Ordiziako Ortzadar Argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean (19:00) Barrena kultur etxeko erakusketa gelan. Ortzadar elkarteko hainbat partaideren lanak ikusi ahalko dira: Amaia Oar Arteta, Iñaki Sanchez, Josemi Romero, Imanol Rubio, Jose Ignacio Rodriguez, Unai Arnaz, Javier Quiros, Sergio Bello, Julen Sainz, Aitzol Arruabarrena, Ana Gonzalez, Miguel Cavero, Omar Benmiloud eta Francisco Albarranenak. Erakusketa hilaren 30a arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Hala ere, elkarteko kideren batekin egon nahi duenak, astearteak erabil ditzake horretarako, egun horretan elkartzen baitira elkarteko kideak Barrenan duten egoitzan 19:00etatik 21:00etara.
Etiketen Fitxategia | elkartea
Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen ikastaroak antolatu ditu
Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen titulua eskuratu ahal izateko bi ikastaro antolatu ditu, bata arrisku gutxiko mailakoa eta bestea gehienekoa. Izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi du Ordizianek, eta izena emateko epea azaroaren 2an buk…
Boxeo zaletasuna sustatzeko elkartea
Urte haiek oparoak ziren boxeoaren munduarentzat, aparteko loria bizi zuten urteak. XX. mendeko bosgarren hamarkadaren hasiera zen. Mariano Galarza sustatzaile nagusia zela, Boxing Ziklo Klub elkartea sortu zen Ordizian, boxeoa eta txirrindularitza sustatzeko intentzioarekin. Haren ondoan ziren Pedro Aierbe, Pako Olano, Luis eta Maximo Ibañez, Ramon Lekuona, Pedro Ormaetxea eta beste horrenbeste boxeozale. Aldasoro eta Olano tabernak izan zituzten ordura arte bilgune, harik eta 1978. urtean Filipinak kalean elkartea ireki zuten arte. Hemerotekek jasotzen dutenez, Euskal Herriko eta Espainia mailako boxeo jaialdirik zaharrena da Ordiziakoa. Orain dela 44 urte, esaterako, artean ezezaguna zen Jose Manuel Ibar Urtain Zestoako boxeolari handiak Ordizian egin zuen debuta, eta lehen round-ean KOz irabazi zion Toni Rodriri. Eta 1973an, garaiko boxeolari onenetako bat izan zen Ordizian, Pedro Carrasco espainiarra. Harrezkero asko eta asko izan dira Boxing elkartearen bidez Ordizian izan diren boxeolariak, ezagunak batzuk, eta sona handirik gabekoak beste batzuk. 2007. urtea mugarri Baina urteen joanean boxeoarekiko zaletasunak edota jaialdietara joateko ohiturak, behintzat, behera egin zuen. 60ko eta 70eko hamarkadetako kontuak erabat itzaltzen joan ziren pixkanaka. Horren lekuko da 2006an Ordiziako jaialdian gertatua, 50 lagun eskas joan baitziren borrokaldiak ikustera. Horrek hausnarketa eragin zuen Boxing elkartean, eta ondoko proposamena jarri zuen mahaiaren gainean 2007ko zuzendaritzak: [...]
Aurten ez da Marostias txirrindularitza memorialik jokatuko
Gipuzkoako kimu eta gazte mailako taldekako erlojupeko txapelketarik ez du antolatuko aurten Ordiziako Txirrindulari Elkarteak. Proba hori Marotias Memoriala izenpean jokatzen zen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoak hartutako erabaki baten ondorioz dator memoriala ez antolatzea, Ordiziako klubaren ohar batek jasotzen duenez. «Aparteko bilera batean hartu da erabakia. Ez da gure gustukoa, baina ez dago atzera bueltarik». Ordiziako Txirrindulari Elkarteak dioenez, Aztiriako probara zortzi txirrindulari eramatera «behartu» zuen kluba Gipuzkoako Elkagoak. «Gure babesleetako batek, Inverse arropa etxeak, egun berean Katalunian gazte mailako proba bat antolatu zuen, eta zortzi txirrindulari horiekin joateko eskatu zigun. Hori dela eta, Aztiriara beste 12 txirrindulari eramango genituela esan genion elkargoari, baina ez zuen onartu gure erabakia». Babesleei kalterik ez egiteko Ordizia klubari ez zaio «logikoa» iruditzen Gipuzkoako Elkargoaren erabakia. «Taldeko beste ziklistekin parte hartzen ez uztea ez da logikoa. Itsusia izango litzateke oso zortzi txirrindulari horiek irten, eta lehen kilometroan erretiratzea». Memoriala ez antolatzeko erabakia «babesleei kalterik ez egiteko» hartu du klubak.
