Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | bkl

BKL taldeak txartela aterako du laguntzen duten bazkideentzat

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak urteak daramatza herriko saskibaloiaren aldeko lan isilean. Baina taldearen egoera ekonomikoa dela medio, bazkide-laguntzailearen figura sortzea erabaki dute. Bazkide bakoitzari txartel bana emango diote, eta horren bidez, hainbat deskontu lortu ahal izango dira. Txartelaren truke, urtean 10 euroko laguntza eskatzen zaio bazkide bakoitzari. bklsaskibaloia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar [...]

BKLko Iñigo de la Hera Euskadiko txapelketan

Beasaingo BKL taldeko Iñigo de la Hera jokalari kadeteak Euskadiko txapelketan jokatuko du asteburuan. Gipuzkoako selekzioak Amurrion (Araba) jokatuko duen saskibaloi partidarako deitu du jokalari gaztea, eta BKL taldeak zorte ona opa dio. Beasaingo K…

Arri BKLk Zarautzen jokatuko du bihar, Zast taldearen kontra

Asteburu honetan Zarautzera joango dira BKLren senior mailako mutilak. Beasaindarrek azaldu dutenez, “talde ona” da zarauztarrena eta “partida oso zaila” izango dute aurrean. BKLkoek azken jardunaldian ondo jokatu zutela azaldu dute, baina “aste honetako entrenamenduak ez dira izan guk espero genuen bezain onak”. Hala, taldeak oraindik ere beste entrenamendu saio batzuk behar dituela uste dute, indar puntu egokira iritsi eta “sentsazioak hobetzeko”. Asteburuko partida zaila izanda ere, “irabaztera” joango direla azaldu dute. Bestalde, kadete mailako lehen urteko taldeak asteburuan hasiko du denboraldia. Taldea “oso ondo” prestatuta dagoela azaldu dute, nahiz eta beti dagoen zer hobetua. Taldekideak ere “jokatzeko gogoz eta oso motibatuta” daudela azaldu du klubak. Saskibaloi eskolarako izen-ematea zabalik Bestalde, aste honetan zabaldu dute BKLren saskibaloi eskolan izena emateko epea. Horretarako, klubaren webgunean sartu eta bertan dagoen eskaera orria bete behar da.

Talde guztien aurkezpena egin du BKLk

BKL saskibaloi eta eskubaloi taldeak bi kiroletan dituen talde guztien aurkezpena egin du Antzizar kiroldegian. Haurretatik hasi eta helduetaraino, jokalari eta entrenatzaile guztiak aurkeztu dituzte gurasoen eta jarraitzaileen aurrean. Txalo eta ohiu artean egin diete harrera ikusleek eta gainerako jokalariek talde guztietako kideei, eta zuzendaritzak BKLren partidetara joateko deia egin du, orain arte bezala, jarraitzaileak izango baitira sarri taldeari hauspoa emango diotenak. Grisa eta gorria oinarri hartuta, ekipazio koloretsua dute aurten BKLko jokalariek, eta jantzi dotoreak soinean zituztela egin dute aurkezpena ere. Jokalari eta talde bakoitzari argazkia aterata, taldeko argazkia egin dute amaieran, eta ekitaldia bukatzeko mokadutxoa ere jan dute jokalari, teknikari, entrenatzaile, guraso eta jarraitzaile guztiek. Guztira 10 talde aurkeztu dituzte goizean, kategoria bakoitzetik mutilen talde bat eta nesken talde bat, haurretatik seniorretara. Denboraldia ia hastear dute gazteenek, eta seniorrek ia bigarren partida jokatu dute gaur, larunbata, Urretxun. Neskek datorren astean ekingo diote denboraldiari. Saskibaloi eskola, martxan Taldeak osatzeko oinarria sortu berria duten saskibaloi eskolan du BKL taldeak. Iaz jarri zuten martxan, eta 2.000. urtean jaiotako 80 gaztetxo aritu ziren. Haietatik, nesken eta mutilen talde bana sortu da. Aurten ere saskibaloi eskola martxan jartzeko asmoa dutela jakinarazi dute zuzendaritzatik, eta aurki irekiko dute izen emateko epea. Eskolaren helburua gazteei [...]

