Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | ehiza

Gari Garmendia izan da Azarikoen artean ehiztari onena

Gari Garmendia ordiziarrak irabazi du Azari elkarteak Zanbranan (Araba) antolatutako ehiza txikiko txapelketa, hiru eper eta bi faisai botata. Bigarren Joseba Apaolaza aramarra izan da (hiru eper eta faisai bat) eta hirugarren Juanjo Balerdi ordiziarra, hiru eperrerekin. Denera hamahiru ehiztarik hartu zuten parte.

Orkatzaren eta basurdearen ehiza otsailaren 24ra arte baimendu du aldundiak

Berez igandean zen bukatzekoa Gipuzkoan ehiza larriaren 2012-13ko kanpaina, baina foru aldundiak beste hilabete luzatzea erabaki du, otsailaren 24ra arte. Basurdea (Sus scrofa) eta orkatza (Capreolus capreolus) dira ehiza larriaren barruan sartzen diren bi animalia-espezieak. Ehiza aldia luzatzeko arrazoi gisa, aldundiak esan du «beharrezkoa» dela orkatzaren eta basurdearen populazioak kontrolatzen jarraitzea ehizaren bitartez, «dentsitatea jaisteko». [...]

Enirio-Aralarko field trialeko zakur garaileak lortu du Basoetako Dama izendapena, Iratin

Ehiza-zakur, hezle eta ehiztari ugarirekin jokatu zen larunbatean eta igandean Iratiko Field Triala, Iratiko oihanean (Zuberoa). Euskal Herriko Basoetako Dama sariaren bigarren eta azken proba baliagarria zen, astebete lehenago Enirio-Aralarko basoetan hasitako lana osatzeko. Aralarren bezala, Euskal Herri osoko ehiztariak elkartu ziren Iratin, paseko oilagorren ehiza baina heriotzarik gabekoa egiteko, britainiar arrazako zakurrak erabiliz. Goierriko ordezkari askok parte hartu zuten. Iratiko bordetan elkartu, eta hiru multzo handitan bereizita garatu zen field triala, bi egunean, inguruko baso-mendietan. «Kezka zen nagusi oilagorren kantitateaz eta jokabideaz, uarreko egunetako elurrak eta gauean erabilitako haizeteak zirela eta», azaldu du Euskal Herrian Field Trial elkarteko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarrak. Aralarren ere eguraldi gordinak asko baldintzatu zuen ehiza, oilagorrengan izua handitu zuelako. Iratin ere lehen jardunaldian bertan jabetu ziren oilagorrak mugitu zirela handik, hegoalderanzko bidean. «Zeudenek jokabide oso izua adierazi zuten. Zakurrak eta gidariak sumatu orduko alde egiten zuten». Pointer bat txapeldun Larunbateko jardunaldiak bi zakurrek elkarbanatutako puntu bat lortu zuten, Delabacaren Exel eta Ismael Carroren Vifo de Playabarri setterrek. Heziketa arazo batzurengatik puntu galerak ere izan ziren. Igandean, euri jasa gogorren pean, goi mailako txandak ikusi ziren, Deros des pics Luchonnais —Aralarko irabazlea— eta Ciro zakurrenak, kasu. «Zaila suertatu zen oilagorrak topatu eta puntuak hartzea». Azken [...]

Iparraldeko Gurutxage ehiztariaren ‘Deros’ zakurrak irabazi du Aralarko field triala

Asteburuan Aralarko parke naturalean jokatu den Enirio-Aralarko II. Field Triala —heriotzarik gabeko oilagor ehiza zakurrekin— Ipar Euskal Herriko Nicola Gurutxageren Deros des pics Luchonnais setter arrazako zakurrak irabazi du. Lehen mailako Bikain-CACT kalifikazioa eman diote epaileek. Eguraldi aldetik baldintza gogorretan garatu da, bi egunez, field triala. Haizea, euria eta zenbait unetan elurra ere egin diete. Egoera horrek oilagorrengan sortzen duen eraginak ere zerikusia izan du, Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarraren arabera. “Zakurren lana zaildu egin du eguraldiak, oilagorren jokabide izua tarteko”. Europa iparraldetik Afrikarantza pasean doazen oilagorrak ehizatzea izan da probaren egitekoa. Ehiza-zakurren iaiotasuna da garrantzitsuena. Hegaztia aurkitu, gerarazi, eta ehiztariari erakutsi behar dio, eta tiro hotsa ateratakoan —ez diote oilagorrari kalterik egiten— lekuan bertan gelditu. Zailtasun klimatikoaren gehigarria izan bada ere, “azkenik” puntu bat hartu ahal izan zuen Deros zakurrak. J.M. Guettek hazia da, eta Gurutxage gidaria bera du jabea. Enirio-Aralarko field triala Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako lehenbiziko proba baliagarria zen. Astebukaera honetan —azaroaren 3an eta 4an— Iratiko oihanean (Zuberoa) erabakiko da nor den irabazlea.

