Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | dokumentala

Kanarietako Cubillo independentistari buruzko filma emango dute Ordizian

Kanarietan, Madrilen eta Bartzelonan estreinatu ondoren, Euskal Herrian lehen aldiz ikusi ahalko da Cubillo: historia de un crimen de estado dokumentala. Bihar emango dute Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean, eta dokumentalaren zuzendaria, Eduardo Cubillo –filmeko protagonistaren iloba–, ere bertan izango da. Sarrera doan da.

‘El método Arrieta’ dokumentalak jaso du Giza Eskubideen Donostiako XI. Zinemaldiko sari nagusia

El Método Arrieta – Trailer from Moriarti on Vimeo.

Berria.info- Ikusleek erabakitzen dute zein lani emango zaion jaialdiko sari nagusia, eta garaileak 9,22 puntu eskuratu ditu, batez beste, beste hamalau film atzean utzita. Bigarren izan da, 8,83ko puntuaziorekin, Eneko Olasagastik eta Jone Karresek ondutako Irungo eta Hondarribiko alardeei buruzko dokumentala (Alardearen seme-alabak), eta hirugarrena, 8,28 punturekin, jaialdia ireki zuen lana: Goran Paskaljevic serbiarraren Kad svane dan fikzioa, nazien holokaustoak Belgraden eragindako tragediaz mintzo dena.

Igeribar errotari buruzko dokumentala estreinatuko da bihar gauean Gabirian

Urretxuko Lekaio elkarteak Igeribar baserriko errotari buruzko dokumentala egin du. Bihar estreinatuko da, 22:00etan, Gabiriako kultur etxean. Emanaldian Garia, lurra eta ogia lana ikusteko aukera ere egongo da. Etzi, 16:30ean, errotara bisita egingo da. Ondoren, 19:00etan, talo jana egingo da Osinalde elkartean. Egitasmo hau iaz hasi zen mamitzen, Lekaiokoek Igeribarrera jo zutenean Garia, lurra eta [...]

Klima aldaketaren inguruko ‘Bazen behin uharte bat’ dokumentala ikusgai Ordizian


Otsailean Tolosako Ekozimenaldian estreinatu zen Bazen behin uharte bat dokumentala proiektatuko dute bihar, osteguna, Ordiziako Herri Antzokian. Saioa 20:30ean izango da. Jatorrizko hizkuntzan (inglesez) emango dute filma, baina euskarazko azpitituluekin. Pazifikoko hego ekialdean dagoen Takuu uhartearen errealitate gordina du hizpide filmak. Klima aldaketaren ondorio suntzitzaileak jasaten ari dira uharte horretako herritarrak.

Goiztiri AEK euskaltegia ezagutu eta Korrikaren dokumentala ikusteko bisita

‘Orreagako bataila’ filma emango dute bihar Itsasondon

Nafarroako Pirinioetan 778. urtean baskoien eta frankoen artean izan zen guduari buruzko dokumentala emango dute, bihar, Itsasondon. Orreagako bataila ikus-entzunezkoa 19:00etan hasiko da, ludotekan. Korrika Kulturalaren barruko ekitaldia da.

Goi tentsioko linearen aurkako mendi irteera eta dokumental berriaren aurkezpena

Larunbat honetarako Autopista Elektrikorik Ez plataformako goierriko kideek goi tentsioko linearen aurkako mendi irteera egingo dute. Mendi irteera 11:00etan hasiko dute Zeraingo Barbari auzotik, eta Zeraingo plazan geldituko dira bertara autoz joateko…

Euskal presoen alde Herrira Asteburua ospatuko dute Lazkaon

Euskal presoen eta iheslarien alde Lazkaon urtero antolatu ohi duten ekimenak hiru egun hartuko ditu, aurten. Herrira asteburua ospatuko dute ostiraletik igandera, orain arteko Elkartasun eguna barruan dela. Lazkaoko presoak eta iheslariak gogoratuko d…

‘Gazta zati bat’ dokumentala emango dute gaur Ordizian

Nazioen Mundua ekimenak ekoitzi eta Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala emango dute gaur gauean Ordizian, txosna gunean, 21:30ean. Santa Ana jaiei begira txosnek eta gaztetxeak antolatu duten egitarauaren barruko ekitaldia izango da, gaur …

‘Fake orgasm’ dokumentala gaur gaztetxean

Ordiziako Gaztetxearen 26. urteurreneko ekitaldien barruan, Fake orgasm dokumentala emango dute gaur 17:00etan gaztetxean, eta ondoren tertulia egingo dute. Udaleko Berdintasun sailarekin elkarlanean antolatu du gaurko ekitaldia gazte asanbladak.
Biha…