Legazpiko Atez Atekoaren Kontrako Plataformak deitua, 3.628 lagunek parte hartu dute, atzo eta gaur, hondakin sistemaren inguruan antolatutako galdeketan. Horrenbestez, Legazpiko zentzoaren erdiak (%50,6) eman du boza. Horietatik gehiengo nabarmena 5. edukiontziaren aldekoa izan da, %97,72 (3.599). Aldeko botoak ere izan dira, 61 guztira (%1,66), eta baliogabeak 23 (%0,62). Atzo zabaldu zituzten hautes kutxak herriko [...]
Etiketen Fitxategia | emaitzak
Lazkaok bi eta Idiazabalek txapela bat lortu dituzte eskola-umeen pilota lehiaketan
Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat. Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka. Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil). Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik. Zortzi larunbatetan partidak Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon. Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. [...]
Jose Javier Cuadrado eta Izaro Rubio garaile Legorretako herri krosean
Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume. Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute. Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek. Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.
Ander Iturriotz: «Lehenbizikoz, abertzaleek irabazi dute, alde guztietatik, gainera»
Hauteskundeen biharamunean lanpetuta ibili ohi da Ander Iturriotz (Ordizia, 1961) soziologoa, komunikabide baterako eta besterako kolaborazioak prestatzen. Emaitza orokorrak aztertzeaz gainera, abertzaleen arteko lehia eta parte hartzearen igoera izan ditu hizpide. Espainiako hauteskundeen utzi duten irudi nagusia, PPren gehiengo osoa eta PSOEren porrota da, ezta? Bai. Hauek izango ziren, seguruenera, Espainian trantsizio garaitik eskuinak izan [...]
Goierrin Amaiurrek irabazi du 21 herritan, Zumarragan berriz, PSE-EEk
Alderdi Popularrak gehiengo osoz irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak; Euskal Herrian eta Goierrin, ordea, oso bestelakoak izan dira emaitzak. Goierrin 36.636 lagunek eman zuten atzo botoa, eta Amaiur koalizioa izan da babesik handiena jaso duena. Eskualde osoan, 14.824 boto jaso ditu; bigarren alderdirik bozkatuena EAJ izan da, 9.269 botorekin; haien atzetik gelditu dira PSE-EE (6.817), [...]
Gutunak
- Lazkaokoa Gipuzkoan eredu
Agurtzane Lasa (Lazkao Birziklatuz taldearen izenean) Lazkao…
Bideoak
- Title
- GoiEner zer den azaltzen. 2013 maiatza
- Runtime
- 10:45
- Title
- Korrikalariak Zegaman
- Runtime
- 4:25
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
Laburrak
- Legorretan Dantzari Txiki eguna da igandea
- Bilkoin elkarteak 40 urteak ospatuko ditu, zapatuan
- Herri batzarra asteartera atzeratu du Zaldibiako Udalak
- 'Mundumob'-erako entsegua gaur Zaldibian
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
Goierriko blogariak
- udatse: iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstiziora hedatzen d...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- Zenbat balio du zure osasun emozionalak?: Ez dakit zenbateko eragina izan duen zure ez-erditzeak ez eta zenbat denbora pasatu den. Daki...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- entrenatzen: Gaur egindako zirriborroak. Lehena bic+parallel pen eta gero errotulagailuak. Bigarrena, argazki pap...
- GARAI BATEKO IRAGARKIAK: Notting Hill Brewery: Hurrengo iragarkia Londres hirian zegoen Notting Hill garagardo fabrikarena da. Argazkian ikusi dai...
- Jazpana! indeznet DJ Set (Usopopeko kantu zerrenda): Berandu bada ere, badakizue beti betetzen dudala hitza. Hemen dituzue Usopopen Jazpana! indezent DJ...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Bertatik bertara: nekazarien ekoizpena bultzatzen: Bertatik Bertara Urretxuko, Zumarragako, Ezkio-Itsako, Garibiriko, Ormaiztegiko eta Legazpiko udalek...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Maia Trujillo
2 urte! Zorionak tximeleta, beste urte zoriontsu bat Muxu handi bat!2 urte! Zorionak tximeleta, beste urte zoriontsu bat Muxu handi bat!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Maia-300x225.jpgMaia Trujilloirakurri gehiago » -
Haizea
6 urte! Haunditzen-haunditzen, 6 urte izanik, asko maite zaitugu! Zorionak biharko partez6 urte! Haunditzen-haunditzen, 6 urte izanik, asko maite zaitugu! Zorionak biharko partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/haizea-230x300.jpgHaizeairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 55 minutes ago
Realean entrenatzaile dantzak jarraitu egiten du: Meho Kodro ez da izango Sanseko entrenatzailea datorren denboraldian. Klubean ez du segiko.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update 1 hour, 13 minutes ago
Harrigarria baina Espainiako Futbol Federazioko Apelazio Batzordeak ez du aintzat hartu Realaren helegitea, eta Carlos Velak ezingo du jokatu etzi Real Madrilen aurka. Cristiano Ronaldok bai, horrek bai.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 19 minutes ago
Bihar, printzipioz, 210 km-ko etapa jokatuko da Giroan, eta azken bi mendateak igoko dituzte: Tre Croci (2) eta Tre Cime di Lavaredo (1).
-
Xabier Martin posted an update 1 hour, 43 minutes ago
Internazionalista eta Eusko Gudariak kantatuz amaitu da LABen elitaldia Adegiren atarian, gaurko metalgintzako greba egunean.
-
Xabier Martin posted an update 1 hour, 45 minutes ago
LAB: ”M30ean herri harresi sendo bat eraikiko dugu denen artean. Pentsionista, langile era herritarren artean”.
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo 2013/05/22
- Mila lagun baino gehiagok parte hartu du Ordizian atez atekoa diseinatzeko prozesuan 2013/05/24
- ni neu: €AJren garai honenetan bezalaxe. Bai hoixe!!! G...
- Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo | Zero Zabor: [...] zabaldu du Hitzak bere “Ormaiztegiko b...
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...