Oilagorra hil gabeko ehiza txapelketa egingo dute Aralarren, zakurrekin

Euskal Herriko Basoetako Dama hil gabeko ehiza zakurren sariketaren lehenbiziko saioa Aralarren jokatuko da, larunbatean eta igandean. Euskal Herrian Field Trial elkarteak —goierritar ehiztariak daude tartean— antolatu du Enirio-Aralarko CACT Field Trial lehiaketa, bigarren aldiz. Basoetako Dama Iratikoak (Nafarroa eta Zuberoa) osatuko du. Britainiar arrazetako ehiza-zakurrentzat lehiaketa da. Basoan oilagorrei jare egin, eta zakurrak hegaztia aurkitu, gerarazi eta erakutsi behar du. Perkutorearekin tiro hotsa atera, eta zakurraren jokabidea ere aintzat hartzen dute. Hori dena, hegaztia hil gabe. Aralarko parke naturalean jardungo dira ehiztariak, bi multzotan banatuta, eta 15na minutuko ehizaldietan. Lizarrustitik gora, Lareoko urtegiaren inguruetan, Alleko lepoan, Mallagana, Akaitz eta Zerkaundiko eremuan ibiliko dira. Bi egunetan 08:00etan hasiko da lehiaketa, Lazkaoko Amebi sagardotegian elkartu ondoren. Hitzaldia Zaldibian Euskal Herri osoko ehiza zakur hazleek eta ehiztariek parte hartuko dute. Iparraldeko kide ugari etorriko dira, han sustrai sakonak dituelako field trialak. Ehizari berari bezainbeste zakurren iaiotasunari ematen diote lehentasuna field trialean. Hala, ehiza zakurren hazkuntza gaitzat hartuta, ostiralean 19:00etan hitzaldia izango da Zaldibiako Goizane eraikinean. Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituek hitz egingo dute. Aralarko lehiaketaren sariak eta kalifikazioak igandean 14:30ean banatuko dituzte. EGITARAU OSOA Urriak 26, ostirala 19:00. Epaileei harrera. ‘Ehiza txakurren hazkuntza’ hitzaldia, Luis Maiz, Ismael [...]

Ordiziako ehiztari bat hil da Gaintzan, postutik erorita

Ordiziako ehiztari bat hil da gaur goizean Gaintzan, hamar metroko altueran dagoen ehiza postu batetik erorita. Oraindik argitzeko dago zer dela eta erori den ehiztaria.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du ezbeharraren berri. Iturri horien a…

Joxe Mari Urkia usakume tiraketan 145 lagunek parte hartu dute

Asteburuan Idiazabalen jokatu den Joxe Mari Urkiaren oroimenez egin den usakume tiraketan 145 lagunek parte hartu dute. Ramon Goikoetxeak irabazi zuen lehiaketa, Javier Eskiroz gelditu zen bigarren eta hirugarren postuan Lazaro Oiarbide. Otsoa elkartea…

Ehiza postuen aurtengo jabeak erabakita

Atzo goizean egin zen Segurako udaletxean Partzuergoko ehiza postuen subasta. Lehen bueltan 92 eskaintza egin ziren, eta bigarren bueltan berriz 16. Bi buelta horietan egin ziren eskaintzetan 11 postu gelditu ziren eskaintzarik egin gabe, eta sobrean d…

Segurarrek maila bikaina erakutsi dute Goierriko Ehiza Txapelketan

Joan den larunbatean Goierriko Ehiza Txikiko Txapelketa ospatu zen Zambranan (Araba). Bertara Goierriko 6 elkartetako ehiztariak joan ziren: Segurako Txoritegi, Beasaingo Aitz-Zorrotz, Zaldibiko Gaztelu, Idiazabalgo Otsoa, Lazkaoko Esparru eta antolatz…

Arrantza lizentziak eskatu daitezke Aitz Zorrotzen

Arriaran eta Lareoko urtegietan arrantza egin ahal izateko lizentziak banatuko dituzte astelehenetik aurrera Beasaingo Aitz Zorrotz elkartean. Bihar berriz, bi urtegietan garbiketa lanak egingo dituzte, 08:30etik aurrera.