Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | ertzaintza

Udalak bere eskumenekoak diren neurriak hartu ditu lapurretei aurre egiteko

“Azken bi hilotan areagotu egin da berriz lapurreta kopurua eta salbuespen neurriak hartzea egokitu da. Udalak bere eskumenekoak diren neurriak hartu ditu”. Igor Eguren alkatea prentsaren aurrera atera da gaur azken boladan gertatzen diren ari diren lapurreten aurrean udala hartzen ari den neurrien berri emateko,  Iban Asenjo Zerbitzuetako zinegotzia eta Aitor Escalante udaltzainburua lagun zituela. [...]

Idiazabalgo ikastetxean 40 ordenagailu eramangarri lapurtzen saiatu dira

Ertzainek lapurreta bat zapuztu zuten larunbat goizaldean Idiazabalgo ikastetxean. Goizeko ordu batean eskola inguruan zarata entzun zuen bizilagun baten deia jaso zuten. Bertaratu zirenean, hainbat ate indarrez zabaldu zituztela ikusi zuten. Lapurren autoa ere bertan zen. Lapurretako bat atxilotu zuten, baina bestea ordurako alde egina zen. Atxilotutako lapurrak leiho batetik salto egin zuen ihes egiteko, [...]

Ertzaintzak kamioilari bat atxilotu du Idiazabalen alkohol tasa altuagatik

Ertzaintzak kamioilari bat atxilotu zuen igandean N-1ean, Idiazabalen, alkohol tasa altua emateagatik. Ertzainek 17:40ean gelditu zuten Etxegaratetik Irun aldera zihoan kamioia. Ibilgailuaren ibilera arraroa iruditu zitzaien eta bide bazterrean geldi arazi zuten. Kamioilaria gizonezkoa da eta baimendutako tasa baino zazpi aldiz handiagoa eman zuen. Ertzainek bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten.

Beasainen 32 urteko gizonezko bat atxilotu dute

Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo iluntzean Beasainen, Ezkio-Itsasoko enpresa batean lapurreta egin zuelakoan. Ertzaintzaren arabera, lapurretaran berri jaso ondoren, furgoneta susmagarri bat gelditu zuten Beasainen, GI-2635 errepidean, eta Ezkio-Itsason lapurtutako materiala aurkitu zuten bertan. Lapurtutako materiala enpresara itzuli zuten.

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu bart, lapurretan ari zirela

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu bart gauean, herriguneko lokal batean lapurretan ari zirela. Hiru lagunek, lokal komertzial baten kristala puskatu eta barrura sartu dira. Ertzainak bertaratu direnean, ihes egiten saiatu dira. Bat unean bertan at…

ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omenduko ditu ERNE sindikatuak

ERNE ertzainen sindikatuak ekitaldia egingo du ostiralean Beasainen, ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omentzeko. Bigarren urtez egingo dute ekitaldi hori Zaldizurretako biribilgunean, duela hamaika urte, ETAk Javier Mijangos eta Ana Isabel A…

Gizonezko bat atxilotu dute Beasainen, drogarekin trafikatzea leporatuta

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Beasainen, drogra trafikoan aritzea leporatuta. Gizonezkoak 42 urte ditu, eta atxilotu zuten unean, kokainadun “papelinak” eta 950 euro zeramatzan soinean. Bere etxebizitza miatu ondoren, beste h…

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu taberna baten lapurtzea egotzita

Ertzaintzak 19na urteko bi gazte atxilotu ditu bart Ordizian, Etxezarreta kaleko taberna batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, goizaldeko 04:00ak aldera hainbat bizilagunen deia jaso dute, esanez taberna batean ustez lapurretan …

Bi lagun atxilotu dituzte, Arriarango enpresa batean lapurretan ari zirela

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean, Arriarango enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela. Ustezko lapurrak 3.000 euroko balioa duten hainbat motor eta kable lapurtzen saiatu ziren, baina enpresako langileek ikusi eta abisu…

Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela esan du Ertzaintzak

Apiril. maiatz eta ekainean zehar Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ohar bidez. Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta hirugarren bat inputatu. Atxilotuetako bati –19 urtekoa– lapurreta guztietan parte hartzea egozten diote, eta beste biei –22 eta 19 urtekoak– aurrenekoaren laguntzaile izatea. Iturrien horien arabera, Ertzaintzak zaintza areagotu du azken asteetan Ordizian, lapurreta horiek herrian sortzen ari ziren alarmaren ondorioz. Ertzaintzak dioenez, lapurreta guztiekin zerikusia duen gaztea martxoaz geroztik bizi zen Ordizian. Iturri horien arabera, apiriletik aurrera hasi ziren lapurretak Ordizian, bai tabernetan, dendetan, elkarte gastronomikoetan, bulegoetan eta baita haurtzaindegi batean ere. Ertzaintzaren arabera, modu oso antzekoan egiten zituzten lapurreta guztiak: leihoak eta ateak behartuz, edo lehioetako kristalak hautsiz sartzen ziren barrenera, eta dirua lapurtzea zen haien helburua. Lapurreta gehienak ordu txikietan egin zituzten. Lapurreta guztien ustezko egilea joan den asteartean atxilotu zuen berriz ere Ertzaintzak –aurrez ere atxilotu zuten– elkarte batean lapurreta bat egin ondoren. Ertzain-etxean egindako deklarazioetan, gazteak aitortu egin zuen lapurreten egilea zela, beti ere Ertzaintzak dioenez. Ikerketen arabera, hala ere, lapurreta batzuetan –hirutan zehazki– bigarren gazte batek ere parte hartu zuela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta herenegun atxilotu zuten gazte hori. Horrez gain, hirugarren gazte bat ere inputatu zuten. Bi atxilotuek [...]