BKLk taldea du senior mailan, bi urte eta gero

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak senior mailako saskibaloi taldea osatu du, bi urteko etenaldiaren ondoren. Xabi Saavedrak eta Mikel Gurrutxagak gidatuta, larunbatean ekingo diote denboraldiari. Aurreneko partida etxean jokatuko dute gainera, …

Saskibaloi taldean parte hartu nahi dutenei deia

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak, saskibaloi taldean parte hartu nahi duten gaztetxoei izena emateko deia egin die. 1995/96 urteen artean jaiotakoek eman dezakete izena. Horretarako, 688 86 83 88 (Juanfran) edo 603 48 92 49 (Mikel) telef…

BKL-k kirol ekipazio berria aurkeztu du, Arri Koop. babesle berriarekin

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak taldeak aro berri bati ekin dio. 25 urtez kolore laranja erabili ondoren, datorren denboraldian ekipamendu berria erabiltzen hasiko dira. Izan ere, lau urterako hitzarmena sinatu dute Beasaingo Arri kooperatibarekin eta Kirolaren udal fundazioarekin; bi erakunde horien ikurrak eramango dituzte kamisetetan. Juan Francisco Rodriguez BKLko lehendakariak, taldeak «une larriak» bizi izan dituela azaldu du, eta bai BKLk eta bai Arrik, momenturik onenean topo egin dutela. Izan ere, «guk babesle bat behar genuen aurrera egiteko, eta beraiek, kirol munduan sartu nahian zebiltzan». Arri, mekanizatu lanetan aritzen den kooperatiba bat da. Senperen dute lantegia, eta gaur egun, 60 langile dituzte. Joxe Mari Flores Arri enpresako gerenteak azaldu duenez, «jende gazte asko dugu, eta gure irudia zerbait gazte eta dinamikoarekin lotu nahi genuen». Jakitun ziren BKL taldea egoera larrian zebilela, prentsan argitaratutako hainbat berri irakurri eta gero. «Gu zailtasunak dituen talde bat laguntzeko prest geunden; kontaktuak hasi eta berehala ados jarri ginen». Taldeak une zailak pasa baditu ere, arduradunen esanetan hasiak dira zulotik irteten. Hala, pasa den denboraldian 7 talde izatetik 10 izatera pasa direla azaldu zuen Miguel Angel de las Heras taldeko kideak. Aurten, saskibaloi eskola ere martxan jarri dute, eta erantzun ona izan du, 80 bat umek eman baitute izena. Bide beretik, iaz eskubaloi taldea desagertu [...]

Urresport taldeak irabazi du 4×4 saskibaloi txapelketa

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak antolatuta, 4×4 saskibaloi txapelketa egin dute asteburuan Beasainen. Bederatzi taldek parte hartu dute, eta antolatzaileen esanetan, «oso maila ona» erakutsi zuten. Goizean zehar «bero handia» egi…

BKLk 4×4 saskibaloi txapelketa antolatu du

Denboraldia bukatu berritan, BKL taldeak senior mailako 4×4 saskibaloi txapelketa egingo du, ekainaren 2an. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, eta herriko zein eskualdeko jende ugari parte hartu zuen. Hamasei taldek parte hartu ahal izango dute, eta…

BKLko neskek 57-36 irabazi diote Irungo Erroibideri

Pasa den asteburuan, denboraldiko azken partida jokatu zuten BKL saskibaloi taldeko senior mailako neskek, Irungo Erroibide taldearen kontra. Etxekoek irabazi zuten partida, 57-36. Taldeko arduradunen esanetan, Beasaingo jokalariek “benetan parti…