Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | burdinola

Igartza ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuan

Igartza Monumento Multzoa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuko oporretan. Ostegunean hasiko dira bisitak, eta azkena apirilaren 25ean izango da, astelehena. Bisita gidatuetan Igartzako burdinola eta jauregia ikusi ahalko dira.
Egunean …

Ahozko ondarearen eduki gehiago eman dio Burdinolak Badiharduguri

Hogeita hamar orduko grabazioak eta haiei dagozkien 400 orrialdeko transkripzio fonologikoak. Horixe da Euskal Herriko ahotsak proiekturako Goierrik egin duen azkeneko ekarpena, Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak bildua eta landua. Legazpiko Burdinola elkarteak –hango kide da Azpiazu– Debagoieneko Badihardugu euskara elkarteari dohaintzan eman zion ondarea ostiralean. Badiharduguren ordezkari Asier Sarasuak eta Burdinolaren lehendakari Jose Luis Ugartek izenpetu zuten ituna. Azpiazu ikertzaileak azken urteotan bildu dituen ahozko testigantzak dira, Brinkolako euskarari eta Aztiriko etnografiari buruzko liburuak egiteko erabilitakoak. Brinkolako Justa Beain, Juan Ugalde, Maria Ugalde eta laugarren baten kontakizunak daude batetik; Aztiriko Etxetxo baserriko (Gabiria) Pedro Alustizarenak, bestetik. Euskal Herriko hizkerak, euskalkiak eta herririk herri ahozko ondarea biltzen ari da Badihardugu, bai bere kabuz, bai ikertzaileek lehendik egindako lana baliatuz. «Herrietan ezagutzen dira bertan egiten diren lanak, baina kanpoan ez. Euskal Herriko ikuspegia izatea ona da, Euskal Herri guztian zehar zenbat elkarrizketa dauden, non, nori… jakiteko», zehaztu du Sarasuak. Interneten audioa edo transkripzioaren testua entzuteko nahiz irakurtzeko, hala ere, lanketa handiagoa behar dute grabazioek. «Gaur jasotakoak katalogatu eta datu-basean sartuko ditugu. Ahotsak.com-en bere txokoa izango du. Oraingoz katalogatu egingo dugu; eta gero, osorik jar ezin daitezkeenez, pasarteka zatitu eta aukeratu», dio Sarasuak. Lauzpabost minutuko tarteak sortzen dituzte, kontaketa baliokoenak aukeratuta. Gaika kodetuta eta [...]

‘Lehengo Aztiri’, Burdinolaren liburu berria

Datorren igandean, martxoak 6, Burdinola elkartearen liburu berria aurkeztuko da Aztiriko Aztiri Bat elkartean. Historia, hizkuntza eta etnografia gaiak lantzen dira bertan, informazio eta argazki ugariz betetako 285 orrialdeetan zehar. Aurkezpena igan…

Legazpiko Ahotsak egitasmoa aurkeztuko du Burdinola elkarteak

Legazpiko Burdinola elkarteak Legazpiko Ahotsak egitasnoa aurkeztuko du datorren hilaren 17an, 19:00etan. Legazpiko euskara eta bide batez, garai bateko bizipenak jasotzeko helburuz abiarazi dute egitasmoa, Eibarko Badihardugu elkartearen laguntzaz. Uztailean lanean hasi zirenetik 30 elkarrizketa grabatu dituzte dagoeneko bideoz. Datozen urteetara begira lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gainera. Hilaren 17ko aurkezpena herritar guztiei irekitakoa da. [...]