Beasaingo Ostadar dantza taldeak Euskal Herriko soinu tresnen erakusketa ireki du gaur. Ostadar dantza taldekoek urtean zehar egiten dituzten ekitaldietan pixkanaka-pixkanaka soinu-tresna ezberdinak txertatuz joan dira. Honekin, dantzari zein ikusleek euskal soinu tresna eta erritmo ezberdinak ezagutzea lortu da. Orain, instrumentu guztiak bildu eta erakusketa antolatu dute Igartza jauregian.
Etiketen Fitxategia | erakusketa
Euskal soinu tresnen erakusketa Igartzan
Leire Markinezen lanak Altarten ikusgai
Leire Markinez beasaindarrak erakusketa zabalduko du gaur, 19:30ean, Altamira auzoko Altarte elkartean, eta martxoaren 17a arte egongo da ikusgai. Margolan abstraktuekin osatu du bilduma.

‘Gasteiz 1976ko martxoak 3: grebatik sarraskira’ erakusketa dago ikusgai
Martxoak 3 elkarteak sustatutako erakusketa jarri dute egunotan ikusgai Legazpin, herriko memoria historikoa berreskuratzeko taldearen bitartez. Gasteiz 1976ko martxoak 3: grebatik sarraskira izenburupean dago ikusgai pasa den ostiralaz geroztik kultur etxean. Egun hartan Gasteizko Zaramaga auzoan greban zeunden langile bost langile hil zituen poliziak. Gertakari haiek gogora ekartzeko eta batez ere, belaunaldi berriei gertatutakoa erakusteko [...]

Murumendin aurkitutakoa ikusteko aukera izango da Igartzan
Suhar arkeologia taldekoek Murumendiko gainean zundaketa lanak egiten aritu dira azken hiru urteetan. Denbora tarte horretan ateratako materialekin eta ondorioekin erakusketa jarriko dute otsailaren 8tik martxoaren 3ra bitartean. Sarrera doakoa izango da eta larunbatetan eta igandetan egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara. Erakusketa zabalik dagoen artean, gainera, Suhar arkeologia taldeko kide bat behintzat bertan egongo da, [...]