Kickboxingeko bi borrokaldi eta boxeoko bost jokatuko dira hilaren 20an
Dagoeneko zehaztu ditu Boxing Ziklo klub elkarteak hilaren 20an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egingo den boxeo jaialdiko borrokaldiak. Kickboxingeko bi borrokaldi, boxeolari neoprofesionalen hiru eta boxeolari profesionalen bi lehia izango dira, 23:…
Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute
Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa lortu dute herrian.
Garagardotarako giro aproposa
Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. Horrez gain, eta berritasun modura, Sasietak edukiontzi marroia, horia eta berdea jarriko ditu pilotaleku atarian birziklapena sustatze aldera. Ordutegian ez da aparteko aldaketarik egongo. Gaur, bihar eta etzi 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik azoka, eta igandean eguerdiaz geroztik zabalduko dute, nahi duenak bertan bazkal dezan. Prezioetan ere ez dago aldaketarik. Garagardo pitxarra 3,5 euroan salduko dute, eta menua 25 euroan (lehen platera, bigarrena, edaria, postrea eta kafea). Bazkide egiteko aukera Klubeko kimuak eta jubenilak aritzen dira azpiegitura muntatzen, eta talde nagusikoak arduratzen dira edaria eta janaria zerbitzatzeaz, guraso eta zale ugariren laguntzarekin; denera 150 lagun inguru. «Gizartean aditzen diren arazoak gurekin ahaztera gonbidatzen ditugu zale eta bazkide guztiak, eta bide batez aurtengo lorpenak ospatzera», esan du Aitor Araña presidenteak. Bazkideak aipatuta, zuzendaritzak gogoratu du aurtengo azokan ere urteko bonoa egiteko aukera izango dela. Superkopako finala, Kopako partidak eta ligako 22 partidak –aurten 12 talde ariko [...]
Bi australiar fitxatu ditu Ampo Ordiziak
Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez azpiko Australiako selekzioarekin aritu da, eta zazpiko errugbian selekzioa nagusiarekin jokatzen du. Jokalari bizkorra da, eta entsegu asko sartzeagatik nabarmentzen da. 22 urte ditu, 1,86ko altuera eta 92 kiloko pisua. Erdian, hegalean edo atzean joka dezake. Mathers mutil handiagoa da (1,98 eta 116 kilo), eta fisikoki dohain asko ditu. 25 urte izan arren, eskarmentu handiko errugbilaria da. Aurrelari lana bikain egiten du, eta alboko sakeen arlo guztiak menperatzen ditu.
Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Ampo Ordiziak
Ampo Ordiziaren aurreko lerroa indartzeko lehen fitxaketa iragarri berri du Ordizia Rugby Elkarteak. Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Kesomi Lolotongaren lekua betetzeko. Lituaniarekin jokatzen du, eta bukatu berri den denboraldian Inglaterrako National 1 mailako Birminghan and Solifull taldean aritu da. Klubeko jokalari onenaren titulua ere jaso du. Darkintisek 23 urte ditu, eta 1.83ko garaiera du eta 117 kiloko pisua. Aurrez Suediako Enkoping Rugby taldean aritua da –liga irabazi zuen eta harroin postuko ligako jokalari onena izendatu zuten–, eta baita Lituaniako Vairas Rugby Clubean ere. “Harroin gogorra da eta oso langilea. Uztartzeetan teknika ona du eta defentsan ere sendoa da”, azaldu du klubak.
Conquis Tourreko kideak Ordizian izango dira asteazkenean
ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba eging…
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
Goierriko blogariak
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- maho: iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait...
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 minutes ago
2.B mailako 2. multzoan: Alaves, Eibar, Athletic B, Lleida igoera jokatzera (bihar zozketa). Izarra, Osasuna B, Teruel, Racing B, behera. Zaragoza Bk jokatuko du ez jaisteko promozioa.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 minutes ago
Emakumezkoen Kopan, Athletic lehiatik kanpo geratu da final-laurdenetan. Emaitzek ez dute denboraldi osoko lan ona lagundu. Emaitza txoroak!
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group Artea, literatura, kultura generalean… 13 minutes ago
’Emaztegaiaren semea’ Ados Teatroaren antzezlanari akzioa eta garapena falta zaizkio, nire ustez.
-
Juanma Gallego posted an update 12 hours, 50 minutes ago
‘Erregearen lehorreratzea’ da Game of Thrones fantasia sagaren geografia imaginarioak duen hiriburua
Game of Thrones. Irudia: HBO -
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 21 hours, 47 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








