara

Goiztiri AEK-k udako ikastaroak antolatu ditu

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak udako ikastaroen eskaintza zabalik du dagoeneko. Batetik, 1, 2 eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaroa egingo dute. Bi txandatan emango dute, ekainaren 27tik uztailaren 21era, eta irailaren 2tik 28ra bita…

Udal euskaltegiak ikasle eta herritarren iritziak bildu nahi ditu Oroimenaren liburuan

Beasaingo udal euskaltegiaren  25. urtemuga dela eta, hainbat ekitaldi egin dituzte dagoeneko, eta datozen aste eta hilabeteetarako ere, beste hainbat ekintza prestatu dituzte. Horietako bat, ikasleen eta herritarren iritziak biltzeko sortu duten Oroimenaren liburua da. Mari Paz Martin euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez, «Norberak bere gogoetak eta oroimenak konpartitu ditzake, idatzi, marrazki edo bertso bidez. Guk hori euskaltegiaren oroimen eta ondare gisa gordeko dugu ». Liburua euskaltegiko sarreran dago, eta bertatik pasa diren ikasleei eta nahi duten herritar eta eragile guztiei egin diete beraien mezuak idazteko deia. Beasaingo udal euskaltegia, 1987ko irailean zabaldu zuten. Aitor Larburu zinegotziak gogorarazi duenez, aurreneko urte hartan 103 ikaslek eman zuten izena. Harrezkero, «4.000 ikasle inguru pasa dira udal euskaltegitik». Gaur egun, 150 ikasle, 6 irakasle eta administrari bat dituzte. Orain arteko ibilbidea oparoa izan bada ere, aurrera begira beste zenbait erronka dituztela azaldu zuen Mari Paz Martinek. «Horietako bat, jendearengana urbiltzen asmatzea eta bakoitzak duen perfilaren araberako eskaintza egitea» izango da. Horrekin batera, hobekuntzaren bidean jarraitzea eta teknologia berrien arloan sakontzea lortu nahi dute. Bide horretan, blog bat (beasaingo-udaleusk.blogariak.net) eta twitter kontua estreinatu dituzte aurten. Urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, ekainaren 16an, egun pasako irteera egingo dute Getariara, bertako txakolindegi bat eta Balentziaga museoa ikustera. Orain arte, erantzun [...]

‘Ausarta euskaraz’ kanpaina, “arrakastatsua”

Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Euskara sailek sustatutako Ausartu euskaraz kanpainak “arrakasta handia” izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Herriko harategi, arraindegi eta frutadendetan euskaraz hitz egitea bultzatzea zen hilare…

‘Leturiaren egunkari ezkutua’ publikoki irakurriko dute Lazkaon, ekainaren 12an

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal idazlea oroitzeko eta omenaldi herrikoia egiteko, haren eleberri ospetsu baten irakurketa publikoa antolatu dute, Lazkaon.  Leturiaren egunkari ezkutua liburua (1957an argitaratua) jende aurrean eta etenik gabe irakurriko dute hainbat lagunek ekainaren 12an, asteartea, egun osoan. Urtarrilean hil zen Txillardegi, eta Goierriko Euskal Eskolak idazlea nahiz haren lana goraipatzeko «ekitaldi handi bat» izango da. Irakurraldia goiz eta arratsalde izango da, ekainaren 12an. Liburu guztia irakurriko dute 65 bat lagunek, txandan-txandan. San Benito ikastolako zein Maizpide euskaltegiko ikasle-irakasleak eta Lazkaoko herritarrak ariko dira, Gerriko Txokoan. Ondoren, Xabier Mendiguren beasaindarrak Txillardegiri buruz hitz batzuk egingo ditu. Parte hartu nahi duenak Gerriko liburu-dendan eman behar du izena, eta txanda hartu, zein ordu ingurutan eta zer atal irakurriko duen zehaztuz. Bakoitzari irakurriko duen zatiaren kopia emango diote.

