Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | emaneurre

Emaneurre taldea gustura agertu da asteburu kulturalak izandako harrerarekin


Emaneurre taldeak antolatuta, asteburu betea izan dute Ordizian. Kirolaren inguruko ekitaldi sorta prestatu baitzuten. Taldeak bere webgunean azaldu duenez, asteburu kulturalak “sekulako arrakasta” izan du. Horren adibide da, garagardo dastaketan, bertso afarian eta Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketan txartel guztiak saldu izana. “D’elikatuzeko gunea txiki geratu da, garagardo katan eta Zuhaitzen bakarrizketan, jendeak kanpoan geratu behar izan du”. Larunbatean, “harri, hor, ar” txapelketa egin zuten, eta gauean afaria sagardotegian, bertso eta trikiti doinuekin lagunduta. Argazki eta bideo bilduma honetan bildu dituzte Emaneurre taldekoek asteburuko ekitaldien irudiak.

Gaur jokatuko dira esku pilota txapelketa herrikoiaren bi finalak

Emaneurrek antolatutako Ordiziako VI. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak gaur arratsaldean jokatuko dira frontoi txikian. B ligako finalean, Garcia-Alvarez de Eulate bikoak Prieto-Zeberioren aurka neurtuko ditu indarrak (19:00), eta A ligakoan…

Pilota txapelketako finalistak, erabakita

Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 / Grulla-Kleto 18. Beraz, datorren asteazkenean, hilak 18, jokatuko diren bi finaletan honako bikoteak ariko dira lehian: B ligan, Prieto-Zeberio / Asier (Barrerosen ordez)-Garcia (19:00etan), eta A ligan, Luzu-Zelaia / Iztueta-Arruabarrena (20:00etan). Emaneurre taldeak pilotazale guztiak, txapelketan parte hartu duten pilotariak, haien lagunak eta herri guztiak gonbidatu nahi ditu finalera haien afaria hartuta gerturatu daitezen. Ekitaldi horretan kaleketako txapelketa ere egingo dute, eta apustuak egiteko aukera izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete finalera inguratzen direnei. Aurtengo sari banaketan Alazne Furundarena atleta izango da.

Gaurko eman behar da izena pilota txapelketa herrikoian

Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea gaur bukatuko da. www.emaneurre.com webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan. Parte hartu nahi dutenek, berriz, honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada ere, herriarekin lotura zuzena izatea. Txapelketaren antolatzaileek hilaren 9rako deitu dute norgehiagokak eta datak zehazteko lehen bilera. 20:00etan izango da bilera, frontoiko lokalean. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea.

Esku pilota txapelketa herrikoian izena eman daiteke dagoeneko

Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia ate joka da. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Emaneurre taldearen webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena, maiatzaren 4a bitarte. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan, eta parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada, herriarekin lotura zuzena izatea. Txapelketaren antolatzaileek maiatzaren 9rako deitu dute lehen bilera norgehiagokak eta datak zehazteko. 20:00etan da bilera. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa izango da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea (20 euro bikoteko). Txapelketa Santa Ana jaietan bukatuko da.

’500 urte, 500 plaza baietz’ erronkan parte hartzera deitu dute

Emaneurre Realaren lagun taldeak Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira iganderako antolatu duen 500 urte, 500 plaza baietz erronkan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Plaza Nagusian izango da ekitaldia, eta erronka, berriz, plazako perimetro…

Emaneurrek gaurko antolatutako mahai-ingurua bertan behera geratu da

Ordiziako Emaneurre Realaren lagunartean gaurko antolatutako mahai-ingurua ez da egingo. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindularia ziren gaur egotekoak Ordizian Kirola, jolasetik profesionaltasunera mah…

Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar

Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren sortze agiria Realarekin eta futbolarekin lotuta badago ere, herriko kirola eta kultura sustatzea ere badu helburu taldeak, eta horregatik kirolarekin lotutako hitzaldi tekniko bat urtero antolatzea da asmoa. Bi kirolariek mahai-inguruaren gaiarekin zerikusia duten galderak erantzungo dituzte lehendabizi, eta ondoren haien kirol bizitzaz ariko dira hizketan. Biharkoaren aurretik, gaur Garagardo dastaketa egingo dute D’elikatuz gunean. Bertan parte hartu ahal izateko txartel guztiak salduta daude dagoeneko. Javier Aldea gasteiztarrak hamar garagardo mota eramango ditu Ordiziara, eta hainbat azalpen tekniko emango ditu. Irteera eta bertso afaria etzi Larunbatean, berriz, egun bete-betea izango dute. Goizean mendi irteera egingo dute Murumendira. 09:00etan abiatuko dira Arboladitik. Arratsaldean, berriz, bertso triki-poteoa egingo dute Barrenatik abiatuta, Iker Zubeldia bertsolari zegamarrarekin eta Iban Urdangarin ataundarrarekin. Egunari Tximista sagardotegiaren emango diote bukaera, bertso afari baten bueltan.

Datorren astean da Emaneurre lagunartearen asteburu kulturala

Hilaren 23tik 25era izango da aurten Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala. Ordiziako kirol herrikoia eta euskara bultzatzea dira lagunartearen helburu nagusiak, hori bai, taldearen sorrera agiria Realaren eta futbolaren bueltakoa dela ahaztu gabe. Gaur zortzi egingo dute lehen ekitaldia D’elikatuz zentroan, 19:00etan hasita: garagardo dastaketa. Javier Aldeak gidatuko du dastaketa. «Gasteizkoa da, eta Espainia mailan dauden sei garagardo maisuen artean dago», azaldu du Emaneurreko Gorka Argaizek. Municheko Garagardo Unibertsitatean lizentziatua da Aldea, Naparbier enpresaren sortzailea eta Gasteizko Kitsch garagardotegiaren jabea. «Garagardotegian 500 garagardo mota ditu, baina Ordiziara hamar ekarriko ditu». Dastaketa pintxoekin uztartuko dute. Txartelak Urdin eta Sugaar tabernetan daude salgai, 20 euroan. Alkiza eta Mayo hizlari Datorren ostiralean, berriz, bi kirolarirekin mahaingurua egingo dute Emaneurrekoek Barrena kultur etxean, 19:00etan. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiari buruz ariko dira hizketan Bittor Alkiza futbolari izandakoa eta Iban Mayo txirrindulari ohia. «Kirola herritarrei gerturatzeko tresna bat da mahainguru tekniko hori antolatzea». Iaz Jose Luis Korta, Axio Araña eta Pedro Garciarekin egin zuten hitzaldia, eta arrakastatsua izan zen oso. Asteburu kulturalari festa giroan emango diote bukaera. Larunbat goizean, hilaren 25ean, Murumendira mendi irteera egingo dute. Arratsaldean bertso-triki poteoa egingo dute, eta iluntzean, 21:00etan, bertso afaria Tximista sagardotegian Iker Zubeldia eta Iban Urdangarinekin. Txartelak [...]

Emaneurrek Vallecasera asteburu pasa antolatu du

Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak asteburu pasa antolatu du azaroaren 5 eta 6rako Madrilgo Vallecas auzora (Espainia). Rayo Vallecanok eta Realak partida jokatuko dute igande horretan, 18:00etan, eta Emaneurrek Ordiziako eta Goierriko realzale guztiak gonbidatu nahi ditu hara joateko. Izena emateko azken eguna azaroaren lehena da, asteartea. Emaneurreko bazkideek 100 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 120. Prezio horretan autobusa, hamaiketakoa, hostala eta partidarako sarrera sartzen da. Kutxako 2101 0184 7400125 22207 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Informazio gehiagorako 635 20 69 16 zenbakira dei daiteke edota emaneurre@live.com helbidera idatzi. Hauxe da astebururako plana. Larunbatean, azaroak 5, abiatuko dira 09:00etan Ordiziako Arboladitik. Bidean hamaiketakoa egingo dute, Emaneurre taldeak jarritakoa. Igandean, azaroak 6, poteoa egin dute Vallecas auzoan, eta ondoren, 18:00etan, partida ikusiko dute. Norgehiagoka bukatu eta berehala Ordiziarako bidea hartuko dute.