Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | emakume

Baliarrainen hilda topatu dute atzotik falta zen emakume ordiziarra

SOS Deiek jakinarazi dutenez, Baliarraingo Ibiur urtegian hilda topatu dute atzodanik falta zen 68 urteko emakume ordiziarra.

Emakume etorkinak gizartean txertatzea helburu

Ordizian bizi diren emakume etorkinen jabekuntza eta protagonismo soziopolitikoa lantzeko proiektu baten berri emateko aurkezpen irekiak egingo dira gaur eta bihar. Gaur bi aurkezpen egingo dituzte Barrena kultur etxeko 7. gelan (10:30-12:30 eta 16:30 eta 18:30), eta bihar beste bat egingo dute D’elikatuz zentroan, 16:00etatik 18:00etara. Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek jarri dute martxan emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmo hori, Garaipen elkartearen laguntzarekin. Emakume etorkinen espazio multikulturala hainbat helburu lortzeko sortu dute: laguntza eta elkartasun sarea sortzeko; emakumeek haien eskubideak ezagut ditzaten; norberaren osasun fisikoa eta mentala hobetzeko; eta aisialdiari eta ondo pasatzeari tartea egiteko. Bakarrik ez sentitzeko Deserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak –batez ere seme-alabena–, bizileku berrietan sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta beste hainbat baldintzek «egoera ahul batean» kokatzen ditu emakume etorkinak, eta tristura, depresioa, estresa eta antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte. Bilgune honen helburua harreman sare afektibo eta solidarioa sortzea da, bakarrik ez sentitzeko, beste emakumeen laguntza bilatzeko, diskriminazio eta indarkeria egoerak salatzeko, eta haien egoerari irtenbideak bilatzeko. Garaipen elkartekoek diotenez, gune horiek «irekiak» izango dira, eta prozesuan zehar edozein emakume etorkin txerta daiteke. «Espazio hau behar duenarentzat eta behar duen momenturako sortuko da». Hitz egin beharreko gaiak taldean erabakiko [...]

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute gaur

Hileroko lehen ostegunetan egin ohi duen bezala, Kimetz emakume elkartean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Indarkeria mota hori bukatzea gizarte guztiaren ardura dela gogoratu du…

Taldean korrika eginez gozatu

Berdintasun gaietan aditu Idoia Lekuek generoari, kirolari eta osasunari buruz D’elikatuzen herenegun arratsaldean eman zuen hitzaldiaren aurretik hartu dute kazetaria Mari Jose Jauregik eta Reme Mansok. «Guretzat apropos antolatutako hitzaldi bat da, eta parte hartu beharra daukagu», esan dute biek ala biek. Majori kiroldegiaren eta Ordiziako Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez sortu berri den Emakumeen Korrika Taldeko partaideetako bi dira. Emakumeen jarduera fisikoa sustatu asmoz egin zuten taldea sortzeko deia, eta harrera bikaina izan du, hogeita hamar emakumetik gora ari baitira bertan parte hartzen. Manso Ordiziakoa da eta 48 urte ditu. Umetan abiadura lasterketetan parte hartu izan zuen, baina ez sekula iraupenekoetan, eta taldean parte hartzea «muga bat gainditzea» bezala izan da harentzat. «Altamirako pistan buelta bat ematea gogorra egiten zitzaidan lehen, eta orain hamar ematen dizkiodala ikustea handia da niretzat». Mansok garbi zuen taldean parte hartu behar zuela, eta «gehiago emakumeentzat bakarrik zela ikusita». Bestelako kasua da Jauregirena. Donostiakoa jaiotzez, Itsasondon bizi da, eta astero Majoriko saunara joateko ohitura du. 44 urte ditu. «Nik asmo handirik ez nuen taldean parte hartzeko, baina saunako lagunek animatu ninduten. Aurreneko egunetan ito antzera sentitzen nintzen, baina hortik aurrera oso gustura nabil». Harentzat ez da aparteko erronka izan korrika egiten hastea, aurrez ere korrika [...]

Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa 09:00ak geroztik ikusi ahal izan da plazan zehar jarri dituzten telebistetan. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria). Ondoren omenaldia Azokan urte gehien daraman Agustina Lopetegiri eta azokan familiako laugarren belaunaldiko ordezkari den Itziar Etxeberriari emakume baserritar bat irudikatzen duen oroigarri bana eman die ondoren Kimetz elkarteko ordezkari batek, eta dokumentalean parte hartu duen emakumeak gehituta, taldeko argazkia atera dute ondoren. Ekitaldia bukatzeko, Kimetzeko ordezkariak emakumeei oroigarriak banatzen aritu dira

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko bilkura, gaur

Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko…

‘Molestias clownicas’ antzezlana

Virginia Imazek Molestias clownicas antzezlana egingo du D’elikatuzen maiatzaren 28an, 19:00etan. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.

Emakumeen korrika taldearen aurkezpena 18:45ean izango da, ez 19:00etan

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute D’elikatuz zentroan emakumezkoen korrika taldea. Ekitaldia 19:00etarako iragarrita bazegoen ere, 18:45era aurreratu behar izan dute gaur bertan. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Majori kiroldegiak sustatu…

Bihar ez da Kimetzen elkarretaratzerik izango

Hileko lehen ostegunetan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu ohi du Ordiziako Kimetz emakume elkarteak, baina apirilari dagokiona –bihar izango beharko litzateke– ez dela egingo jakinarazi du elkarteak, Aste Santuko opor…

Las Culebras eta Starblues taldeen kontzertua gaztetxean

Emakumeen Egunaren harira antolatutako ekitaldi sortaren barruan, Iruñeko Las Culebras taldeak eta Ordiziako Starblues taldeak kontzertua egingo dute bihar, hilak 10, Ordiziako Gaztetxean. 23:00etatik aurrera hasiko da emanaldia. Kontzertua Ordiziako…