Ataunen eta Lazkaon euskarazko liburuak merkeago eros daitezke ekainaren 30era bitartean

Opor garaian irakurtzeko astia eta patxada gehiago izango den itxaropenean, euskarazko liburuak udaberri bete-betean daude. Goierrin Ataunen eta Lazkaon jarri dute argitalpenak merkeago erosteko moduko aukera. Topaguneak antolatu eta Goierriko Euskal Eskolak nahiz Murkondo elkarteak bultzatu, indarrean da Irakurri, gozatu eta oparitu eskaintza kanpaina. Bi herri horietako edozein bizilagunek %25eko deskontua jasoko du egitasmoan eskatzen den lantxoa eginez gero. Bi elkarte horietako bazkideek, berriz, %50eko deskontua daukate. Egitekoa xumea bezain aberasgarria da: norbere udalerriko liburutegi publikora joan, eta lehenagotik irakurritako euskarazko edozein libururen erreseinatxoa bete behar da. Bibliotekan fitxa bat emango diote irakurleari; liburuak utzi dizkion sentipenak, zaporeak edo, besterik gabe, galdera xeheen erantzunak idaztea nahikoa da. Fitxa betetzeagatik, trukean deskontu-txartela eskuratuko du irakurleak. Horrekin Lazkaoko Gerriko liburu-dendara joan, eta han egingo diote prezio beheratua. Goierriko Euskal Eskolako eta Murkondoko bazkideek erdi prezioan eraman dezakete euskarazko edozein argitalpen. Irakurgaiak soilik sartzen dira kanpainaren onuraren barruan, ez testu liburuak edo dibulgaziokoak. Laugarren urtea Lazkaon Irakurri, gozatu eta oparitu izeneko eskaintza Lazkaon indarrean den laugarren urtea da aurten. Euskal Herriko hainbat herriren artean, Lazkaon hasieratik izan da deskontuarekin euskarazko liburuak erosteko aukera. Aurten, gainera, Ataunek bat egin du ekimenarekin, Murkondoren bidez. «Plana gustatzen zaigu, erraza delako eta euskaraz irakurtzeko zaletasunari bultzada ematen [...]

EHEren festetako errifak baditu zenbaki saridunak

Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak egin du jaietarako atera dituen errifen zozketa. Lehenengo saria, Kuko jatetxean bi lagunentzako otordua, 928. zenbakiak irabazi du. 466 zenbakidunak, berriz, arkumea eta sei sagardo botila jasoko ditu. Sarid…

Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak gipuzkerari buruzko proiektua ondu du, Goierriko eta Tolosaldeko hamar idazle klasikoren obrak landuta

Erdialdeko euskalkiaren azterketa eta bilketa lana egin du Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak. Gipuzkoa hegoaldeko euskara-moldearen ezaugarriak eta literatura xehetu ditu proiektuan, Goierriko eta Tolosaldeko hamar «bidegileren» obrak oinarri hartuta. Lazkaon aurkeztu ditu proiektuaren nondik norakoak, Aranburuk lotura estua duen herrian, Maizpiden irakasle izan baitzen urte askoan, erretiratu arte. Historiari, euskarari eta idazleei buruzko lan ugari ondu ditu Aranburuk. Azkena, herenegun bertan moldiztegira eraman duen Antonio Sorarrain (1928-2011) idazle eta lagun alkizarraren bizitzari eta obrari buruzkoa, aurki aterako dena. Hain zuzen, Sorarrainen eta beste bederatzi autoreren lan literarioak zein dotrina irakasgaiak aztertu ondoren, erdialdeko euskarari buruzko emaitza prest du. «Proiektua idatzita dut, bati eta besteari ematen ari naiz, merezi duen-edo ikusteko. Maila oso zabalean argitaratzeko ez da, baina liburua ateratzeko ea finantzazioa aurkitzen dugun». Liburua salmentan jartzeko asmorik ez du, ale bakan batzuk banatzeko baizik, «informalki». Azterketak «auzolanaren apologia» izan nahi du. Goierrirekin —baita Beterrirekin ere— eta Maizpiderekin lotuta dago, Gerriko ikerlan sariketan lehenagotik ateratako idazle-biografia eta azterketak baitira asko, lankide gehiagorekin Aranburuk berak landuak. Horiek ezagutzera emateko ere baliagarri litzateke. Oraingoz proiektua «aparkatuta» dagoen arren, «interes maila bat» ikusten dio, hedapen handia ez bada ere, bi eskualdeetako bizilagunentzat eta euskalaritzaren arloko adituentzat. Azterketa burutzek «hamar bidegile, hamaika irizpide» erabili [...]

Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Hitzarok

Ekainaren 3an Trapagaranen Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia jaialdira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai, eta maiatzaren 29a baino lehen erosi behar dira Hitzaroren bulegoan …

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian

 Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta de…

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Hitzarok

Maiatzaren 13an Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Maiatzaren 8rako eskuratu behar dira txartelak, bi bide erabiliz: Hitzarora deituz (943 16 23 66) edo mezu elektroniko …