Zuzenekoen indarra irudietan
Zuzeneko saioetan, kontzertuetan, energia berezi bat sortzen da musikarien eta publikoaren artean. Giroan nabaritzen den zerbait izaten da askotan, sentsazioak. Sentipen horiek irudietan jasotzea ez da erraza izaten, ordea. Jazpana Fest jaialdiko antolatzaileek, hori lortu nahi izaten dute, kontzertuekin batera antolatzen duten argazki rally-arekin. Orain, urriko bi gau haietan jasotako argazkirik onenak saritu eta ikusgai [...]
‘Gu itsasoa’ erakusketa hilaren 13ra arte ikusgai
Pasa den azaroaren 15ean zabaldu zuten Gu itsasoa erakusketa Beasaingo Igartza jauregian. Haserako asmoa erakusketa urtea bukatu arte mantentzea bazen ere, antolatzaileek luzatzea erabaki dute, eta igandera arte, hilak 13, egongo da zabalik. Euskal Herriak itsas industrian izan zuen garrantzia ikus daiteke bertan, eta baita barrualdeko herriek industria horretan izan zuten eragina ere.
Goierriko Artisten Topaketa, bertako artearen erakusleiho
Batasunak indarra ematen duela esan ohi da, eta Goierriko artistek, aspaldi ekin zioten elkarlanaren bideari. Aurten hamaikagarren urtea bete du Goierriko Artisten Topaketak. Bertako egileen erakusleihoa da erakusketa hau, baina baita artisten topagunea ere. Izan ere, elkarren artean hitz egin, iritziak elkartrukatu eta batak bestearengandik ikasteko baliatzen dute erakusketa. Aurten ere, 29 artisten lanak bildu dituzte Usurbe antzokian, eta abenduaren 30era bitartean bisitatu ahal izango dira. Mila Mendia da erakusketan parte hartu duen artistetako bat. Bere lana erakusteaz gain, ordea, aurtengo topaketaren antolaketa lanetan ere aritu da, Ramon Paredesekin batera. Ekimena aspalditik ezagutzen bazuen ere, duela hiru urte animatu zen Mendia, erakusketan parte hartzera. «Nik ikusle bezala ezagutu nuen topaketa, urtero etortzen nintzen, mundu hau asko gustatzen zait eta. Nik ere lan batzuk egiten nituenez, banuen gogoa zerbait ekartzeko, eta duela hiru urte hasi nintzen parte hartzen». Guztira Goierriko 29 egileren lanak daude; bakoitzak obra bana ekartzen du, eta horrek estilo, material eta molde ezberdinen nahasketa interesgarria sortzen du. Izan ere, eskultura, buztingintza eta margolanak bildu dituzte, eta horien artean ere, teknika, material eta lan egiteko molde ezberdinak daude. «Poza ematen du besteen lanak ikusi eta gure inguruan zer nolako aberastasuna dagoen jabetzeak». Batzuk kanpoan gelditu direla azaldu du Mendiak, «etortzeko [...]
Mirari Bengoaren lanak ikusgai daude Aterpen
Beasaingo Aterpe tabernak Mirari Bengoa artista tolosarraren margolanak jarri ditu ikusgai. Bengoak, Tolosako eta inguruko herrietako paisaiak lantzen ditu, batez ere. Erakusketa abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai, astegunetan (12:00-22:00) eta…
Beasaingo argazki lehiaketetako irabazleen lanak ikusgai jarriko dituzte
Beasaingo Igartza Saria eta Beasain Hiria argazki lehiaketetako irabazleen lanak ikusgai jarriko dituzte, gaurtik aurrera. Juan Jose Lopez Azurmendi eta Lander Rezola Iztueta izan ziren lehiaketa horietako sarituak. Erakusketa, gaur zabalduko dute, 1…
‘Gu itsasoa’ erakusketa zabaldu dute Igartzan
Itsasoa ez da kostaldekoen kontua bakarrik. Askok uste baino lotura gehiago izan du barrualdeak itsasoko bizimoduarekin. Batez ere, Euskal Herriak «lehen mailako itsas industria» izan zuenean. Itsasontziak egiteko material eta lehengaiak barrualdeko baso eta burdinoletatik eramaten zituzten. Gu itsasoa erakusketak, harreman horretan sakontzen du, itsasoa denona dela agerraraziz. Gu itsasoa ekimena, Albaola itsas kultur erakundeak, Zerain Dezagun fundazioak eta Igartubeiti baserri museoak elkarlanean sortutako ekimena da. Albaola elkarteko Xabier Agotek azaldu duenez, «erakusketa hau egitasmo zabalago baten zatia da, lehendabiziko urratsa. Gu itsasoa, filosofia bat da, herri ikuspegi berri bat, aintzindaria eta iraultzailea gure ustez». Izan ere, ekimen hau izan da itsasoaren mundua lehorrean landu duen lehena. Albaola elkartea Pasaian sortu zen, itsas ondarea lantzeko eta ezagutarazteko asmoz. Agoteren arabera, «gaia sakontzen ari ginen heinean, konturatu ginen bide guztiek Gipuzkoako eta Euskal Herriko barnealdera eramaten gintuztela. Modu natural batean». Izan ere, kostaldean beharzituzten baliabideak lehorrean zeuden, bai meategiak, bai burdinolak eta baita basoak ere. Agoteren arabera, XVI. mendean, «gure herri txiki hau munduko itsas naziorik indartsuenetakoa» izan zen, eta hori, «herri oso baten inplikazioarekin» lortu zen. Hori da «erakusketa honen bidez eta Gu itsasoa egitasmoaren bidez aldarrikatu nahi duguna, gure iragan aberats hori ez baitugu ezagutzen». Igartubeiti museoko Kizkitza Igarteburuk, «Igartza jauregia erakusketa hau [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- MVI6952
- Runtime
- 0:09
- Title
- Hondakinen gaia adostasun bidean
- Runtime
- 2:57
- Title
- Loinazko San Martin Eguna
- Runtime
- 2:47
Laburrak
Goierriko blogariak
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- enbata: iz. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. (Harluxet Hiztegi Entzik...
- Arritmiak: Bare doaz egunak hirian, badute doinu bat. Segurua, lasaia, alaia ez, neutroa eta erritmo oso...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 13 minutes ago
’Azken dantza’ http://futbolmamia.com/azken-dantza/ 2.B mailako 2. multzoan, azken jardunaldia bihar, eta gure talde batzuek dena dute jokoan. Joseba Urkiolak bakoitzaren aukeren azterketa zehatza egin digu.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 41 minutes ago
Mendilibar gaurko partidaz: ”Irabaztea behin betikoa izan daiteke, baina aurkaria indartsua dela badakigu”. Granada-Osasuna (20:00)
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 45 minutes ago
Montanier gaurko partidaz: ”Illarramendi garrantzitsua da, baina bera zelaian dela, irabazi eta galdu egin dugu”. Sevilla-Reala (22:00).
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 9 minutes ago
’Asteburuko partidak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-partidak-31/ 1. mailan, 2.B mailan (azken jardunaldia) eta Emakumezkoen Kopan (final 1/4etako itzulikoak).
-
Edu Lartzanguren posted an update 17 hours, 4 minutes ago
Mikel Laboari plagio egin dio Nacho Vegasek? Hala salatu du Twitterren Angel Aldarondo @tipitto -k.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








