Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | Duatloia

Duatloikoak abiatu dira Ordiziatik Txindoki aldera

Iñaki Maiorak lortutako errekorra puskatu nahian abiatu dira Ordiziatik 40 txirrindulari. Maiorak 1978ko irailaren 21ean Ordiziatik Txindokira igo eta handik Ordiziara itzuli egiteko 86 minutu eta 23 segundu behar izan zituen. Orduan bezala gaur ere, ibilbidea txirrinduz eta korrika egingo dute parte hartu dutenek. Tartean bi emakume ere badira. Irteera lekuan agertu da Maiora, aurrez [...]

Ordiziako duatloia Larraiztik barrena egingo da azkenean

Ekainaren 15ean Ordizia-Txindoki-Ordizia I. Duatloia jokatuko da, eta antolatzaileek zalantza zuten Txindokirako igoera Larraizko langatik egin ala Gaintza bidegurutzetik egin. Atzo erabaki zuten hasierako asmoari eustea, eta parte hartzaileek Zamao atsedenlekuaren goialdean dagoen langatik egitea igoera, boxeak jartzeko leku egokiena dela iritzita. Probari buruzko informazio gehiago, hemen.

Ordizia-Txindoki, joan etorrian

Datorren ekainaren 15ean Ordizia-Txindoki-Ordizia I. Duatloia jokatuko da. Orain hamarkada batzuk Juan Jose Rezola itsasondoarrak –1953an– eta Iñaki Maiora ormaiztegiarrak –1978an– egin zuten apustu-balentriak oinarri hartuta ari da Ordiziako Txapel-Gorri elkartea proba hori antolatzen, herriko zenbait elkarte eta eragile laguntzaile dituela. Txapel-Gorri elkartekoen helburua proba hori duatloien egutegian finkatzea da. Euskadiko Trialtoi Federazioaren gunean eman [...]

Agorre Santikutzak ari dira ospatzen Legazpin

Eguraldi ederrarekin ari dira ospatzen Agorreko Santikutzak Legazpin. Goizean haurrak izan dira protagonistak. Haurrek eta gaztetxoek duatloia jokatu dute, Euskal Herria plazan, udaletxearen bueltan prestatutako zirkuituan. Bi itzuli eman behar izan dizkiote zirkuituari: bat patinetearekin eta bestea korrika. Plaza inguruan, jan usaina ere usaindu daiteke. Herriko hainbat elkarte, untxia saltsan prestatzen ari baitira. Herri bazkarian [...]

Maider Gaztañagak irabazi du Oñatiko duatloia

Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi du Oñatiko XXI. Duatloia, 2:12:26ko denbora eginda. Euskal Herriko zirkuiturako Euskadin jokatzen den bosgarren proba puntuagarria izan da Oñatikoa, eta Gipuzkoako Duatloi Motzeko Txapelketa ere bai. Hirugarren T…

Maite Murgiak hirugarren egin du denboraldiko lehen duatloian, Barakaldon

Maite Murgia kirolari lazkaotarrak podiumeko postua lortuz ekin dio duatloiko Euskal Zirkuituari. Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen, atzo, denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Esprint distantzian aritu ziren duatloilariak: 5 kilometro korrika, 19,5 kilometro bizikletan, eta atzera 2,5 kilometro korrika. Murgiak (Trigoi Triatloi Taldea) 1:13:33 orduko denboran itxi zuen lana, Lourdes Oiartzabal irabazlearengandik (Antxintxika TT) 6:56 minutura. Bigarren Arrate Mintegi (Santander) sailkatu zen (1:07:44). Gizonezkoetan Jose Almagro (Santander) izan zen garailea (55:09) Barakaldoko 13. Duatloian; bigarren Kepa Ruiz (55:26) eta hirugarren Beñat Arnaiz (55:55). Taldeka Saltoki-Trikideak izan da irabazlea. Murgiak neguko triatloi denboraldi oparoa bukatuta ekin dio, orain, duatloiari. Neguko triatloien Espainiako Txapelketan, adibidez, 23 urtepeko txapeldun izan zen (sailkapen orokorrean 7.), Jacan (Huesca) urtarrilaren 22an. Ordukoan korrika 10 kilometro, bizikletan 33 kilometroko igoera Candanchuko eski estaziora, eta azkenik eskiatzen 10 kilometro egin behar izan zuen. Triatloiaz gain, neguan Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko hainbat lasterketa korritu ditu lazkaotarrak. Laudion (Araba) Euskadiko 23 urtepeko txapeldun eta Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako txapeldunorde izan da, adibidez. Eskian, bestetik, 2005ean Espainiako iraupen eskiko txapeldun izan zen. Benasquen (2009) eta Anson (2010) triatloietako probak irabaziak ditu, biata ere.

Antzuolako Gurutz Larreak irabazi du Urretxu-Zumarragako Herri Duatloia

Arratsaldean Urretxu eta Zumarragan jokatu den herri duatloia Gurutz Larrea antzuolarrak (Gipuzkoa) irabazi du. Lasterketaren hasieratik lehen postuetan ibili den Beñat Arnaiz atxabaltarrarekin (Gipuzkoa) batera iritsi da helmugara, probaren azken metroak elkarrekin egin ondoren. Helmugarako metro batzuk falta zirenean elkarri eskua emanda egin dute korrika, eta kiroltasun osoz, atxabaldarrak  Larreari utzi dio helmugan lehen postuan [...]