Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | bilketa

Hilaren 20an eta 21ean egingo dute hondakinen inguruko herri galdeketa Legazpin

Apirilaren 20an eta 21ean, larunbata eta igandea, egingo dute Legazpin hondakinen inguruko herri galdeketa. Aurretik iragarrita zuen ateaz atekoaren aurkako herri plataformak galdeketa egiteko asmoa, eta goizean jakinarazi dizkio datak Kepa Urzelai alkateari. Plataformaren arabera, herri galdeketa hau izango da “egiazko parte hartzeko prozesua”, eta udalak atez atekoaren inguruan antolatu dituen bilerak “itxurakeria” izan direla [...]

Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian etzi beteko da astea atez atekoarekin


Hilabeteetako eztabaidaren eta sistemaren doikuntzaren ondoren, Goierriko hiru herrik atez ateko hondakin bilketa dute ostegunaz geroztik. Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia izan dira eskualdeko lehenbiziko herriak eredu berria jartzen. Egun bakoitzean hondakin mota jakin bat bilduko du Sasietak, herritarrek ontzitxoetan kalera aterata.

Ezker abertzaleak ‘Errausketarik? Ez, eskerrik asko’ kanpaina egingo du Goierrin

Goierriko ezker abertzaleak “hondakinen gaikako sailkatzearen eta kudeaketaren alde” egiteko Errausketarik? Ez, eskerrik asko kanpaina egingo du gaur eta bihar artean eskualdeko herrietan. Mahai berezia jarriko dituzte, eta kanpainaren leloa duten eranskailuak salduko dituzte bi euroan. “Zero Zabor filosofiarekin eta helburuarekin bat egiten dugun herritarrok birziklatzearen aldeko apustu garbia egin dugu, gauzak ongi egin nahi [...]

Ataunen kartelak biltzeko ekimena hasi du Atauniker elkarteak

Ataunen kartelak, afixak, iragarkiak, paskinak eta bestelako oharrak jasotzeko ekimena hasiko dute, gaur. Atauniker kulktur elkartea da sustatzaile,  eta herriaren historia kaleko iragarki horien bidez osatu nahi dute. Norbanakoen, taldeen nahiz alderdien laguntza eskatu dute. Batetik, iraganeko dokumentu horiek bildu nahi dituzte; eta, bestetik, aurrerantzean Ataunen antolatzen diren saio guztien iragarki-kartelak jasotzeko bidea ireki nahi [...]

Sasietaren proposamena hondakinak gaika eta egunka biltzeko

Sasieta Mankomunitateak aste honetan Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian kaleka, eremuka edo etxebizitza blokeka bilerak egiten hasiko direla gogoratu du, atez ateko hondakin bilketaren eredua fintzeko eta hitzartzeko. Sistema jartzeko proposamena aur…

Zaldibian 112 herritar izan dira atez atekoari buruzko lehen batzarrean

Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aste honetan egin dituzte herrian zaborra biltzeko atez ateko sistema xehetzeko aurreneko batzar irekiak. Jendeak erantzun du. Zaldibian, adibidez, herenegun 112 elkartu ziren antzokian. Lehen bilera horietan teknikariek Spora enpresak egindako azterketa —herri bakoitzera egokitua— eta bilketa sistema orokorra aurkeztu dute. Hurrena, prozesuan sakontzeko, auzoka, kaleka edo etxebizitza blokeka egingo dituzte bilerak.

Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon atez ateko hondakin bilketa jarriko dute “datozen hilabeteetan”

Sasieta Mankomunitateak gaur jakinarazi duenez, Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon atez ate bilduko dituzte hiri hondakinak “datozen hilabeteetan” hasita. Data zehatza esan ez badute ere, 2013. urtearen hasieran izango litzateke, abenduan herri batzarrak eta auzokako bilerak egingo dituztelako herritarrekin. Hiru herri horietako udalek “sistema pertsonalizatu berria” jarriko dute indarrean. Sasietako zerbitzuburu Iñaki Erauskinek esplikatu duenez, gaur egun kalean dauden edukiontzi guztiak kendu egingo dituzte —beirarena izan ezik, hori mantenduko dute—. Horren ordez, herritarrekin bileretan zehaztutako egun jakinetan gaika atera beharko dira hondakinak. Kaleko zintzilikarioak  jarri ala ez, hori ere batzarretan hitz egingo dela aurreratu dute. Horretarako, herritarren parte-hartzea eskatu dute. Zintzilikariorik jarri ezean, egun horretan atera beharreko hondakinaren ontzi handiagoa egongo da toki jakinetan. Gauean zehar eramango luke Sasietak. Datorren urtean tokatzen da Sasieta Mankomunitatean bilketa zerbitzua ematen duen enpresa atzera aukeratzea, beste hamar urterako kontratuarekin. Herritarrek, beren partetik, etxean bost hondakin mota bereizi beharko dituzte. Plastikozko bost ontzi jasoko dituzte. Bi kolore marroikoak, bat gaur egungo organikoaren neurri berekoa, eta bestea 30 litroko handiagoa. Txikia sukaldean edukitzeko izango da, poltsa konpostagarriarekin. Astean hiru egunetan bilduko denez organikoa, printzipioz, ontzi handiagoa “biltegi modura” erabiltzeko izango da, atera bitartean. Bestetik, kolore griseko ontzitxoan birzikla ezin daitezkeen gaiak jaso beharko dira, izendatutako egunean [...]

Esklerosi Anizkoitza dutenei laguntzeko diru bilketa egingo dute bihar

Esklerosi Anizkoitza Fundazioko kideak Ordiziako ferian izango dira bihar gaitz hori dutenei diruz laguntzeko kuestazioa egiten. 10:00etatik aurrera jarriko dute mahaia plaza ondoan diru bilketa egiteko. Kanpaina hori gauzatu ahal izateko Ordiziako Ud…

Ordizia ere zero zabor bidean jarri da

Ordiziako Udalak “etengabeko urratsak” emango ditu aurrerantzean Ordizia “zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean”. Udalbatzak atzo onartu zuen atez ateko hondakin bilketa sistema lehenesten duen mozioa Bilduko zazpi hautetsien aldeko botoarekin. EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Aretoa bete-bete eginda zegoen. Goierriko 22 herrietatik mozio hori onartu duen zortzigarren herria da Ordizia. Onartutako mozioaren lehen puntuak jasotzen duenez, Ordiziako Udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko du Sasieta Mankomunitatearekin, eta bigarrenaren arabera, herriko familien artean konpostatze kanpaina zabala egitea adostu du mankomunitatearekin. Hirugarrenak honela dio: “Ordiziako Udalak ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartzen du, eta %80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa da egun”. Azkenik, Sasietarekin lan-batzorde bat sortzeko eskaera egin du. Oposizioa aurka Oposizioko bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, mozioaren aurka bozkatu zuten. EAJko Jose Migel Santamariak kontramozio bat irakurri zuen (gai zerrenda ez zegoen, eta ez zen bozkatu), eta materia organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren aldeko jarrera adierazi zuen: “Indarrean dagoen hondakin bilketa sistemaren alde gaude. Uste genuen eztabaida hori gaindituta genuela. Guk bisio integral bat aurkezten dugu, ez bisio partzial bat”. Orain arteko ereduaren jarraitzeko, kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta heziketa dira gakoak, [...]

Atez ateko hondakin bilketa sistemaren aldeko mozioa gaur onartuko da

Hamar puntuko gai ordena aztertuko du gaur Ordiziako Udalbatzak, eta horien artean bi nabarmentzen dira: batetik, atez ateko hondakin bilketa sistemari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa onartuko da, eta bestetik, EAJk Goierriko enplegu planaren inguruan…